Arnaldo Otegi
![]() |
||
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Izen osoa | Arnaldo Otegi Mondragon | |
Jaio | 1958ko uztailaren 6a | |
![]() |
Arnaldo Otegi Mondragon 1958ko uztailaren 6an Elgoibarren (Gipuzkoa) jaiotako politikari abertzale eta marxista, Batasuneko bozeramaile eta legebiltzarkide ohia da. Gaur egun espetxean dago "ezker abertzalea berrantolatzen saiatzeagatik".[1]
[aldatu] Biografia
Otegi 1958ko Uztailaren 6an jaio zen Elgoibarren (Gipuzkoa), eta Filosofia eta Letretan lizentziatua da.
1977. urtean Frantziara alde egin behar izan zuen ETA Politiko-militarreko komando batekin erlazionatu zutenean. Hori dela eta espetxera sartu zuten bahiketa bat egitea leporatuta. 1990ean kalera irten zen bere espetxe zigorra bete ondoren.
1996tik aurrera Herri Batasuna, Euskal Herritarrok eta Batasunako Mahai Nazionaleko kidea eta bozeramailea izan da. 2006an berriro sartu zuten espetxera, bi aldiz, egun batzuetarako, ETArekin harremana izatea leporatuta.
2006an bertan Batasunak negoziazio prozesurako Negoziazio Taldeko kide izendatu zuen. Denbora horretan hainbat elkarrizketa egin zituen PSE-EE eta EAJko kideekin. ETAren su-etena bukatu orduko espetxeratua izan zen Espaniako erregearen aurkako hitzak eta Argala etakidearen aldeko hitzak esateagatik.
2007ko ekainaren 8an berriz atxilotu zuten, Jose Miguel Beñaran Ordeñana Argalaren omenaldi batean parte hartzeagatik, espetxe zigorra betetzeko.[2] Hamabost hilabete kartzelan eman ondoren, 2008ko abuztuaren 30ean irten zen Martuteneko espetxetik.[3]
2009ko urriaren 13an berriro atxilotu zuen Espainiako Poliziak Garzon epailearen aginduz, ezker abertzaleko beste hainbat kide ezagunekin batera.[4] 3 egun beranduago eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzón epailearen aginduz kartzelara joan zen.[5] 2010eko urtarrilaren amaieran, gose greba hasi zuen kartzelan EPPK-ko kideekin batera euren estatus politikoa aldarrikatuz.[6]
2010eko martxoaren 2an Espainiako Auzitegi Nazionalak 2 urteko espetxe zigorra eta 16 urteko inhabilitazioa ezarri zizkion Arnaldo Otegiri 2005eko ekainaren 9an Jose Mari Sagardui "Gatza" preso politikoaren aldeko ekitaldi batean parte hartzeagatik [7] [8].
2003an Espainiako erregea "torturatzaileen buruzagia" zela salatzeagatik, urtebeteko espetxe zigorra jaso zuen; baina, 2011n, Europako Giza Eskubideen Epaitegiak Espainia zigortu zuen, epai horrek Otegiren adierazpen askatasuna urratzen zuelako. Hartara, Espainiak 23.000 euro ordaindu behar izan zizkion politikariari[9].
2011ko irailaren 16an Bateragune auzia dela eta 10 urteko espetxe zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Otegirentzako baldintzapeko askatasuna ukatzen duen 2010-11-02ko autoa
- ↑ El Estado español encarcela al principal interlocutor político de la izquierda abertzale Gara, 2007ko ekainaren 9a
- ↑ Otegi abandona la prisión de Martutene dispuesto a seguir trabajando por "un escenario de paz y democracia" Gara, 2008ko abuztuaren 30a
- ↑ Otegi, Diez eta ezker abertzaleko beste hainbat kide atxilotu dituzte Berria, 2009ko urriaren 14a
- ↑ Otegi, Diez, Jacinto, Rodriguez eta Zabaleta kartzelara bidali ditu Garzonek Berria, 2009ko urriaren 16a
- ↑ «Gatazka politikoki eta modu baketsuan gainditu behar dela dio Otegik eta bere egin du Altsasuko agiria», Berria, 2010eko urtarrilaren 27a, http://www.berria.info/albisteak/38836/Gatazka_politikoki_eta_modu_baketsuan_gainditu_behar_dela_dio_Otegik_eta_bere_egin_du_Altsasuko_agiria.htm. Noiz kontsultatua: 2010eko urtarrilaren 27(Gaztelaniaz)
- ↑ Bi urteko espetxea jarri diote Otegiri Gatzaren omenaldiko hitzengatik berria.info
- ↑ Gatzaren aldeko ekitaldian esandakoagatik sartutako zigorraren sententzia pdf
- ↑ Estrasburgok Espainia zigortu du, Otegiren adierazpen askatasuna urratzeagatik, berria.net, 2011ko martxoaren 15a