Itzuli orri nagusira Bidali hau

Euskalmet: Euskal Herritik EAEra

© cc-by-sa  Jon ¦ 2011-10-29 ¦ 08:10 ¦ eguraldia

Gaueko irratsaio batean entzuten ari nintzen eta halako batean norbaitek aipatu du Euskalmeten agertzen den eguraldi mapari itxura aldatu diotela. Euskal Herria txikiago egin zaigu eta inguruko beste probintzi eta elkarte autonomoak desagertu dira. Nafarroa desagertu egin da!Non ezkutatu dute Nafarroa? Nola jakin dezakegu nafarroan zein eguraldi egiten duen? Zer egiten ari diren mapekin? Eguraldia ere polizatu egin zaigu.

Erref.: Euskalmet: Euskal Herritik EAEra (www.euskalmet.euskadi.net)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Euskalmet: Euskal Herritik EAEra, azalean, baina barruan...

Sustatu ¦ 2011-10-29 ¦ 09:47

Ilustratu eta argitzeagatik, portadan du Euskalmet-eko hiru probintzietako mapa. Baina klikatuz gero pronostikorako, dela gaur, bihar edo etzi, mapa zabalagoa agertzen da.


Argazkiak.org | Euskalmet, portadako mapa © cc-by-sa: herri.admin


Argazkiak.org | Euskalmet, barrukoa © cc-by-sa: herri.admin

Lehen ere mapa zabalago hau erakusten zuten. Ezaugarri fisikoekin ordea.


Argazkiak.org | Euskalmet mapa, 2009ko ekaina © cc-by-sa: sustatu

#2. Re: Euskalmet: Euskal Herritik EAEra

Karlott ¦ 2011-10-29 ¦ 10:39

Mesede bat eskatuko dizut, Jon: ez jakinarazi inori ere zure abizena. Gogoan izan ezazu txibatoaren lehiatilla indarrean dagoela oraino ere eta, bertatik, zuk dakizkizun horietako edonork EAEren normaltasuneko osotasunaren kontra atentatzea lepora diezazuke.
Sustatu jaun-andreari: bai, lehengo mapa eta oraingoa antzekoak dira, baina oraingoan EAEko hiriburuak markatuak agertzen dira eta gainontzekoak (Baxe Nafarroa, Kantabria, Errioxa...), markatu gabe. Ñabardura.
Eta, gainera, dena oso ondo dago egina, Ernesto Gasco (PSOE-EE-PSE, etc.) jaunaren senarrak, aresti Donostiako autobusero zenak, zuzendu baitu.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz