Bangladesh

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bangladeshko Herri Errepublika
গনপ্রজাতন্ত্রী বাংলাদেশ
( Gônoprojatontri Bangladesh )
Bangladeshko bandera
Bandera

Bangladeshko armarria
Armarria

Goiburu nazionala: Ez du
Bangladeshren kokapena
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Dhaka
23°42′N 90°22′E / 23.7°N 90.367°E / 23.7; 90.367Koordenatuak: 23°42′N 90°22′E / 23.7°N 90.367°E / 23.7; 90.367
Hizkuntza ofiziala(k) Bengalera
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa
Errepublika parlamentarioa
Zillur Rahman
Sheikh Hasina Wazed
Independentzia
- Aldarrikatua
- Onartua
Pakistandik
1971 martxoaren 26
1971 abenduaren 16
Eremua
• Guztira
• Ura

144.000 km² (91.)
% 7,0%
Biztanleria
• Zenbatespena (2005)
• Dentsitatea

144.319.628 (7.)
1.002 biztanle/km² (6.)
Dirua Taka (BDT)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
BDT (UTC +6)
Ez (UTC +6)
Interneteko domeinua .bd
Telefono aurrezenbakia +880
Herritarra Bangladeshtar

Bangladeshko Herri Errepublika edo Bangladesh[1] (bengaleraz বাংলাদেশ [ˈbaŋlad̪eʃ]) Hegoaldeko Asiako estatua da, Ganges eta Brahmaputra ibaien itsasoratze deltan kokatua. Indiako Mendebaldeko Bengala estatuarekin batera Bengala eskualde etno-linguistikoa osatzen du. Izan ere Bangladesh izena bengaleraz "Bengalako Herrialdea" esan nahi du.

Hiriburua Dhaka da.

Estatua demokrazia partehartzailea da eta Commonwealth erakundeko kidea 1972tik.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Bangladesh satelite irudian

Ganges eta Brahmaputra ibaien itsasoratze deltan kokatuta, urteroko montzoi eta zikloien menpean dago. Herrialdea laua da oso, bataz besteko garaiera 12 metrokoa izanda, eta eremuaren %10a gutxi-gorabehera itsas mailaren azpitik dago. Itsas maila metro bat igoko balitz, herrialdearen %50a ur azpiratuko litzateke. Lau eremu bakarrik kokatzen dira ibai deltatik kanpo: Sylhet muinoak, Madhupur mendigunea, Chittagong Hill Tracts eskualdea eta Barind eskualdea. Bangladeshko mendirik garaiena Mowdok mendilerroko Chittagong Hill Tracts da (1.052 m), hego-ekialdean[2].

Kostaldearen gehiengoa padura oihanak hartzen du, Sundarban delakoa, munduko mangladi zabalena. Bertan flora eta fauna aberatsa bizi da, Bengalako tigrea barne. Cox's Bazar, Chittagong hiriaren hegoaldean herrialdearen hego-ekialdeko muturrean, 120 km luze den hondartza dago, munduko luzeena.

India du mugakide nagusia eta ia bakarra, ipar, eki eta mendebaldean. Birmaniarekin hego-ekialdean muga txikia du, Bengalako golkotik gertu.

[aldatu] Historia

Egungo mugak 1947ko Bengala eta Indiako banaketak sortu zituen. Orduan Pakistango ekialdeko alde bihurtu zen. Mendebaldeko Pakistanetik 1.600 kilometrotara izanda, orduko diskriminazio politikoa eta linguistikoak 1971an Mendebaldeko Pakistan aurkako guda bultzatu zuen, Indiak babestuta. Estatu berriak gosea, hondamendiak eta pobrezia ez ezik krisialdi politikoa eta estatu-kolpe militarrak ere borrokatu zituen. 1991an demokrazia berrezartzeak egonkortasuna ekarri zuen.

[aldatu] Banaketa administratiboa

Bangladesh divisions english.png

Bangladesh sei barrutietan[3] banatuta dago:

Eskualdea Hiriburua Hiriburuaren biztanleria [4] Eskualdeko biztanleria
Dhaka (ঢাকা) Dhaka 6.737.774 12.295.728
Chittagong (চট্টগ্রাম) Chittagong 2.532.421 3.720.437
Khulna (খুলনা) Khulna 842.995 1.355.354
Rajshahi (রাজশাহী) Rajshahi 459.682 756.359
Sylhet (সিলেট) Sylhet 445.798 -
Barisal (বরিশাল) Barisal 195.955 -

[aldatu] Biztanleria

142 eta 159 milioi arteko biztanle izanda, Bangladesh munduko zazpigarren herrialderik populatuena eta biztanle dentsitate handienetariko bat duena da.

[aldatu] Politika

Jatiyo Sangshad Bhaban, parlamentua.
Bangladeshko ikurrak
Ereserkia Amar Shonar Bangla
Animalia Tigre bengalarra
Txoria Mendebaldeko Shama Txantxangorria
Arraina Hilsa
Lorea Urezko Lila zuria
Fruta Artocarpus heterophyllus
Kirola Kabaddi
Egutegia Bengalar egutegia

Bangladesh demokrazia parliamentarioa[5] da. Bost urtero egiten diren hauteskundetan Jatiya Sangsad edo Parlamentua aukeratzen duten. Honen 345 kideek (tartean 45 emakumeak) Lehenengo Ministroa izendatzen dute. Estatu burua presidentea da, baina ordezkaritza eta zeremonial zereginak baino ez dauzka[6].

1972an onartu zuten Konstituzioa.

Alderdi politiko nagusiak Bangladesh Awami League eta Bangladesh Nationalist Party dira. 2005eko otsailean Jagrata Muslim Janata Bangladesh eta Jama'atul Mujahideen Bangladesh alderdi islamistak debekatuak izan ziren.

[aldatu] Hizkuntzak

Bangladeshko hizkuntza ofizial eta nagusia, gertuko Mendebaldeko Bengalan bezala, bengalera da,[7] sanskritoan jatorria duen indo-ariar hizkuntza. Ingelesa bigarren hizkuntza da, goi eta erdiko klaseak askotan erabilia[8].

Speaker Icon.svg Bangladesh (i · ?).

[aldatu] Erlijioa

Bangladeshko erlijio nagusia Islam da (%89,7a), nahiz eta badago hindu gutxiengo handia (%9.2a).[9]. Musulmanen %96a sunitak da, beste %3a, berriz, xiita.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Bangladesh

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak