top

 

Elkar-Lan Koop.E. bigarren mailako kooperatiba bat da, eta kooperatiba-enpresak sustatzea, eta ondorioz, kooperatiba-enplegua sortzea eta garapen ekonomiko eta sozialari laguntzea du xede.

Doako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

  • Kooperatiba-sozietate gisa eratu nahi duten enpresa-proiektuentzako aholkularitza eta orientabidea.
  • Proiektuaren bideragarritasun-azterketa.
  • Kooperatiba-arloko prestakuntza.
  • Banan-banako laguntza profesionala kooperatiba-proiektuen sustatzaileentzat, proiektuak martxan jarri arte.
  • Diru-laguntza eta bestelako laguntzei buruzko informazioa
  • Kooperatiben eraketa.
  • Gidaritza/Jarraipena kooperatiba gisa eratu ondorengo lehenengo urtean

Konfekoopen ordezkariak Andoni Zendoia eta Alejandro Martinez dira

www.elkarlan.coop

top

Bai Euskarari