Informazioan bereizitako irratia

Bilaketak

Albistegiak

- Urriak 21. Informazio eguneratua
Albistegi Nagusia

ETAren agiria

Tagak:

ETAk bere jarduera armatua behin-betiko amaitzea erabaki du. Euskal Herriko Gatazkaren konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentzia burutu eta 3 egunetara etorri da agiria.

ETA ha decidido el cese de su actividad armada. El comunicado llega 3 días después del llamamiento de la comunidad internacional.

Omar Nabarroren poemak, Edorta Jimenezen hitzak, Rafa Ruedaren musika eta ahotsa, Jaime Nietoren baxua, Joseba Barrenetxearen argazkiak… denen artean egin dute “Haragizkoa”, gaur aurkeztu dugun harribitxia.

SUKALDARITZA

Tagak:

Ostiralero Aitor Zabaleta gure “txef” partikularrak errezeta goxo bezain sinpleak prestatuko dizkigu. Gaur barazkiz beteriko krepak egin dizkigu, masatik hasi eta saltsa amerikar eta guzti. Astia baldin baduzu eta zure lagunak, familia, bikotea, … harrituta utzi nahi badituzu, ez galdu aukera! Jantzi mantala eta zoaz sukaldera!

ZINEA

Tagak:

Asteburuko karteldegiari errepasoa emateko, Aitor Abaroa gure zine adituak lau pelikula aurkeztu dizkigu: Margin Call, La Voz dormida, De mayor quiero ser soldado eta I dont´t know how she does it. Gusto eta nahi guztietarako egokituak.

X.GAITA EGUNA

Tagak:

Kanbo herrian izango da Gaita Eguna jaialdiaren 10.edizioa asteburu honetan. Musika tresna herrikoi hau hobeto ezagutarazteko eta zabaltzeko antolatu duten jaialdian badago zer ikusi eta zertaz gozatua: kontzertuak elizan, kale animazioak, mintzaldiak, eztabaidak, erraldoien kalejira… Herri soinu eta Iparraldeko Gaiteroak elkarteek Kanboko herriko etxearen eta beste elkarteen laguntzari esker 200 musikari eta dantzari ibiliko dira kaleak girotzen gaur hasi eta igandera bitarte.

ETAren agiriaren ostean, arduraz jokatzeko deia egin die ezker abertzaleak Madril nahiz Frantziako gobernuei. Elkarrizketaren bidez, akordio demokratikoa lortzeko deia ere egin diete gainerako eragileei.

Gaur gaueko 10etan , Rap doinuak entzuteko aukera izango da Xolomo Gangsta saioan.

Iraitz Salegik gazte auziperatuak eta Kukutza gaztetxearen inguruko infomazioa eman du.

Oskar Elizburuk eguneko adibide bat oinarritzat hartuz, telebistan pelikulak euskaraz edota ingelesez pasatzen badituzten galdetu du.

« Aurreko saioak ::
Gaur aipagarriena [+]
  • 07:30 - Kale Gorrian
  • 09:30 - Egunari begi-kolpea
  • 10:00 - Hitzen lihoa
Bihar Infozazpin [+]
  • 10:00 - Argizirin aitaldia
  • 12:00 - Hegoaldeko Ostatuan
  • 19:00 - Bailara Ezkutuan
Hitzen lihoa
Goizero 10etatik 12ak arte, Doltza Barandiaranen saioa