Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Komunikazio korporatiboaren hizkuntza politika© cc-by-sa Joseba Kamio ¦ 2011-10-24 ¦ 09:37 ¦ hizkuntzaKomunikazio korporatiboaren hizkuntz politika zehatz bat ezartzeko proposamen irekia da hau. Euskararen normalizazioa eta komunikazioaren eraginkortasuna izan dira irizpide nagusiak proposamena osatzeko. Hainbat betekizun dakar aldean proposamenak: erakundeen aldetik, hedabideen aldetik eta profesionalen aldetik. Jendea uste duguna baino aurrerago dagoela sinetsita nago, eta garaia da gauzak positiboki definitzeko. Honakoa proposamen irekia da, eta seguruenik ez du balio edozein enpresa edo erakunderentzako. Eredu proposamen bat besterik ez da. Ez naiz hizkuntz normalizazioan aditu, jakina, baina hauek izan dira erabilitako irizpideak proposamena osatzeko: hizkuntz normalizazioa, komunikazioa eta eraginkortasuna. Proposamenak graduak onartzen ditu, noski, baina ez proposamena bera desitxuratzeraino. Proposamenak eztabaida desorekatzeko/reekilibratzeko asmoa ere badu. Prentsaurrekoak: euskara hutsez. Galdera-erantzunak galdera formulatu den hizkuntzan. Prentsa-oharrak: euskara hutsez. Prentsa-deialdiak: euskara hutsez. Elkarrizketak:
Sare sozialak: oro har, hizkuntza bakoitzak bere kanala. Webgune korporatiboa: eduki estatikoak lau hizkuntzatan: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa. Eduki dinamikoak gutxienez euskaraz eta gaztelaniaz/frantsesez. Sare sozialetan eta emailaren bidez egindako kanpainen kasuan, hizkuntza bakoitzak bere “landing page”-a izango du. Barne aldizkaria: euskara hutsez langileen elebitasun-tasa %70tik gorakoa bada. Zalantzak hemen... Zirkularrak: euskara hutsez. Intraneta: euskara hutsez. Kanpo aldizkaria eta katalogoa: xede-taldearen araberako hizkuntza erabiliko da. Hizkuntza segmentazio-irizpide garrantzitsua denean, orduan xede-talde bakoitzari bere hizkuntzan idatzitako aldizkaria helaraziko zaio. Ez da aldizkari elebidunik egingo. Banaketa arazoengatik aldizkari elebiduna egitea beste aukerarik ez badago, “hankazgorako” ereduari jarraituko zaio, ez parez pareko zutabeen edo leihoen ereduari. Kartelak eta eskuorriak: elebakarrak izango dira, inoiz ez elebidunak. Kanpainak, ordea, elebiduna izan behar du. Merchandisina: euskarriak elebakarrak izango dira. Ahal den guztietan euskara hutsez. Papeleria: ohikoa euskara hutsez. Berezia, dagokion hizkuntzan edo elebiz, hierarkia baten barruan. Erantzunak#1. Re: Komunikazio korporatiboaren hizkuntza politikaMarijo Deogracias ¦ 2011-10-28 ¦ 19:51Proposamen irekia, eta gehiago esango nuke: ideala. Hedabideekin (ez hedabideetan) lan egitea tokatzen zaigunoi gustatuko litzaigukeena. Izan ere, egun osoa gure burua itzultzen ematen dugu. Prentsaurrekoak bi hizkuntzatan prestatu; prentsa oharra elebitan; webgunea elebitan elikatu… Zoritxarrez, kazetari monolingue-kastellanoak asko eta asko dira lanean ari direnak; askotan, ETB eta Euskadi Irratia izan ezik, (idatzizkoak askotan oharrarekin konformatzen direlako diot) prentsaurrekoetara joaten diren kazetari guzti-guztiak halakoxeak izaten dira: ez euskaldunak. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohizkuntza gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|