30 urteren buruan Osakidetzak ez du euskaraz sendatzen

© cc-by-sa  Kontseilua  ¦  2011-10-19 ¦ 17:09 ¦  hizkuntza-eskubideak

"Hori da errealitatea. Eta horri erantzun bat ematea dagokio Osasun Sailburuari. Herritarren eskubideak bermatzea dagokio Administrazioari eta Gobernuari. Erantzun egoki bat zor digu euskaldunoi". Hori esan du Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak, Garbiñe Petriatik Eusko Legebiltzarrean. Behatokiko zuzendariak Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaorekin batera agerraldia egin du Gasteizko Legebiltzarrean. Bertan, Osasun Sailburuak azalpenak eman behar izan ditu Debagoieneko Ospitalean herritar batek jasandako hizkuntza-eskubideen urraketa larrien inguruan.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

David Bravoren hitzaldia Donostiako EHUko Enpresa Eskolan

© cc-by-sa  Eduardo Malagón. Donostiako UPV/EHUko Enpresa Ikasketen UnibertsitateEskola  ¦  2011-10-19 ¦ 16:42 ¦  kultura

Bihar, urriak 20, ostegunarekin, David Bravo abokatuak deskarga ilegalen inguruko hitzaldia emango du EHUko Gipuzkoako kanpusean, Enpresa Eskolako Grado Aretoan (12.00etan). Bertan kanon digitalaz, deskargen aurkako borrokaz, Sinde legeaz eta komunikabideek informatzeko orduan jokatutako paperaz ere hitz egingo da.

Erref.: David Bravoren hitzaldia Donostiako EHUko Enpresa Eskolan (www.filmica.com)
# ¦ Komentatu

Xprest! Aux zinema express lehiaketa

© cc-by-sa  Simone de Beauvoir Talde Feminista  ¦  2011-10-19 ¦ 15:47 ¦  zinema

Urriaren 22tik 23ra, Bilbon, XPREST! AUX Zinema Express Lehiaketaren I Edizioa ospatuko da. Simone de Beauvoir Talde Feministak eta Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarren Sailak, Emakumeek Zuzendutako Zinemaren XVI. Erakustaldiaren barruan, Emakumeek Zuzendutako Zinema Express Lehiaketaren I. Edizioa (aurrerantzean, XPrest! AUX.) antolatu dute.

Erref.: Xprest! Aux zinema express lehiaketa (zinemakumeak.org)
# ¦ Komentatu

Zer egin geinke Bergara hobetzeko?

© cc-by-sa  Bergara, bazara, bagara  ¦  2011-10-19 ¦ 15:02 ¦  herri-administrazioak

Berba gara. Bergara gara. Zara, bazara. Gara, bagara. Eta zer gara, ba? Egin dezagun berba. Bergarako Udalak herritarren parte-hartzean oinarrituriko Udalgintza-ereduari ekin nahi izan zion aurreko legegintzaldian, eta ipar horri begira, hainbat egitasmo garatu zituen herritarrekin elkarlanean: 2020ra bitarteko herriaren plan estrategikoa hain zuzen ere.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Arabarako euskararen komunikazioa

© cc-by-sa  www.euskaraba.com  ¦  2011-10-19 ¦ 10:31 ¦  hizkuntza

Ostegunean, urriak 20, mahai ingurua izango da, Bibat museoan, arratsaldeko 19:00etan. Gaia: Arabarako EUSKARAREN KOMUNIKAZIOA. Hizlariak:

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Egiguren: "Bakean gidaritza hartzeko aukera galdu dugu sozialistok"

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-10-19 ¦ 08:12 ¦  aktan-jasoa

Jesus Egigurenekin elkarrizketa argitaratu du gaur El Periodico egunkariak, gaztelaniaz eta katalanez, Mayka Navarro kazetariak egina. Erantzun mamitsuak Egigurenenak.

Oso haserre nago ulermen gutxi aurkitu dudalako neure alderdian. (...) Eta isildu egin behar izan dut Lehendakariarekin iskanbilan ez sartzeko. Bakean gidaritza hartzeko aukera galdu dugu sozialistok.

Erref.: Egiguren: "Bakean gidaritza hartzeko aukera galdu dugu sozialistok" (www.elperiodico.com)
# ¦ Komentatu

Zergatik ez naizen joango MoodleMoot Euskadi 2011ra

© cc-by-sa  Josu Lezameta  ¦  2011-10-19 ¦ 07:35 ¦  irakaskuntza

Aurten HABEri egokitu zaio MoodleMoot Euskadi 2011ren antolaketa eta ostiral honetan bertaratzeko gogo biziz nenbilen, Euskalduntze Alfabetatzearekin, neure lanarekin, lotura zuzena zuelako eta Moodle-rekin lan egiten dudanez, ikasi nahi nuelako nik baino dexente gehiago dakitenengandik.

Baina ez naiz joango.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Mikel Hernandez Abaituak osatutako Narrazio Tailerra argitaratu du Ereinek

© cc-by-sa  Erein Argitaletxea  ¦  2011-10-18 ¦ 14:20 ¦  liburuak

Mikel Hernandez Abaitua egileak Narrazio Tailerra liburua aurkeztuko du urriaren 19an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Era guztietako narrazio-tailerretan eta batxilergo mailako irakaskuntzan erabilgarria izateaz gain autodidakta moduan ikasi nahi duenarentzat ere izan daiteke interesgarria liburu hau, gazte zein heldu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hitzaldia: Azken glaziazio handiko babeslekua eta euskara

© cc-by-sa  JARDUN EUSKARA ELKARTEA  ¦  2011-10-18 ¦ 10:42 ¦  historia

Bergarako Jardun euskara elkarteak antolatu duen HITZALDI baten berri eman nahi dizuegu. EGUNA: Urriak 19, 19:00etan. LEKUA: Irizar Jauregiko aretoan. Hitzaldiaren izenburua Azken glaziazio handiko babeslekua eta euskara da eta hizlaria Roslyn M. Frank filologo Estatu Batuarra izango da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

ETAren zerbitzura

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-10-18 ¦ 07:34 ¦  politika

Madrilgo ABC egunkariak mezu hau dakar gaurko bere portadan. Nazioarteko Konferentziako gonbidatu nagusietan bost irudian, eta mezu argi bat: "ETAren zerbitzura". Atzoko bilkurari Conferencia-trampa de paz deritzo ABCk, argazkiaren azpiko iruzkinetan. Euskal Herrian gehien saltzen diren El Correo eta Diario Vasco egunkarien talde berekoa da ABC, Vocento komunikazio taldearen hedabide bat.


Argazkiak.org | ABC, Donostiako Konferentziaz © cc-by-sa: sustatu

Guztia irakurri ¦ 6 erantzun

Lurdes Auzmendi: "Elebideri esker, Euskadiko herritarrek gero eta hobeto ezagutzen dituzte beren hizkuntza eskubideak"

© cc-by-sa  HPS - Munduoro  ¦  2011-10-17 ¦ 14:17 ¦  hizkuntza-eskubideak

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Elebiden, hizkuntza eskubideak bermatzeko zerbitzuan, 2010. urtean jasotako intzidentzien berri eman du, eta kanpaina berria aurkeztu du gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren Lakuako (Vitoria-Gasteiz) egoitzan egin den prentsaurrekoan. Bertan, zera esan du Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordeak: "Elebideri esker, Euskadiko herritarrek gero eta hobeto ezagutzen dituzte beren hizkuntza eskubideak".

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Gorbataren lokarria

© cc-by-sa  leire narbaiza  ¦  2011-10-17 ¦ 08:34 ¦  zer-erantzi

Atal honetako artikuluak irakurri dituenak jakingo du ez ditudala larregi maite gizonezkoen trajeak eta hedaduraz, edo pieza honengatik beronengatik, gorbata. Zentzugabeko zintzilikarioa, berorik eman ez, sama laburtu, kokospea bikoiztu eta bilur itogarri bihurtzen dena, zentzunbako apaingarri zatar eta alferra. Hala ere, batzuendako uniforme bilakatuta, seriotasun eta formaltasun ikurra izan da duela 40 urte arte, baztertzen hasi zelako, eta gizonezkoendako janzteko beste modu batzuk ere zabaldu zirelako, zorionez. Gaur egun, ordea, bakoitzak ikusiko du zer jantzi, nola joan behar den saraoetara. Baina gehiegizkoa deritzot Iñaki Anasagastik (moda-joera sortzaile horrek) Paul Riosi esatea gorbata jantzi behar duela, hori izango delako esku artean duen eginkizuna serio hartu duen seinale!

Guztia irakurri ¦ 14 erantzun

Bitartean, Estatu Batuetan, Patxi Lopez...

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-10-17 ¦ 07:39 ¦  politika

Gaur Donostian Nazioarteko Konferentzia hori egiten den bitartean, Patxi Lopez lehendakaria Estatu Batuetan dago jakina den bezala. Baina handik igortzen dituen seinale eta mezuak begirada zorrotzarekin jarraitzen ditu jendeak. Eta agian espektazioa ere sortuko du bihar Harvard-en emango duen hitzaldiak, zeina honako kartel honekin iragarri duten antolatzaileek, zazpi probintzien mapa eta guzti.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Komikiaren eta musikaren arteko uztarketan, Kklrd.com

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-10-16 ¦ 13:24 ¦  komikia

Joseba Larratxe komikigileak, Josevisky-k, Izan eta Ukan proiektu berria jarri du sarean. Gaztezulon egin zioten elkarrizketa batean azaldu zuen proiektuaren nondik norakoa. Informatikari, musikari, marrazkilari eta zinegileen arteko elkarlanaren emaitza.

Erref.: Komikiaren eta musikaren arteko uztarketan, Kklrd.com (www.kklrd.com)
# ¦ Komentatu

Kofi Annan izango da asteleheneko Konferentzian, eta berau ateak itxita izango da

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-10-15 ¦ 18:37 ¦  politika

Nazio Batuetako idazkari nagusi ohia, Kofi Annan, izango da asteleheneko Donostiako Nazioarteko Konferentzian. Harekin batera, Pierre Joxe Frantziako barne eta defentsa ministro sozialista izandakoa, Gro Harlem Brundtland Harlem Brundtland Norvegiako lehen ministro ohia, Bertie Ahern Irlandako lehen ministro izandakoa, Gerry Adams Sinn Fein-eko liderra, eta Jonathan Powell, Blairren laguntzaile izandakoa etorriko dira, gaur Lokarrik eta Nazioarteko Harreman Taldeak iragarri dutenez. Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro ohia ez dator agenda arazoak omen dituelako.


Paul Rios eta Silvia Casale, gaur.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskarazko hedabideak hobeak dira erdarazkoak baino?

© cc-by-sa  Tolosaldeko Euskararen Semaforoa  ¦  2011-10-15 ¦ 17:04 ¦  hedabideak

Euskarazko hedabideak hobeak al dira erdarazkoak baino? Galdera horri erantzun argia eman dio Maria Gonzalez Gorosarri kazetari eta ikertzaileak: "Bai, hobeak dira".

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Erakunde armatuen amaiera

© cc-by-sa  Bittor Hidalgo - Donostia  ¦  2011-10-15 ¦ 12:12 ¦  politika

Bakerako bidea. Guardia Zibila desagerrarazi Euskal Herrian. Espainiako Armada desarmatu Euskal Herrian. Legez kanpo utzi Espainiako konstituzio terrorista bultzatzen duten alderdiak. Nazioarteko batzorde batek ikuskatu dezala Espainiako konstituzioaren 8. artikuluaren ezabatzea, Espainiako armada lotsagabe deitzen duena (Euskal) herriaren aurka biolentzia erabiltzera, independentziaren alde egiten badugu. Hori ez al da terrorismoa? Terrorearen erabilera politikoa?

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Gazte Ekoliderrak 3. edizioko partaide izan nahi al duzu?

© cc-by-sa  Kutxa Ekogunea  ¦  2011-10-15 ¦ 08:14 ¦  natura

Zure inguruak arduratzen bazaitu eta garapen jasangarriaren alde egin nahi baduzu, Ekolider Sarean duzu ekintzarako gune aproposena.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

UEUren unibertsitateko ikasmaterialak sustatzeko poltsak

© cc-by-sa  Udako Euskal Unibertsitatea  ¦  2011-10-14 ¦ 14:45 ¦  irakaskuntza

Unibertsitateko ikasmaterialak sustatzeko poltsen UEUren 10. deialdira, urriaren 15etik azaroaren 15era bitartean aurkeztu ahalko da dokumentazioa. Poltsa bakoitzaren iraupena gehienez urtebetekoa izango da eta diru-zenbatekoa, 3.000 eurokoa. Jakintza-arlo guztietara irekita dagoen deialdia duzu hau.

Erref.: UEUren unibertsitateko ikasmaterialak sustatzeko poltsak (www.ueu.org)
# ¦ Komentatu

#AldaketaGlobala Euskal Herrian

© cc-by-sa  Txopi  ¦  2011-10-14 ¦ 11:13 ¦  ekonomia

Orain arte euskaldunon artean oihartzun asko izan ez badu ere, munduko gero eta txoko gehiagotara heltzen ari den haserre-olatua gurera heldu da. Larunbat honetarako, Urriak 15, manifestazio eta antzeko ekitaldien deialdi mundiala dago eta Euskal Herriko sei hirietatik gertuen duzunera joateko aukera duzu.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Artikulu zaharragoak »»

Publizitatea

Pil-pilean!

Erantzun gehien izan dituzten albisteak

 

 Nabigatu euskaraz