Itzuli orri nagusira Bidali hau

Aditzak jokatzeko webgunea; adibidez: genkizkiakeen

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2011-10-24 ¦ 15:30 ¦ bweb

Euskal aditz laguntzailea jokatzeko tresna bat da Aditzak.com. Adizki egokia aurkitzeko modurik errazena. Interfazeko ezkerretik eskuinerako aukeretan, hautatu modua, denbora, eta aditz mota, eta hortxe agertuko zaizu. Gure adibidean, genkizkiakeen / genkizkinakeen. Garikoitz Knörr filologoak sortu du, Ideateca enpresaren laguntzarekin.


Argazkiak.org | Aditzak.com © cc-by-sa: sustatu

Erref.: Aditzak jokatzeko webgunea; adibidez: genkizkiakeen (Aditzak.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Zeniezaizkiguketen

Gari Araolaza ¦ 2011-10-24 ¦ 15:40

Hor dago noizbait nere faborito bihurtu nuen zeniezaizkiguketen (Potentziala, lehenaldia, haiek guri haiek)

Hainbeste urte ondoren pentsatua nuen nere asmakizun bat zela.

#2. Re: Aditzak jokatzeko webgunea; adibidez: genkizkiakeen

Asier ¦ 2011-10-24 ¦ 20:11

Aupa Gari,
Bila jarraitu beharko duzu. Zuk aipatzen duzun adizkia ez dago. "Ziezazkiguketen" badago, "zeniezazkiguketen" ere bai. Azken honek zureak baino i bat gutxiago dauka eta zuek guri haiek da.
Segi bila, ez etsi.

#3. Re: Aditzak jokatzeko webgunea; adibidez: genkizkiakeen

Bilbotik ¦ 2011-10-25 ¦ 00:24

Tresna interesgarria. Ea Ideateca-koek euskararengatik kontzientzia handiagoa hartzen duten, langile euskaldun eta arlo ezberdinetan guztiz adituak baititu soberan. Webgunea, adibidez, euskaraturik gabe dago.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

BWEB

BWEB: Beste Webgune Euskaldun Bat.

 

 Nabigatu euskaraz