Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Euskaldunen TT edo unean uneko gakoa #AgurETA da© cc-by-sa Sustatu ¦ 2011-10-20 ¦ 19:39 ¦ politikaZer dugu euskaldunok esateko ETAren amaieraren inguruan euskaraz? Twitter da bat-bateko bitarteko behinena eta azkarrena, hedabide eta norbanakoentzat. Une honetan, euskaraz #AgurETA da gako nagusia, baina gakoetatik haratago, Twitterreko euskarazko mezu (ia) guztiak biltzen dituen Umap-en ez dago beste jardunik. Konektatu eta irakurri, eta bota zuek ere zuena. Erref.: Euskaldunen TT edo unean uneko gakoa #AgurETA da (eu.umap.eu) Erantzunak#1. Mundu mailako TT da #AgurETA TwitterrenSustatu ¦ 2011-10-20 ¦ 21:34Mundu mailako Trending Topic izatera iritsi da #AgurETA Twitterren. #2. Patxi Lopezen adierazpena Estatu BatuetatikSustatu ¦ 2011-10-20 ¦ 22:26Estatu Batuetatik egin du adierazpena Patxi Lopez lehendakariak. Hona bideoa: #3. Re: Euskaldunen TT edo unean uneko gakoa #AgurETA daTarratian ¦ 2011-10-21 ¦ 08:39Baina, baina.... Patxi!! #4. Re: Euskaldunen TT edo unean uneko gakoa #AgurETA daTarratian ¦ 2011-10-21 ¦ 08:40Zer film da? #5. Re: Mundu mailako TT da #AgurETA TwitterrenSustatu ¦ 2011-10-21 ¦ 10:02Mundu mailako Trending Topic izan zen bitartean, pantailari argazkia atera zion Markel Olanok: #6. Bi azal deigarri prentsanLuistxo ¦ 2011-10-21 ¦ 10:31Gaur, egunkarietako azal bat baino gehiago destakatu daiteke. Niri atentzioa deitu didaten bi aipatuko ditut. Uste dut Berriaren azala originala dela, pendrive edo memoria-txiskero historiko horrekin: Baina inpakto handiagoakoa Publico egunkariaren azal eta kontrazala. Kontrazalean ETAk hildakoen zerrenda jarri dute.
#7. Re: Euskaldunen TT edo unean uneko gakoa #AgurETA daUnai ¦ 2011-10-21 ¦ 10:36Ez naiz kazetaria eta ez naiz hori epaitzeko onena izango, baina Berriaren gaurko azala txarra, oso txarra iruditu zait. #8. Re: Euskaldunen TT edo unean uneko gakoa #AgurETA daMarli ¦ 2011-10-21 ¦ 12:18Nola diren gauzak Unai, goizean goiz Berria buzoitik jasotzean azala oso ona dela iruditu zait.Dena den pozgarriena berria bera da.Azkenean!! Bide luze baten amaiera eta errazagoa izango ez den beste baten hasiera. #9. Re: Euskaldunen TT edo unean uneko gakoa #AgurETA daassar ¦ 2011-10-21 ¦ 12:52Niri ere Berriarena txarra iruditu zait erostera joan naizenean. Kioskoan alboan zegoen Noticias de Alava berarena askoz hobea iruditu zait. Bestalde, Patxi Lopezen "agerraldiarekin" flipatuta geratu naiz. #10. Egunkari azal gehiagoLuistxo ¦ 2011-10-21 ¦ 15:36Assar: nola esteka hori laster iraungiko den, irudia gorde dut azal horrena.
Dio, Fin (o casi). Amaiera (ia-ia). Kontrastea egiten du talde bereko Gipuzkoako azalarekin. Por fin. Azkenean. Beste azal hau ikusi daiteke multzo pare batean; bildumatutako egunkarien argazki horiek gustatu zaizkit, biak. #11. Re: Euskaldunen TT edo unean uneko gakoa #AgurETA datarratian ¦ 2011-10-21 ¦ 21:43Juan Carlos Borboikoa Espainiako erregeak esan zuen bezala: "¿Por qué no te callas?" Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagopolitika gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|