Itzuli orri nagusira Bidali hau

Euskaldunen TT edo unean uneko gakoa #AgurETA da

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2011-10-20 ¦ 19:39 ¦ politika

Zer dugu euskaldunok esateko ETAren amaieraren inguruan euskaraz? Twitter da bat-bateko bitarteko behinena eta azkarrena, hedabide eta norbanakoentzat. Une honetan, euskaraz #AgurETA da gako nagusia, baina gakoetatik haratago, Twitterreko euskarazko mezu (ia) guztiak biltzen dituen Umap-en ez dago beste jardunik. Konektatu eta irakurri, eta bota zuek ere zuena.

Erref.: Euskaldunen TT edo unean uneko gakoa #AgurETA da (eu.umap.eu)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Mundu mailako TT da #AgurETA Twitterren

Sustatu ¦ 2011-10-20 ¦ 21:34

Mundu mailako Trending Topic izatera iritsi da #AgurETA Twitterren.

#2. Patxi Lopezen adierazpena Estatu Batuetatik

Sustatu ¦ 2011-10-20 ¦ 22:26

Estatu Batuetatik egin du adierazpena Patxi Lopez lehendakariak. Hona bideoa:

#3. Re: Euskaldunen TT edo unean uneko gakoa #AgurETA da

Tarratian ¦ 2011-10-21 ¦ 08:39

Baina, baina.... Patxi!!

Manuel Fraga Palomaresen bainatu zenetik sekula ikusi dudan gauzarik patetikoena da hau!!

#4. Re: Euskaldunen TT edo unean uneko gakoa #AgurETA da

Tarratian ¦ 2011-10-21 ¦ 08:40

Zer film da?

'Extraño en un tren'

#5. Re: Mundu mailako TT da #AgurETA Twitterren

Sustatu ¦ 2011-10-21 ¦ 10:02

Mundu mailako Trending Topic izan zen bitartean, pantailari argazkia atera zion Markel Olanok:

#6. Bi azal deigarri prentsan

Luistxo ¦ 2011-10-21 ¦ 10:31

Gaur, egunkarietako azal bat baino gehiago destakatu daiteke. Niri atentzioa deitu didaten bi aipatuko ditut.

Uste dut Berriaren azala originala dela, pendrive edo memoria-txiskero historiko horrekin:

Baina inpakto handiagoakoa Publico egunkariaren azal eta kontrazala. Kontrazalean ETAk hildakoen zerrenda jarri dute.


Argazkiak.org | Publico, azala, 2011.10.21 © cc-by-sa: sustatu

#7. Re: Euskaldunen TT edo unean uneko gakoa #AgurETA da

Unai ¦ 2011-10-21 ¦ 10:36

Ez naiz kazetaria eta ez naiz hori epaitzeko onena izango, baina Berriaren gaurko azala txarra, oso txarra iruditu zait.

----

Berria/Egunkaria azal bitxien artean, gogoratzen duzue Rodríguez Galindo atxilotu zutenekoa?

#8. Re: Euskaldunen TT edo unean uneko gakoa #AgurETA da

Marli ¦ 2011-10-21 ¦ 12:18

Nola diren gauzak Unai, goizean goiz Berria buzoitik jasotzean azala oso ona dela iruditu zait.Dena den pozgarriena berria bera da.Azkenean!! Bide luze baten amaiera eta errazagoa izango ez den beste baten hasiera.

#9. Re: Euskaldunen TT edo unean uneko gakoa #AgurETA da

assar ¦ 2011-10-21 ¦ 12:52

Niri ere Berriarena txarra iruditu zait erostera joan naizenean. Kioskoan alboan zegoen Noticias de Alava berarena askoz hobea iruditu zait.

Bestalde, Patxi Lopezen "agerraldiarekin" flipatuta geratu naiz.

#10. Egunkari azal gehiago

Luistxo ¦ 2011-10-21 ¦ 15:36

Assar: nola esteka hori laster iraungiko den, irudia gorde dut azal horrena.


Argazkiak.org | Noticias de Alava, 2011.10.21 © cc-by-sa: sustatu

Dio, Fin (o casi). Amaiera (ia-ia). Kontrastea egiten du talde bereko Gipuzkoako azalarekin. Por fin. Azkenean. Beste azal hau ikusi daiteke multzo pare batean; bildumatutako egunkarien argazki horiek gustatu zaizkit, biak.

#11. Re: Euskaldunen TT edo unean uneko gakoa #AgurETA da

tarratian ¦ 2011-10-21 ¦ 21:43

Juan Carlos Borboikoa Espainiako erregeak esan zuen bezala: "¿Por qué no te callas?"

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Pil-pilean!

Erantzun gehien izan dituzten albisteak

 

 Nabigatu euskaraz