Guifi.net-eko presidentea Informatika Fakultatean

© cc-by-sa  Informatika Fakultatea (UPV/EHU)  ¦  2011-11-04 ¦ 08:18 ¦  informatika

Ramon Rocak, guifi.net-eko presidenteak hitzaldia emango du datorren astelehenean, hilak 7, Informatika Fakultatean. EHUko Informatika Fakultatean izango da, Donostiako Ibaetako kanpusean, arratsaldeko 3.30etan, gai honekin: "Belaunaldi berriko sareetarako jauzia azkartzen: Bottom-up Broadband ekimena."

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Euskal poparen aro loriatsua irekiko da?

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-11-03 ¦ 11:10 ¦  musika

Leire Lopez Ziluagaren artikulua gaur Berrian:

Euskal pop taldeen urritasuna gatazka politikoarekin edo erresistentziarekin lotzea argudio sinplea iruditu zait beti, edo, sinplea baino gehiago, resultoia. Argudio sendoagoak iruditzen zaizkit tradizio falta edo gure jendartean popak izan duen irudi eskasa.(...)
Badakit gatazka ez dela bukatu, baina sasoi profetikootan, nik ere egin gura dut aldarri: «euskal poparen aro loriatsua iritsiko da!». Euskal Rock Erradikalaren jardueraren behin betiko amaitzea bezainbeste desiratzen dut.

Erref.: Euskal poparen aro loriatsua irekiko da? (paperekoa.berria.info)
# ¦ Erantzun bat

Hizkuntz industrien misio komertziala Brusela eta Ottawara

© cc-by-sa  Langune - Euskadiko Hizkuntz Industrien Elkartea  ¦  2011-11-03 ¦ 10:50 ¦  enpresa

Langune - Euskadiko Hizkuntz Industrien Elkartea; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta Belgikan eta Kanadan Espainiak dituen Bulego Komertzialen laguntzarekin, Bruse eta Ottawarako misio komertzialak antolatzen ari da, 2011ko azaroaren bukaeran eta abenduan izango direnak hurrenez hurren.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Sustatuko artikulu bat, HABEren azterketa batean (oso galdera zailak barne!)

© cc-by-sa  Iñaki C (Algorta)  ¦  2011-11-03 ¦ 09:44 ¦  hizkuntza

Kaixo, nire izena Iñaki da. Azken aste hauetan, HABEko azterketa prestatzen aritu naiz. Beraz, azterketa prestatzeko, HABEko azterketa guztiak egin behar izan nituen eta azterketen artean Arrosa ala urdina deitzen den artikulua topatu nuen. Artikulu hau HABEko 2010eko lehen deialdiaren azterketan erabili zuten aztertzaileek, SUSTATU.COMen agertu zen artikulu bat erabiliz! Gainera, azpimarratu nahi dut, azken galdera erantzutea oso zaila zela.

Sustaturen oharra: oso zaila ez, ezinezkoa erantzuea, ikusiko duzuen bezala

Guztia irakurri ¦ 5 erantzun

Susaren e-book denda berria

© cc-by-sa  Mikel Lizarralde  ¦  2011-11-02 ¦ 19:04 ¦  liburuak

Zarauzko Hitzari esker (B. Sarasolaren bitartez Twitterren) jakin dut Susa argitaletxeak E-book formatuan bere liburuak eskainiko dituela. Ez da bere katalogoa e-book formatura egokitzen duen lehen argitaletxea izango, ezta azkena ere, baina hartu duten erabakia txalotzekoa da, duen sinpletasun eta ausardiagatik.

Guztia irakurri ¦ 13 erantzun

Herritarren parte-hartzerako ekimen berezia antolatu du Ordiziako Udalak

© cc-by-sa  Ordiziako Ahotsa  ¦  2011-11-02 ¦ 11:51 ¦  herri-administrazioak

Ordiziako Udalak herritarren partehartzeari zuzendutako ekimen berri bat jarriko du abian datorren larunbatean, azaroaren 5ean. Hartu hitza, piztu Ordizia! izena du ekimenak eta helburua ordiziarron ahotsa udaletxeko aretoetan entzutea izango da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Komunikazioa erakundeetan aditu titulua eta Google+

© cc-by-sa  Goio Arana; Joxe Aranzabal  ¦  2011-11-02 ¦ 10:26 ¦  irakaskuntza

Mondragon Unibertsitateak aditu titulu bat sortu du, Komunikazioa erakundeetan. 2012ko urtarriletik hasita, ostegun arratsaldero emango da, Eskoriatzan, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Zortzi hilabetean barrena, bai ikasleok eta baita irakasleok ere Google+ erabiliko dugu geure artean informazioa partekatzeko. Bertan matrikulatzeko epea azaroaren 30ean amaituko da. Prezioa: 2.800 euro.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Demokrazia eta partaidetzari buruzko jardunaldiak Donostian

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-11-02 ¦ 09:34 ¦  politika

Demokrazia eta partaidetzari buruzko jardunaldiak izango dira Donostian azaroaren 3tik 15era. Jardunaldi hauek m15-eko mugimenduak eta Donostiako udaleko Lankidetza eta Giza Eskubideko atalek elkarlanean antolatu dituzte. Hitzaldiak izango dira hiru egunetan, eta egun osoko egitaraua ere bai azaroaren 5ean, larunbatarekin, Boulevardean.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Bizitza, gaurko hitza

© cc-by-sa  Haritz Rodriguez | Transistoria.com  ¦  2011-11-02 ¦ 07:35 ¦  jaiak

2008ko azaroaren 3an argitaratu zuen lehenengo hitza: "Anker". Ordutik, 1.000 hitz baino gehiago ezagutarazi ditu egunero Maite Goñik Gaurko Hitza egitasmoaren baitan. Hiru urte igaro dira eta urteurrena ospatzeko festa antolatu du gaur asteazkena Donostiako Doka Antzokian. Transistoria ekoiztetxean oparitxo bat egin nahi izan diogu bideo bidez geure hitz kuttunena proposatuz.

Erref.: Bizitza, gaurko hitza (sustatu.com)
# ¦ Komentatu

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen 5. txapelketa

© cc-by-sa  LUMA Hitz jokoen aldizkaria  ¦  2011-11-01 ¦ 10:39 ¦  jokoak

Azaroaren 26an jokatuko da Irunen Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketa. Berrikuntza esanguratsuz datorkigu gainera aurtengo edizio hau. Erne egon zaitezte, beraz, hartan parte hartu nahi duzuen guztiok, egutegian beharreko urratua egiteko.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskararen Nazioarteko Egunean, euskal emakumeak ardatz aurten

© cc-by-sa  Eusko Ikaskuntza  ¦  2011-11-01 ¦ 08:36 ¦  hizkuntza

Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Egunerako prestaturiko kanpaina berezian parte hartzeko gonbitea luzatzen du. Aurten historia egin duten euskal emakumeak ardatz izango ditu. Halaber, ENE Sariaren 6. edizio honetan Euskara sustatzeko lanetan gehien nabarmendu den kanpoko erakundeari egingo zaio errekonozimendua

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Bularretik Mintzora buletina

© cc-by-sa  Galtzagorri Elkartea  ¦  2011-10-31 ¦ 11:45 ¦  liburuak

Galtzagorri Elkarteak, Bularretik Mintzora bere egitasmoaren baitan bm buletinaren 5. zenbakia (PDF) argitaratu berri du. Buletin hau hilero argitara ematen dugu (udako hilabeteentan ezik), egitasmoaren nondik norakoak azaltzeko, irakurketa sustatzearen inguruko bibliografia interesgarria zabaltzeko, eta egitasmoak ondo pasatzeko eskaintzen dituen aukeren berri emateko. Egitasmoa sakonago ezagutu nahi duenarentzat gure webgunea bisitatzeko aukera hor dago.

Erref.: Bularretik Mintzora buletina (www.bularretikmintzora.org)
# ¦ Komentatu

Ekonomia globala eta bideojokoak, tailerra Artelekun

© cc-by-sa  Arteleku - Tabakalera Sorkuntza Zentroa  ¦  2011-10-31 ¦ 11:01 ¦  jokoak

Donostiako Arteleku-Tabakalera Sorkuntza Zentroak azaroaren 24tik abenduaren 3ra bitarte Artelekun burutuko den tailer honetan parte hartzeko gonbita egin nahi dizue: PlayLab 2 - % ekonomia globalaren sistemetan esku hartuz. PlayLab2 tailerra JOLASEAN izeneko ekimen zabalago baten barruan kokatzen da. Ekimen horren bitartez, Arteleku-Tabakalera Sorkuntza Zentroak jolasak eta bideojokoek kultura garaikidean jokatzen duten paperaren inguruan eztabaidatzeko, hausnartzeko eta esperimentatzeko gune bat sortu nahi du.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Abian dira zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako 2011ko CAF-Elhuyar sariak

