© cc-by-sa
Josu Lezameta
¦
2011-10-19 ¦ 07:35 ¦
irakaskuntza
Aurten HABEri egokitu zaio MoodleMoot Euskadi 2011ren antolaketa eta ostiral honetan bertaratzeko gogo biziz nenbilen, Euskalduntze Alfabetatzearekin, neure lanarekin, lotura zuzena zuelako eta Moodle-rekin lan egiten dudanez, ikasi nahi nuelako nik baino dexente gehiago dakitenengandik.
Baina ez naiz joango.
© cc-by-sa
Udako Euskal Unibertsitatea
¦
2011-10-14 ¦ 14:45 ¦
irakaskuntza
Unibertsitateko ikasmaterialak sustatzeko poltsen UEUren 10. deialdira, urriaren 15etik azaroaren 15era bitartean aurkeztu ahalko da dokumentazioa. Poltsa bakoitzaren iraupena gehienez urtebetekoa izango da eta diru-zenbatekoa, 3.000 eurokoa. Jakintza-arlo guztietara irekita dagoen deialdia duzu hau.
© cc-by-sa
HPS Munduoro
¦
2011-10-03 ¦ 14:58 ¦
irakaskuntza
Zabalik dago dagoeneko Moodlemoot Euskadi 2011. urteko jardunaldietanizena emateko epea
Ekitaldia Moodle erabiliz hezkuntza baliabideak kudeatzen dituzten ikastetxe,erakunde, enpresa, garatzaile eta irakasleei dago zuzendua. Urriaren 21ean egingo da Gasteizko Goiuri Jauregian, eta izena emateko epea Urriaren 6ra bitartean egongo da zabalik.
© cc-by-sa
Eleka Ingeniaritza Linguistikoa
¦
2011-09-25 ¦ 12:45 ¦
irakaskuntza
Informazioaren eta komunikazioaren teknologien garaian bizi gara, eta garai horrek gizarte osoari ez ezik, itzulpengintzaren arloari ere bete-betean eragiten dio. Hasieran itzulpen-memorien erabilera etorri zen, eta Wordfast, Trados eta antzeko tresnak azaldu ziren. Orain, tresna horien erabilera oso zabaldua dago.
Egun, tresna horiek itzulpen automatikoarekin osatu dira, lanean laguntzeko, eta eraginkortasuna handitzeko asmoz.
© cc-by-sa
Artez Euskara Zerbitzua
¦
2011-09-24 ¦ 09:11 ¦
irakaskuntza
Artez Euskara Zerbitzuak, Plazagunearekin elkarlanean, sarean jarri du irakasle agenda digitala. Egun paperean ateratzen duen agendaren euskarri digitala dugu berau. Tresna digital hau erabiliz, irakasleak eguneroko eskolako gestioa era erraz baten eraman ahalko du, eta guztia doan.

© cc-by-sa
Josi Oiarbide Aluztiza
¦
2011-09-20 ¦ 11:08 ¦
irakaskuntza
Gaur hasiko dugu Donostiako Ekintza Ikastolaren Ekintza Telebista proiektuaren bigarren urtea.
LHko bigarren zikloko gure ikasleen artean, euskararen erabilera sustatzeko iaz martxan jarri genuen proiektua, aurten, beste ziklo batzuetara zabaltzeko erronka hartu dugu. Ikastolan ikasi zenuten ikasle ohiei arraroa egingo zaizue, baina, gaur egun, HH eta LHko ikasleek euskaraz hitz egiten dute nagusiki.
© cc-by-sa
Gorka Etxabe, Arteman Komunikazioa
¦
2011-07-08 ¦ 11:33 ¦
irakaskuntza
Mondragon Unibertsitateak 2008an martxan jarritako Gradua da LEINN, Ekintzailetza eta Berrikuntzari buruz Espainian dagoen lehenengo titulua eta bakarra. Ikaskuntza metodoa Finlandiako esperientzietan oinarrituta dago, eta talde lana, egiten ikastea eta team cooperativen sorrera uztartzen ditu. Enpresa errealak sortzea sustatzen du eta, gradua martxan jarri zenetik, zortzi enpresa-proiektu sortu dira. Informazio guztia TU lankide aldizkarian irakur daiteke, erreportaia honetan.
© cc-by-sa
Irati Iciar - UEU
¦
2011-06-21 ¦ 13:55 ¦
irakaskuntza
Berrikuntza prozesuan Jakintza Lehiakorrak dakartzan onurak ezagutzen diren arren, gaur egun informazioa jatorri eta iturri ezberdinetatik jasotzen denez, erakundeetan informazio gainkarga bat jasateko arrisku handia dago, horregatik erreminta egokiak erabiltzea komenigarria izaten da. Gure ustez informazio gainkarga mehatxu bat baino, aukera bat bezala ikusi beharko litzateke, horretarako etiketatze, iragazte eta taldekatze erreminta egokiak erabiltzen badira.
© cc-by-sa
Uxoa Anduaga eta Koldo d. Bizkarguenaga (Soziologian lizentziatuak eta doktore gaiak)
¦
2011-06-16 ¦ 07:21 ¦
irakaskuntza
Azalpen orojakileetatik ihesi, eremu ezberdinetatik hurbildutako ikerlariek osatutako kurtso honetan euskal identitatearen inguruko zenbait elementu jorratu nahi ditugu:
Euzkadi euzkotarron aberria da? Euskal identitatearen hausnarketa XXI. mendearen hasieran. Gaiak: kolektibitatea, agenteak, erreferente identitarioak eta euskal identitatea aztertzeko ikergaldera besteak beste.
© cc-by-sa
Luistxo Fernandez
¦
2011-06-08 ¦ 11:21 ¦
irakaskuntza
"Kfe Innovación":http://www.kfeinnovacion.com/ izeneko ekimenean parte hartu nuen atzo, Donostiako topaketan, CodeSyntax-en izenean, agian enpresako langintzan zeharkakoa den gai batekin: hezkuntza. Hiri hezitzaileak zen Kfe04 delako ekitaldi kolektiboaren gaia, eta testu-inguru horretan, teknologiaren aurrerapenen ikuspuntutik egindako aldarri batekin agertu nintzen forora: Sormenean hezi. Nola sormena sustatu daitekeen IKT-en bidez, eta nola sormena eta harekin lotutako trebetasun batzuk gako inportante bat diren benetako Ezagutzaren Gizartea sortzeko, etorkizun ekonomikoki sendoagoa bat izan dezagun, eta ingurune horretan ahal delarik geure seme-alabak ondo prestatuak, arduratsuak eta sortzaileak izan daitezen.
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2011-06-07 ¦ 12:05 ¦
irakaskuntza
Iritsi da eguna: gaur, asteartea, ekainak 7, 18:00etatik 20:00etara, 46 egoitzatan aldi berean elkartuko gara Hiri Hezitzaileen inguruan hitz egiteko. KFE Innovacion topaketan banatuan. Baita Donostian ere, euskaraz estreinakoz, eta Sustatu bidez hemen jarraitu ahal izango duzu, bai jardunaldiaren Streaming jarioa bideoz, zein iritzi trukea Twitter eta Coveritlive bitartez, #donkfe gakoarekin, helbide honetan: sustatu.com/kfe
© cc-by-sa
UEU
¦
2011-06-05 ¦ 08:12 ¦
irakaskuntza
MURGILDU lelopean, gaur aurkeztu dira ofizialki UEUk antolatzen dituen 39.Udako Ikastaroak Iruñean egin den prentsaurrekoan. Urtero legez, **3 tokitan emango dira ikastaroak; Eibar, Baiona eta Iruñean. Ekainaren 27an hasi eta uztailaren 20an amaituko dira.**
© cc-by-sa
Arantza Ozaeta
¦
2011-05-29 ¦ 09:46 ¦
irakaskuntza
Mondragon Unibertsitateak Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleanitzetan Master ofiziala, Ekomu, antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan, 2011-2012 ikasturterako. Izena emateko epea zabalik dago, uztailaren 1a arte.
© cc-by-sa
Garabide Elkartea
¦
2011-05-26 ¦ 09:38 ¦
irakaskuntza
Uda bitartean, 20 partaiderekin ari da garatzen Hizkuntzen Berreskurapenerako Aditu titulua Eskoriatzan, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean.
 Ikasleak, maiatzaren 10ean masterreko lehen moduloren baitan, Juan Carlos Moreno hizkuntzalariarekin.
© cc-by-sa
Iñaki Camino
¦
2011-05-22 ¦ 08:40 ¦
irakaskuntza
Euskal Herriko Unibertsitateak Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologiako Master ofiziala antolatu du Gasteizko Letren Fakultatean 2011-2012 ikasturterako; izenemateko epea zabalik da.
© cc-by-sa
Ainhoa Ezeiza eta Luistxo Fernandez
¦
2011-05-05 ¦ 09:20 ¦
irakaskuntza
Hiri hezitzaileen inguruan proiekturen batean parte hartzen ari bazara edo, besterik
gabe, gai horren inguruan duzun ikuspegia trukatu nahi baduzu, datorren ekainaren 7an,
asteartea 18.00etatik aurrera, aukera izango duzu Donostian kafetxo baten bueltan eztabaidatzeko, euskaraz izango den bilkuratxo batean.
Topaketa hau Kfé Innovación izeneko formatuan egingo da, Kpacita SCAko
lantaldearen ekimenez. Aurtengo laugarren deialdia izango denez, #kfe04 etiketa
erabiliko dugu, gehi #DON etiketa Donostiako tuitak identifikatzeko.

© cc-by-sa
HikHasi
¦
2011-05-04 ¦ 08:31 ¦
irakaskuntza
HikHasik hezitzaile, aditu eta sortzaileen arteko hezkuntza foroa egingo du uztaileko XII. Udako Topaketa Pedagogikoetan, hurrengo belaunaldien heziketaz hausnartzeko. Zer hezkuntza behar du gizabanakoak? Eta gizarte deitzen diogun horrek? Nola irudikatzen dugu hezkuntza eragilea etorkizuneko gizartean? Nolako eskola nahi dugu? HIK HASIk mahai baten bueltan elkartu nahi ditu hezkuntzari buruzko kezkak eta proposamenak dituzten hezitzaile, aditu, sortzaileak... Honez gain, beste 33 ikastaro antolatu ditugu euskaraz.
Artikulu zaharragoak »»
|