Itzuli orri nagusira Bidali hau

Kofi Annan izango da asteleheneko Konferentzian, eta berau ateak itxita izango da

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2011-10-15 ¦ 18:37 ¦ politika

Nazio Batuetako idazkari nagusi ohia, Kofi Annan, izango da asteleheneko Donostiako Nazioarteko Konferentzian. Harekin batera, Pierre Joxe Frantziako barne eta defentsa ministro sozialista izandakoa, Gro Harlem Brundtland Harlem Brundtland Norvegiako lehen ministro ohia, Bertie Ahern Irlandako lehen ministro izandakoa, Gerry Adams Sinn Fein-eko liderra, eta Jonathan Powell, Blairren laguntzaile izandakoa etorriko dira, gaur Lokarrik eta Nazioarteko Harreman Taldeak iragarri dutenez. Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro ohia ez dator agenda arazoak omen dituelako.


Paul Rios eta Silvia Casale, gaur.

Publizitatea

Bilerari buruz informazioa ere eskaini dute Paul Rios Lokarrikoak eta Silvia Casale Nazioarteko Harreman Taldekoak. Asteleheneko Konferentzia elkarketa bakar bat izango da, non gonbidatuek (kanpoko zein bertakoek) ateak itxita direla egongo diren areto batean Bakearen Etxean, Donostian.

Hori baino lehenago, dena den, bihar igandez elkarketak ere egingo omen dira Bakearen Etxean eta haren ondoko Aieteke Kultura Etxean, baina Paul Rios ez da izan oso zehatza bilera horiek norekin egingo ote diren. Hiru talderekin elkarketak aipatu ditu:

  • erakunde zibilekin
  • "euskal erreferente sozialekin"
  • gatazkaren konponketan lan egin duten Euskal Herriko pertsonekin

Elkarketa hauez gain, Euskal Herriko alderdi politiko eta sindikatuak daude gonbidatuta astelehenekora. PSE-EE joango da, baina ez PP eta UPYD. Patxi Lopez lehendakaria ez da joango dena den.

lOKARRI-ta2.png 137KB (141215 byte)

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Pil-pilean!

Erantzun gehien izan dituzten albisteak

 

 Nabigatu euskaraz