Itzuli orri nagusira Bidali hau

Euskara Bilboren hiri-eraldaketan, hitzaldia

© cc-by-sa  Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala ¦ 2011-10-25 ¦ 08:55 ¦ hizkuntza

Galder Unzaluk hitzaldia emango du Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargoan urriaren 26an, asteazkenean, 19:00etan. Hitzaldiaren izenburua: Sugea dantzan, She's in fashion-etik Bilbao Euskaraz-era. Saiakera-lan horrekin 2. saria lortu zuen Soziolinguistika Klusterraren Hausnartu sarietan.

Publizitatea

Bilboren hiri-eraldaketan aplikatzen ari den eredua antolaketa espazialerako posibilitate guztien artean bat gehiago baino ez dela eta horrek barneratzen duen espazio publikoa ulertzeko kontzeptualizazio zehatzean sakontzea da asmoa. Eta hortik abiatuta, hiri-eraldaketaren burmuin instituzionalak bere baitan hizkuntza-arrazionalitate bat txertaturik ote duen aztertu nahi da. Euskarari, asignazio sinboliko eta funtzionalez gain, asignazio espazialak ere egiten zaizkio, beti ere hiriaren gune zentralak ukitu gabe.

Hiri imaginarioan elkar eragiten identifikatu ditzakegun hiru diskurtso - ikuspegiak sailkatu eta horiek Bilbora etorri berri direnengan (azken 10 urteetan etorritako 11 lagun, euskaldunak eta ez-euskaldunak) duten islan ezarri da arreta, Bilbok hiritarrengan proiektatzen dituen mezuak eurengan kutsatugabeago aurkituko ditugulakoan.

EzinaEkinezEgina.JPG 40KB (41508 byte)

Erantzunak

#1. Lana eskuragarri eta 2011ko deialdia

Soziolinguistika Klusterra ¦ 2011-10-25 ¦ 10:19

2010eko Hausnartu Sarietan bigarrena eskuratu zuen Galder Unzaluren lanak; eta saritutako beste lanekin batera argitaratua izan zen BAT soziolinguistika aldizkariaren 78. alean. PDFn irakurgai duzue.

Sarien 2011ko edizioa martxan dela eta urriaren 31ra arte lanak aurkezteko epea zabalik dagoela gogorarazteko aprobetxatu nahi genuke aukera hau. Euskal soziolinguistika teorikotik, metodologikoaren ingurukoak eta saiakera-arloko lanak sarituko dira. Beste ezagutza-esparruetatik ere abia daitezke lanak: zuzenbide, soziologia, ekonomia, psikologia, historia, geografia, gizarte psikologia, antropologia edo beste adar zientifikoetatik abiatuz, euskal soziolinguistikaren eremura egokituak izan daitezke.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz