Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Zer den Interneten katutxoak hiltzea© cc-by-sa Sustatu ¦ 2011-10-26 ¦ 09:25 ¦ internetETAren amaieraren ondoren idatzi behar omen den errelato/kontakizuna du gaitzat Luistxoren artikuluak, baina bide batez azaltzen du zer den Interneten katutxo bat hiltzea: Inork azalekoa edo alferrekoa den klixe edo berba-fetitxe bat aipatzen duen bakoitzean, katutxo bat hiltzen du (berak pertsonalki, edo Jainkoak haren izenean). Argitasuna eskertzeko modu bat da, topiko nekosoak arbuiatuz; edo bullshit hizkera mordoiloa (kaka esplikatzea) salatzeko bidea. Ez izan nekosoa, ez izan nagia; modan jarritako fetitxe lexikoak errepikatu baino, esan ezazu esan beharrekoa bihotzetik, benetako berbekin, esan ezazu argi, edo bestela isildu, baina ez ezazu katutxorik hil mesedez.
Erref.: Zer den Interneten katutxoak hiltzea (eibar.org) Erantzunak#1. Re: Zer den Interneten katutxoak hiltzeabae ¦ 2011-10-26 ¦ 13:22Zer da "katutxoak hil"? 'Katakumeak akabatu'? #2. Re: Zer den Interneten katutxoak hiltzeaTxus ¦ 2011-10-26 ¦ 15:09ETAren azken agiria dela eta sektore euskaltzale batzuek onanismo intelektualari ekin diotela dirudi. #3. Re: Zer den Interneten katutxoak hiltzeaLuistxo ¦ 2011-10-26 ¦ 17:04Santi Leonek gogoratu dit Twitterretik esamoldearen beste adiera bat: Masturbatzen zaren bakoitzean Jainkoak katakume bat hiltzen du. (katutxo bat gauza bera delakoan, bide batez). Izatez, ematen du horixe dela memearen jatorria, Wikipediaren arabera, ez programatzaileen txantxa. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagointernet gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|