top

GIZA ESKUBIDEAK

Baketik
Defentsoria
Inmigranteen integrazio eta partaidetza sozialerako foroa

 

 


BAKETIK

Dibulgazioa ardatz harturik, gatazken konponbidean jardungo da Baketik Bake Zentroa, baina beste izen bat emanda: “gatazken lantze etikoa”.

Gatazkak gainditu eta irtenbide positibo, baketsu eta elkarrizketatuak bilatzeko ahaleginak egingo ditu. Gatazkak gainditzeko teoriak badu hizkuntza unibertsal bat, ñabardura aberasgarriz josia. Funtsean, Baketik bat dator ibilgu teoriko nagusi horrekin, ikuspegi espezifiko batzuk ere eskainiko dituen arren. Baketikek eskaini nahi duen ikuspegi propioaren gako nagusia gatazken lantze etikoa bilatzea da.

www.baketik.org



DEFENTSORIA

Eusko Jaurlaritzak sortutako Emakume eta Gizonen berdintasunerako Defentsoria organo publiko aitzindaria da estatuan, eta izaera independentea dauka.

Sexu arrazoiengatik diskriminazio egoerak pairatzen dituzten lagunak defendatu eta EAEn emakume eta gizonen tratu-berdintasunaren printzipioa sustatu eta betearaztea dira bere helburuak.

Herritarrei aholkularitza zerbitzua eskaintzea eta sektore pribatuan sexu arrazoiengatik ematen diren diskriminazio egoerak ofizioz edo alde batek eskatuta ikertzea dira bere egiteko nagusiak.

www.euskadi.net/defentsoria

 


IMMIGRANTEEN INTEGRAZIO ETA PARTAIDETZA SOZIALERAKO FOROA

Partaidetza eta elkarrizketa bideratzea eta immigranteen iguripenak eta eskaerak eta euren integrazioa sustatzeko proposamenak jasotzea helburu duen organo aholku- emailea da. Immigrazioaren arloan Administrazioaren jarduerak planifikatzeko orduan, partaidetza soziala, kontsulta, informazioa eta aholkularitza ahalbidetzeko lan egingo du.

Gizarte-eragileen, gizarte-erakunde eta erakunde humanitarioen, sindikatuen, enpresaburuen eta Erakunde eta Herri Administrazioen arteko gogoeta eta koordinaziorako gunea izan nahi du foroak, immigranteen integrazioan konprometituta dauden eragile guztien artean eraginkortasun handiagoa lortzeko.

Foroak Osoko bilkuraren eta zenbait gaietarako sortu diren Lan-batzorde espezifikoen bidez lan egiten du.

Konfekoopen ordezkaria Alberto Ponti da.

www.gizaetxe.ejgv.euskadi.net/r40-2204/es/contenidos/informacion/2449/es_2194/es_11950.html

top

Bai Euskarari