© cc-by-sa  Elhuyar Fundazioa  ¦  2011-10-31 ¦ 07:43 ¦  zientzia

Elhuyar Fundazioak eta CAF enpresak abian jarri dituzte 2011ko CAF-Elhuyar sariak. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta narrazio-lanak bultzatzeko helburua du sariketa honek. Hiru kategoria egongo dira aurten ere: Dibulgazio-artikulu originalak, Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak eta Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak. Parte-hartzaileek 2012ko urtarrilaren 27a arte izango dute haien lanak edozein kategoriatara bidaltzeko aukera.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Badator "Gurasolandia 2011"

© cc-by-sa  Arrasateko Txatxilipurdi Elkartea  ¦  2011-10-30 ¦ 13:31 ¦  hizkuntza

Aurten ere "Gurasolandia" egitasmoaren 3. edizioa ospatuko dugu Arrsaten azaroaren 2tik 6ra."Gurasolandia" gurasoentzat bideraturiko ekintza sorta da, hizkuntzaren transmisioa bultzatzea eta guraso eta haurren arteko harremanak (komunikazioa, jolasak...) estimulatzea helburua duena.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Txosten berri aipagarria Iruña-Veleiako ostrakei buruz

© cc-by-sa  Juan Inazio Hartsuaga  ¦  2011-10-30 ¦ 10:37 ¦  historia

Duela gutxi irakurri dut Miguel Thompson-ek idatzitako COMENTARIOS SOBRE ALGUNOS GRAFITOS DE Iruña-VELEIA artikulu mamitsua (PDF). Ez da gaiari buruzko n-garren iritzi artikulua. Gauza oso zuzenak oso zehatzak eta oparo dokumentatuak esaten ditu adituen hainbat iritzi sendo-itxurako kolokan jarriz. Edo horrela ematen du behinik behin.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Munduan zehar erahildako kazetarien inguruko dokumentala

© cc-by-sa  EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA  ¦  2011-10-29 ¦ 11:20 ¦  hedabideak

Euskal Kazetarien Elkarteak, Ignacio Ellacuría Zentruaren laguntzarekin batera, datorren urriaren 31an, astelehena, arratsaldeko 19.30etan, Nikos Megrelis kazetari eta zuzendari greziarraren SHOOTING vs SHOOTING dokumentala emango du. Gainera, Megrelis bera ere dokumentalaren ematean egongo da. Munduan zehar erahildako kazetarien inguruko dokumentala da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskalmet: Euskal Herritik EAEra

© cc-by-sa  Jon  ¦  2011-10-29 ¦ 08:10 ¦  eguraldia

Gaueko irratsaio batean entzuten ari nintzen eta halako batean norbaitek aipatu du Euskalmeten agertzen den eguraldi mapari itxura aldatu diotela. Euskal Herria txikiago egin zaigu eta inguruko beste probintzi eta elkarte autonomoak desagertu dira. Nafarroa desagertu egin da!Non ezkutatu dute Nafarroa? Nola jakin dezakegu nafarroan zein eguraldi egiten duen? Zer egiten ari diren mapekin? Eguraldia ere polizatu egin zaigu.

Erref.: Euskalmet: Euskal Herritik EAEra (www.euskalmet.euskadi.net)
# ¦ 2 erantzun

Alcantaratarrak eta Mondragon Korporazioa

© cc-by-sa  Iker  ¦  2011-10-28 ¦ 12:55 ¦  telebista

Bitxikeria atzo Espainiako telebista publikoan. Cuéntame cómo pasó telesailean Antonio Alcantara pertsonaia nagusiak kooperatibismoaren aldeko solasa bota zuen atzoko atalean. Eta, besteak beste, Mondragon Korporazioa osatzen duten enpresa kooperatibistak goratu zituen. Ordaindutako iragarkia balitz ere, nekez halako propaganda onik. Hauxe bideoa , RTVEren web-gunetik. Mondragoni buruzkoa 47. minutuan botatzen du Alcantara jaunak.

Erref.: Alcantaratarrak eta Mondragon Korporazioa (www.rtve.es)
# ¦ Komentatu

Euskal Hiriaz, Pintxos & Blogs afaria

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-10-28 ¦ 10:48 ¦  hirigintza

Donostiako Pintxos & Blogs topaketetako hurrengo afaria, gaur zortzi izango da, azaroaren 4an, eta euskaraz eta gaztelaniaz izango da. Euskal Hiria da gaia eta gonbidatuak dira Igor Calzada soziologoa (gaiari buruz liburua laster kalean), Kepa Korta Donostiako Plan Estrategikoko zuzendaria, eta Antxon Lafont enpresaria. 45 lagunentzako tokia dago Astoria7 hotelean, eta erreserba egin behar da Paypal bidez.

Erref.: Euskal Hiriaz, Pintxos & Blogs afaria (www.pintxosandblogs.com)
# ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz