Itzuli orri nagusira Bidali hau

Arnaldo Otegiren aldeko kontzertua, web bidez ere bai

© cc-by-sa  Arnaldo Askatu Herri Ekimena ¦ 2011-10-25 ¦ 09:44 ¦ musika

Bateragune epaiketaren auzia gaitzesteko eta Arnaldori herritarron bultzada emateko Elgoibarko Arnaldo Askatu Herri Ekimenak Kontzertu Akustikoa antolatu du Urriak 27an ostegunean arratsaldeko 19:30tan Elgoibarko Herriko Antzokian. Kartel izugarri bikaina osatu da lehen mailako 11 euskal musikariren partehartzeaz: Oreka TX, Napoka Iria, Asier Serrano, Rafa Rueda, Mikel Urdangarin, Ion Gurrutxaga, Kerobia, Zea Mays, Ken 7, Esne Beltza eta Gose!

Publizitatea

Txartelak daude salgai Elgoibarko ondoko denda eta tabernetan: Pitxintxu, Garate Jantzi denda, Iturri taberna eta Lanbroa tabernetan. Azken 100 txartelak berriz, kontzertu egunean jarriko dira salgai txarteldegian 18:30tatik aurrera (gehienez 2 txartel erosi ahal izango ditu pertsona bakoitzak).

Beste alde batetik, Herriko Antzokira etorri ahal izango ez duenarentzako, kontzertua internet bitartez doan jarraitzeko aukera izango du, bai etxetik www.arnaldotegi.com helbidetik eta baita ere dagokion unean aipatuko diren Elgoibarko taberna batzutako pantaila erraldoien bitartez.

Beraz, aukera paregabea Arnaldoren egoera salatzeko eta historikoa izango den kontzertu batez gozatzeko.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz