top

Promokoop Fundazioa, Kooperatibak Sustatzeko Fondoa, izaera estrategikoa daukaten proiektuak zehaztu eta garatzearen bidez Euskadin Kooperatiben Sustapena bultzatzea helburu duen Euskal Kooperatiben Mugimenduaren ekimenez jaio zen. Ondoko hauek dira bere jarduera-esparru nagusiak:

  • Aukera eta ekimen sektorialen garapena, Euskal Kooperatibismoa modu esanguratsuan presente ez dagoen sektore berrietan kooperatibizazioaren dinamizazioaren bidez.
  • Lurralde-garapenaren sustapena, tokiko garapenean kooperatibismoak paper garrantzitsua jokatu dezakeela ulertuta, enplegua, aberastasuna eta pertsonak bere ingurunean ezartzeko garapen ekonomikoa sortzen duen faktore gisa. 
  • Kooperatiben sustapenaren esparruan lanean ari diren entitateei laguntza ematea.

Konfekoopen ordezkariak Patxi Ormazabal, Juan Mari Concha eta Agustin Mendiola dira.

top

Bai Euskarari