top

ENPRESEN GIZARTE ERANTZUKIZUNA

RSE.COOP
FOARSE - Enpresen Gizarte Erantzukizunerako Araba Foroa
Foro RSC Gipuzkoa - Gizarte Erantzukizun Korporatiborako Gipuzkoa Foroa
Lehiakortasun Foroa

 


RSE.COOP

                  

Confederació de Cooperatives de Catalunya-k, Institut per a la Promoció i la Formació Cooperatives (IPFC) de la Generalitat de Catalunya-rekin, Bartzelonako Udalarekin, Institut Català de la Dona (ICD) de la Generalitat de Catalunya-rekin, Gizarte Ekonomiako Espainiako Enpresa Konfederazioarekin (CEPES) eta Kataluniako Kooperatiben sei Federazioekin batera, Enpresen Gizarte Erantzukizuna kooperatiben munduan ezartzeko programa bat abian jarri du. RSE.COOP da programaren izena, eta enpresa-formula honen garapen iraunkorraren alde egin eta merkatuetan haren lehiakortasuna hobetzea du helburu.   

Kooperatiba-ekonomiako berrogei enpresetako talde pilotu batean Enpresen Gizarte Erantzukizunaren ADVALUA lan-tresna ezartzea ahalbidaratu zuen programak. Europako Gizarte-fondoak diruz lagundu du RSE.COOP, EQUAL II 2004-2007 Komunitate Ekimenaren barruan.

RSE.COOP programa Gizarte Ekonomiako enpresei zuzenduta dago. Enpresa gizartearekiko arduratsu bihurtuko duten hainbat mekanismo eta jarrera txertatzea du helburu, gida edo lan-tresna baten bitartez. Gizarte Ekonomiarentzat bereziki, baina ez harentzat soilik, diseinatu den ADVALUA lan-tresna honek funtzionaltasun bikoitza dauka: batetik, enpresaren EGE maila diagnostikatu eta neurtzen du, balioztatzeko prozedura espezifiko baten bidez; eta bestetik, EGEak zehazten dituen esparruetan (ekonomian, gizartean eta ingurumenean) hobekuntzak ezartzeko gida izan nahi du. Lehenengo Iraunkortasun Memoria prestatu eta ezartzeko epea 15 hilabete ingurukoa dela aurreikusten da. .

www.cepes.es/listado.cfm?padre=389&idSeccion=390&idsec=sec_11

 


FOARSE - Enpresen Gizarte Erantzunkizunerako Araba Foroa

FOARSE (Enpresen Gizarte Erantzukizunerako Araba Foroa) hainbat entitate juridikok osatzen dute. Araban EGEa sustatzea helburu duen lankidetza publiko-pribatuko lan-talde gisa eratuta dago.

FOARSEren aburuz enpresen eginkizun nagusia aberastasuna sortzea da, indarrean dagoen araudia eta etika betez, eta eginkizun horretatik abiatuta, enplegua sortu eta gizartearen ongizateari lagundu behar diote enpresek. Eta horretarako, epe ertain eta luzera enpresa-proiektuaren eraginkortasunean eta etengabeko hobekuntzan eragina izango duen balio erantsia sortzen lagunduko dion EGEa bezalako lan-tresnak erabili behar dira.

Foro hau mugaegunik gabe sortu da, eta bere jarduerak garatzeko lurralde-esparru nagusia Araba da.

Konfekoopen ordezkaria Patxi Ormazabal da.

www.foarse.com

 


Foro RSC Gipuzkoa

Konfekoopen ordezkaria Patxi Ormazabal da.

www.fororscgipuzkoa.com

 


LEHIAKORTASUN FOROA

 

Euskadi 2015 Lehiakortasun Foro hau 2004. urtean abiatu zen lehiakortasun-estrategia berria osatzeko beharrezkoa zen partaidetza errazteko xedearekin. “Gosari” eta "tailerretan" gauzatutako partaidetza haren fruitua "Enpresa-Lehiakortasuna eta Berrikuntza Soziala: Estrategia-Oinarriak eta Ekintza-ildoak" agiria izan zen, handik gutxira 2006-2009 Enpresa-Lehiakortasun eta Berrikuntza Sozialerako Plana bilakatuko zena.

Halaber, denbora tarte horretan, zientzia eta teknologiari buruzko estrategiaren inguruko partaidetza garatu zen, Liburu Zuria osatuz, eta egindako lan eskergaren ondoren eta lehiakortasun-estrategiarekin batu eta gero, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2010 Plana garatu zen. Webgune honek aipatu planen atzean dauden gorabehera guztien testigantza zabala eskaintzen du, Euskadi 2015 ikuspegia gauzatzea oinarrituko duten habeak baitira biak ala biak.

Baina Foroaren horizonteari begiratuta ikusi daitekeen bezala, berau irauteko nahiarekin abiatu da eta ez estrategia bat bultzatzeko bakarrik. Ezagutzaren gizarterantz doan bigarren ekonomia-aldaketa handiaren helburua dugu aurrean, hurrengo hamar urteetan, Europan berrikuntzaren arloko lidergoa emango diguna. Ezinbestekoa da eztabaida mantendu eta sustatzea aipatu aldaketa gidatzeko, trantsizioa eta planen berrikusketa erraztuko duen elkartrukatutako ezagutza berria sortuko duen prozesu iraunkor bilakarazteko bide hau guztia. 

Webgune honek, azken finean, partaidetza-sareetan oinarritutako gizarte-berrikuntzaren eredu izan behar du. Hortaz, honako hau ez da lehiakortasunari buruzko ezagutzarako webgunea; aitzitik, gobernantza-kontzeptu garaikidearekin loturiko izaera soziala du eta politika publikoak zehazten lagungarriak diren partaidetzan oinarrituriko gizarte-prozesuak bildu nahi ditu.

Gure garapen lehiakorrerako ezinbestekoak diren osagai nagusiak jorratuko dituen agenda iraunkorra osatu behar dugu. Erabilitako metodoa iritzia, presentzia, eztabaida... izango da beti, garrantzitsuena partaidetza eta politika publikoen sarea sendotzea baita. Azkenik, software sozial deiturikoak prozesu hauen guztien testigantza emateko eta prozesuok presentzia aktibotik haratago bizirik mantentzeko balioko du.

Konfekoopen ordezkariak Patxi Ormazabal eta Lorea Soldevilla dira

www.euskadi2015.net

top

Bai Euskarari