Itzuli orri nagusira Bidali hau

Zer egin geinke Bergara hobetzeko?

© cc-by-sa  Bergara, bazara, bagara ¦ 2011-10-19 ¦ 15:02 ¦ herri-administrazioak

Berba gara. Bergara gara. Zara, bazara. Gara, bagara. Eta zer gara, ba? Egin dezagun berba. Bergarako Udalak herritarren parte-hartzean oinarrituriko Udalgintza-ereduari ekin nahi izan zion aurreko legegintzaldian, eta ipar horri begira, hainbat egitasmo garatu zituen herritarrekin elkarlanean: 2020ra bitarteko herriaren plan estrategikoa hain zuzen ere.

Publizitatea

Udal Gobernu berria eratu da aurten eta egindako bideari jarraipena eman nahi dio, horrela, herritarren parte-hartzean sakontzen jarraitzeko prozesuarekin jarraituko du Udalak. Herritarrez gain, udal teknikari eta ordezkari politikoekin eratuko dira talde eragile desberdinak. Horrela, udal teknikari eta politikoak euren lan kulturan parte hartzeko kulturan trebatu nahi dira.

Plan estrategikoa defiinitze aldera, talde iraunkorra eratu zen joan den urtean, herritarrek eratutako taldea. Ondorioz, Bergararen diagnostikoa egin zen eta plan estrategikoaren ildoak zehaztu ziren. Aurten, udal gobernu berriak, aurrera jarraitu nahi du herritarren parte hartzean oinarritutako Udalgintza ereduarekin. Horrela herritarrekin autoeraketa-esperientzia berriak martxan jarri nahi ditu eta dagoeneko daudenak sakontzen jarraitu. Talde iraunkorrak plan estrategikoa garatzen hasteko lehentasunak, kronograma eta egitura zehazten lagunduko du.

Horrela , Plan Estrategikoko Talde Iraunkorraren bilerak, berriz, honako egunetan egingo dira, 19:00etatik 21:00eko iraupena izango dute eta Udaleko Batzar Aretoan izango dira:

  • urriak 20
  • azaroak 3
  • azaroak 17

Udalak herritarrak animatu nahi ditu bilera hauetan parte hartzera eta gaztediari ere deia egin nahi dio bertara hurbildu eta nahi duten Bergara irudikatu eta lortu ahal izateko beharrezkoak baitira. Azken batean, etorkizuneko herritarrak hauek izango baitira.

Plan estrategikoaren nondik-norako guztiak ezagutzeko Udalak facebook eta twitter perfilak sortu ditu. Bertan herritarren bilera guztien inguruko informazioa jaso ahal izango dute baita beraien iritzi eta zalantzak kontsultatu.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Pil-pilean!

Erantzun gehien izan dituzten albisteak

 

 Nabigatu euskaraz