Itzuli orri nagusira Bidali hau

Global Wave Conference, gaur eta bihar Miarritze eta Donostian

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2011-10-24 ¦ 08:08 ¦ natura

Global Wave Conference, Olatuen Babesari buruzko nazioarteko biltzarra, Miarritzen (Bellevue aretoan) eta Donostian (Kursaal jauregian) egingo da datorren gaur eta bihar (hilak 24 eta 25), Surfrider Fundazioak eta Donostia 2016 Hiriburu Kulturalaren antolakuntzaren eskutik. Bi egunetan 9.00etatik hasita, ekitaldi irekiak dira.

Publizitatea

Hiru galderaren inguruan prestatu dute egitaraua:

  • Nola definitu olatu baten balioa?
  • Zerk mehatxatzen ditu olatuak?
  • Zein estrategia jarraitu olatuak babesteko?

Galdera horiei erantzuteko, ondorengo erakundeak izango dira bertan, besteak beste: Surfers Against Sewage (Erresuma Batua), Save the Waves Coalition (Ipar Karolina), Wildcoast (Mexiko / AEB), Surfbreak Protection Society (Zeelanda Berria) eta Surfrider nazioarteko sareko kideak. Baita ere politikari eta zientzialariak, eta kostalde garapeneko ingeniariak.

Egitaraua

Gaur astelehena 24, Miarritze


Argazkiak.org | Global Wave biltzarra, Miarritze © cc-by-sa: sustatu

Bihar asteartea 25, Donostia


Argazkiak.org | Global Wave biltzarra, Donostia © cc-by-sa: sustatu

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz