Aurten ere, iaz
Basalarrina euskara elkarteak eta
Udalak elkarlanean hasitako bideari jarraipena emango zaio. Izan ere, iaz euskararen normalizazioaren bidean konpromiso maila ezberdina hartu izana adierazten zuten 16 ziurtagiri banatu ziren Laudion, herriko enpresa, elkarte, merkatari, ostalari eta zerbitzu ezberdinak eskaintzen dituzten profesionalen artean.
Euskal Herrian jada 1.500 ziurtagiri baino gehiago banatu izan dira eta eragileek urtero harturiko konpromisoak bete dituztela ziurtatzeaz arduratzen da
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea. Euskara jakin ez arren gutxieneko konpromisoak hartzen dituztenek "Bidean" ziurtagiria eskuratzen dute, zerbitzua euskaraz eskaintzen dutenek "Zerbitzua euskaraz" eta zerbitzuaz gain barne mailan euskaraz lan egiten dutenek "Zerbitzua eta lana euskaraz" ziurtagiria.