Euskaldun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau herriari nahiz etniari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Euskalduna.
Euskaldunak
24 Basque people.jpg
1. lerroa: Antso III.a, Elkano, Ignazio Loiolakoa, Frantzisko Xabier, Lope Agirre, Fausto Elhuyar

2. lerroa: Zumalakarregi, Abadia, Gaiarre, Sarasate, Pio Baroja, Balentziaga
3. lerroa: Oteiza, Cenarrusa, Txillida, Ibarruri, Garamendi, Atxaga
4. lerroa: Eyharts, Indurain, Olazabal, Pasaban, Harinordoki, Xabi Alonso

Biztanleak guztira 800.000 inguru[1]
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak  Euskal Herria
Euskal Autonomia Erkidegoa: 600.058
Iparralde: 51.100
Nafarroa: 62.977
Hizkuntza Euskara, pertsona bat euskaldun egiten duena. Gehienek badakite gaztelaniaz edo frantsesez ere.
Erlijioa Katolizismoa, agnostizismoa eta ateismoa.[2]
Zerikusia duten beste giza taldeak Ezezagunak.


Euskalduna Euskal Herrian bizi den jatorri ez indoeuroparreko Europako herria da, ezaugarri nagusi gisa euskara duena. Halaber, euskaldun euskal hiztunari deritzo: hain zuzen, euskaldun hitzaren adiera arruntena horixe da, «euskaraz dakiena».

Euskal Herriko jatorrizko biztanleei euskal herritar edo egun gutxiago erabiltzen den euskotar deritze.

Eduki-taula

[aldatu] Etimologia

Etimologiari dagokionez, euskaldun hitzak euskara eta -dun osagaietatik eratorria, «euskaraz badakiena» (euskara duena) esan nahi du. Horren antonimoa erdaldun da, hau da, «erdara (euskara ez den edozein hizkuntza) duena, euskaraz jakin gabe». Euskaldun hitza, baina, euskal herritarra izendatzeko ere erabiltzen da, hain bistan den etimologia oker samar erabilita ere (zentzugabea da «euskaldun horrek ez daki euskaraz» edo «euskaldun hori erdalduna da» esatea, Koldo Mitxelenak ondo adierazi bezala[3]).

Era berean, euskaldundu aditzak «euskara ikasi edo irakatsi» esan nahi du, eta ez «euskal herritar bihurtu»: zentzugabekeria litzateke «euskaldunak euskalduntzea» esatea, «euskal herritarrak euskalduntzea» edo «euskal jatorrikoak euskalduntzea» esan beharrean.

XIX. mendean, abertzaletasun modernoaren sortzaile Sabin Aranak euskotar (euzkotar, bere garaian) neologismoa sortu zuen, edozein euskal herritar (nahiz euskalduna, nahiz euskaragabea) izendatzeko.[4] Egun, hala ere, euskotar hitza ia ez da erabiltzen.

Azkenaldian, Euskal Herriko jentilizioa erabiltzen da gizatalde hau definitzeko, eta euskal herritar era gero eta zabalduagoa da.

Beste zenbait hizkuntzatan, honela izendatzen dira euskaraz dakigunok: Basque speakers (ingelesez), euscaldunas, euskaldunes edo vascohablantes (gaztelaniaz; vascoparlante izena gutxiespenezkoa da berez, ikus parlaren definizioak DRAE hiztegian[5]), bascophones (frantsesez).

Euskal herritarrok izendatzeko, berriz, hitz hauek darabiltzate: Basques (ingelesez), vascos (gaztelaniaz), Basques (frantsesez), bascs (katalanez), Basken (alemanez), basgiaid (galeseraz)...

[aldatu] Jatorriari buruzko teoriak

[aldatu] Hedadura

[aldatu] Euskaldunak

Euskaldun gehien-gehienak Euskal Herrian bizi dira, honela banatuta:[1]

Beraz, Euskal Herrian guztira 714.136 dira euskaldunak. Horiez gain, munduan barna badira beste euskaldun milaka batzuk.

[aldatu] Euskaldun izan gabe, euskal jatorria dutenak

[aldatu] Euskal Herrian

[aldatu] Euskal diaspora

Sakontzeko, irakurri: Euskal diaspora

Euskal diaspora, hainbat arrazoi direla eta euren lurraldea utzi duten euskal herritarren sakabanaketari deritzo. Kopuruaren aldetik, euskal diasporako kide gehienak Espainian, Frantzian eta Ameriketako herrialde hauetan bizi dira: Venezuelan, Argentinan, Kuban, Txilen, Mexikon, Kolonbian eta Estatu Batuetan. Horregatik bizi dira herrialde haietan hainbat euskaldun, eta euskaldun izan gabe euskal jatorria duten gizabanako ugari.

[aldatu] Historia

Euskal tribuen kokapena erromatar geografoen arabera, gorriz leinu aurreindoeuroparrak eta urdinez zeltak
Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko historia

Euskal Herriko edo euskaldunen historia Europako herri zaharrenetariko baten historia da. Paleolitotik hasita, hainbat herriren influentzia jaso du euskaldunen herriak, zeltak, erromatarrak, frankoak, bisigodoak, musulmanak, gaztelarrak, ingelesak. Gaur egun Espainia eta Frantziaren artean kokatuta dago eta bi herri horien historiaren pasarteak jasan ditu. Bitarte horretan euskararen inguruan batzen den herrian Nafarroako Erresuma bezalako egitura politikoak egon ziren eta hainbat gerra, horietako asko inguruko estatuen eta euskaldunen konpetentzia gatazkek sortuak.

Herri nekazari eta abeltzaina izatetik, Europar Batasunaren barruan dagoen eskualde industrializatu eta aberatsa izatera igaro da baina, horretarako, antzinako egiturak eta antolaketak guztiz eraldatu behar izan zituen.

[aldatu] Kultura

[aldatu] Euskara

Europako hizkuntza ez-indoeuroparrak, gorriz.
Euskararen ezagutza portzentajeak.
Sakontzeko, irakurri: Euskara

Euskara euskaldunek hitz egiten duten hizkuntza da. Gaztelania, frantsesa eta gaskoierarekin batera Euskal Herrian mintzatzen den hizkuntzetako bat da, jatorrizkoa, gaur egun egoera gutxituan dagoena. Euskara ez dago philum indoeuroparraren barruan sailkatuta eta Europako mendebaldean izan zen hizkuntza-familia baten azken arrastotzat hartzen da.

Antzina, Errioxan, Kantabrian, Burgosen, Huescan eta Zaragozan ere hedatuta zegoen, eta Akitanian eta Erdialdeko Pirinioetan ere bai.

Iberiar Penintsulan oraindik bizirik dirauen erromatarren aurreko hizkuntza bakarra da. Gutxitze prozesu gogorra jasan du, etenik gabe lurraldeak eta hiztunak galduz. Nafarroa Garaian bereziki, prozesu hori nabarmena da. XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran, hainbat intelektualen eta politikariren eraginez (Arturo Kanpion, Sabin Arana...) nolabaiteko biziberritu zen, abertzaletasunarekin estuki loturik. Frankismoan (1936-1977) jazarpen latza pairatu ondoren, XX. mende erdialdetik aurrera hasi da indartzen, idatzizko estandarizazioari dagokionez batez ere. 1980ko hamarkadatik aurrera, erakundeen onarpena lortu zuen, lurralde zatiketa handiekin bada ere. Gernikako Estatutuak euskara Euskadiren berezko hizkuntza izendatu eta gaztelaniarekin batera ofiziala egin zuen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan (Trebiñuko Konderrian eta Turtzioz-Billaberden izan ezik). Nafarroa Garaian, Euskararen Legearen eraginez, herrialdeko ipar-mendebaldean (Eremu euskalduna) soilik da koofiziala. Iruñean eta erdialdeko beste hiri garrantzitsuetan (Eremu mistoa), onarpen maila txikiagoa eta traba handiagoak ditu. Nafarroa hegoaldean (Eremu ez-euskalduna), berriz, euskara ez dago onartuta. Ipar Euskal Herriari dagokionez, euskarak ez du onarpen instituzionalik, frantsesa hizkuntza ofizial bakarra izanik.

XX. mendean euskara batua sortu zen euskalkiak batzeko beharrari erantzunez; gaur egun, hizkuntza koofiziala da Euskal Herriko lurralde batzuetan. Komunikabide, ikaskuntza, administrazio eta aisian erabiltzen da, lurralde eta eremuen arabera gorabehera handiak dauden arren.

[aldatu] Musika

Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko musika

[aldatu] Bertsolaritza

Sakontzeko, irakurri: Bertsolaritza

Nahiz eta lehenagoko aztarnak ere badiren, bertsolaritza XIX. mendetik aurrera garatu zen Euskal Herrian. Ez zen lurralde guztietan indar berarekin hedatu, ordea. Gipuzkoako eskualde batzuek eman zituzten bertsolaririk ezagunenak. XIX. mendeko gerra eta gatazkek eskaini zuten bertsoetarako gai ugari. Hori dela eta, frantsesen aurkako, karlisten garaiko eta Kubako gerrei buruzko bertso mordoxkak iritsi zaizkigu: ahoz aho banaka batzuk, idatziz gehienak. Kanta paperen bidez zabaldutako bertsoak oso modan egon ziren, zenbait kasutan orduko gertaera eta albisteak jakinarazteko modurik herrikoienetakoak izan baitziren.

Mende hartako bertsolari zaharrenen artean, Xenpelar errenteriarra dugu ospetsuena. Haren bertso-sorta askok bizirik diraute euskal kantutegian: Betroiarenak, Pasaiako zezenarenak edo Ia guriak egin du, esaterako. Bat-bateko bertsolari moduan nabarmendu ez baziren ere, Jose Mari Iparragirre eta eta Bilintxen bertsoak ere aipagarriak dira. Lehenaren Ume eder bat eta Gernikako arbola edo bigarrenaren Bein batian Loiolan eta Loriak udan intza bezela, oso ezagunak dira. Azpimarratzekoak dira Iparraldeko koblakariak ere, hala nola Zuberoako Piarres Topet "Etxahun" barkoxtarra (Ürx'aphal bat badügü, Maria Solt eta Kastero...) eta Nafarroa Behereko Joanes Otsalde bidarraitarra (Lurreko ene bizia, Iruiñeko ferietan...).

[aldatu] Euskal dantzak

Ezpata dantza Donostian.
Sakontzeko, irakurri: Euskal dantzak

Euskal dantzak euskal kultura eta folklorearen osagai garrantzitsuak dira. Herri, eskualde edo lurralde batetik bestera dantzaak aldatu egiten dira, baita esanahia eta dantza egiteko modua ere (jantziak, partaideak, etab.). Dantza batzuk oso zaharrak dira, ia betidanikoak, baina badago antzinako dantzen bertsio eraberritu ugari ere.

[aldatu] Erlijioa

Lauburu aitzinako euskal ikurra harrian zizelkatua

Euskaldunen gehiengoa katolikoa da gaur egun. Hala ere, Elizaren eragina ez da antzina bezain handia euskaldunengan, zeinak XIX. mendean katolizismoari erabat lotzen baitziren, euskaldun, fededun esamoldeak dioen moduan.

[aldatu] Euskal mitologia

Euskal mitologian leku berezia duen Anboto mendia.
Sakontzeko, irakurri: Euskal mitologia

Gainerako herri eta kulturen antzera euskal mitologia alegiazko kontakizun, antzinako balizko jainko edo heroien egintzetan edo egiazko gertaeretan oinarritzen da, gehienetan, izadiaren indarren edo giza izaeraren alderdien oihartzuna dakarrena.

Kondaira sinbolikoa, munduaren hasierako edo denbora historikotik kanpoko gertakari harrigarriren baten berri ematen du askotan. Antzinako jainko edo heroien ekintzetan edo egiazko gertaeretan oinarritzen dira alegiazko kontakizunak, jatorri ezezagunekoak eta herri baten tradiziozko pentsamendu kolektiboaren osagai direnak, naturaren indarrari edo giza izaeraren zenbait alderdiri buruzko ikuspegia eta sinesteak islatzen ditu.

[aldatu] Euskal Herriko kirolak

Pilota, 1900eko Olinpiar Jokoetan (Paris).

[aldatu] Pilota

Sakontzeko, irakurri: Pilota

Pilota —edo, Euskal Herritik kanpo, eusko pilota— Euskal Herriko kirola da. Orokorrean bi edo lau pilotarik (bi taldetan banatuta) txandaka pilota frontis izeneko aurreko hormaren kontra jotzen dute, tantoa lortu nahian. Pilota jotzeko erabiltzen den tresnaren arabera ezberdintzen dira joko motak: eskuz, palaz, xarez, etab.

Pilota joko asko egon arren eta herri askok horrelako jolasak izan arren, euskaldunek beste hainbat gauzarekin bezala ederki jakin dute pilota jokoa jasotzen: beren tokira moldatu dute pilota eta gauzak aldatu: plaza, leku, arau, pilota, jotzeko pala eta beste gauzak, instalazioak, materialak, etab. Horren ondorioz, gaur egungo joko horiei pilota jokoak deritzaie.

[aldatu] Herri kirolak

Harriak zulatzeko proba, Barakaldon (Bizkaia).
Sakontzeko, irakurri: Herri kirol

Herri kirolak Euskal Herrian antzinatik jokatu izan diren kirolei deitzen zaie normalean. Horietako asko bertan sortutakoak eta bereziak dira. Herri kirolen jatorria garai bateko hainbat lan jarduera aisialdira bideratzean dago. Baserritarrak nahitaez egin behar zituen eguneroko betebeharrak kirol bilakatu ziren denborarekin.

[aldatu] Eusko abertzaletasuna

Gaur eguneko euskal ikurrina
Sakontzeko, irakurri: Eusko abertzaletasun

Euskaldunen gizataldearen edo talde etnokulturalaren aldarrikapen politikoa egiten duen mugimendua da eusko abertzaletasuna eta euskal nazionalismoa. Mugimendu horren arabera, euskaldunen herria, Euskal Herria, errealitate kulturala ez ezik, errealitate politikoa ere bada, eta, hortaz, nazio bat osatzen du.

Historian zehar, hainbat egilek euskal lurraldeen nazio izaera goraipatu bazuten ere, eta historialari batzuek sustraiak askoz lehenago ipintzen badituzte ere, euskaldunen aldarrikapen politiko zehatza egin zuen lehena Sabin Arana izan zen, euskal nazionalismoa eta Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) sortu baitzituen: XIX. mende bukaeran eta XX.aren hasieran, besteak beste euskalduntasuna arrazan oinarritu zuen. 1959an Euskadi Ta Askatasuna (ETA) sortu zen: oro har, eta aurretik izandako saiakera batzuen erreleboa hartuz, ezkerreko euskal nazionalismo baten oinarriak ezarri baitzituen.

[aldatu] Euskaldun ospetsuak

Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko pertsona ospetsuak

[aldatu] Erreferentziak

  1. a b Eusko Jaurlaritza: V. Inkesta Soziolinguistikoa, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2011.
  2. GIZAKER: Caracterización de los vascos/as ante la fe y religión, EITB, 2006.
  3. (Gaztelaniaz) Koldo Mitxelenaren «Los vascos y su nombre» izenburuko artikulua
  4. «Aberrijaren bijotzarentzat euzkerea eztakijan euzkotar bakotxa da arantza bat; abertzalia eztan euzkeldun euzkotar bakotxa da arantza bi.» Sabino Arana Goiri: Obras completas de Arana-Goiri’tar Sabin. Buenos Aires, 1965.
  5. parla: 1. f. Verbosidad insustancial. Todo cuanto dijo no fue más que parla. 2. f. coloq. labia. 3. f. p. us. Acción de parlar (hablar con desembarazo o expedición).
  6. a b IV. Inkesta Soziolinguistikoa, Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2008, ISBN 978-84-457-2775-1.
  7. «Los nuevos vascos (I de II)», Euskonews & Media, 252. zenbakia, 2004-04-30.
  8. La inmigración vasca en la Argentina, Juandegaray.org.ar, 2002-07-13.
  9. Mikel Soro: «Los jóvenes vasco-chilenos están al día de todo lo que está pasando en Euskadi», Diario Vasco, 1997-12-01.
  10. «Entrevista al Presidente de la Cámara vasca», Deia, 2008-05-22.
  11. «Presentación del libro Santiago de Chile», 2008-11-19.
  12. Pedro Oyanguren: «Txileko euskaldunak eta bertako erakundeak», Euskonews & Media, 72. zenbakia, 200-03-24.
  13. Contacto Interlingüístico e intercultural en el mundo hispano, Instituto valenciano de lenguas y culturas, Universitat de Valencia. Aipua: «Un 20% de la población chilena tiene su origen en el País Vasco».
  14. «Vascos en Cuba (II): diferentes señales delatan en la isla su presencia histórica, no muy numerosa, pero relevante», Euskalkultura.com, 2008-04-04.
  15. "Euskaldunak Kolonbian"
  16. Ethnic groups - Costa Rica
  17. Ethnic groups - Venezuela
  18. Ethnic groups - Philippines

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak