azken albisteak

Kilometroak-en alde klik bat!

Klikmetroak.com-ekin, Kilometroetako haserako ideia berrasmatzeko nahia izan dugu, Interneten. Oraingo erronka, metro bana egingo duten pertsonak batzea da; eta metro horiek "ordainduko" dituzten babesleak bilatzea.

Trintxerpeko jaiak 2011!

Hurrengo astean hasiko dira trintxerpeko jaiak eta aurten inoiz baino potenteagoak datoz! Lehen mailako bertsolari eta kontzertuak izango dira Gudarien enparantzan. Lauroba @hesiantaldea Des-Kontrol. Ta Bertso saioa! Iturriaga, Arzallus, Maia,Lizaso, Labayen, Xamoa

Donostia, 2016ko Europako kultur hiriburu

17:25ean jakinarazi du erabakia epaimahaiak. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak esan du "herritarren parte hartzea handitu" egingo dela, eta euskararen garrantzia azpimarratu du. Burgos, Kordoba, Las Palmas, Segovia eta Zaragoza ziren Espainiako Estatuko beste hautagaiak. Guztien "lan bikaina" nabarmendu du epaimahaiak. Wroclaw (Polonia) izango da 2016ko beste kultur hiriburua.

EITBk Siroka taldea eta Euskal Presoak zentsuratzen

Ekainaren 21a, SIROKA taldeak Eitb-ko ARRATSALDERO saioan eskaini behar zuen elkarrizketa zentsuratu du saio honetako zuzendariak. Talde honetako partaideei soinean jarrita zeramatzaten "euskal presoak euskal herrira" txapa kentzea eskatu diete eta haiek ezezkoa eman ondoren, programa uzteko gonbitea jaso dute

[en] Libiari buruzko egia. Telebistan ikusten ez dena

Gadafi sarean, zentsura ahaleginen gainetik

[bideoa] Polizia infiltratuak Barzelonako mobilizazioetan

Barzelonako mobilizazioetan polizia infiltratuak agertu ziren...

about.me Zure identitatea sarean

Lehengo egunean http://www.about.me orrialdearekin topo egin nuen. Bertan erregistratu eta identitate bat sortzeko aukera duzu. Gaur egun, jende asko sare sozial batean baino gehiagotan erregistratua dago, eta askotan jendeari gure identitate digitalaren helbidea adieraztea ez da erraza izaten. Horregatik interesgarria iruditu zait about.me orria.

Autodeterminazioa aldarrikatzeko mosaiko jendetsua antolatu du Nazioen Munduak Larraitzen

Nazioen Mundua taldeak, Erabakitze Eskubidearen Aldeko herri-ekimen idiazabaldarrak, ekimen ikusgarria antolatu du datorren uztailaren 2rako, larunbaterako. 2.000 lagun baino gehiago bildu nahi dituzte Abaltzisketan, Larraitzen, Txindokiren magalean, mosaiko erraldoi eta mugikor bat osatzeko. Mosaiko horrek erabakitzeko eskubidea irudikatuko du.

AHTren kontrako manifestazio nazionala, larunbatean, ekainaren 11n, Arrasaten

AHT Gelditu! Elkarlanak, AHTren aurkako talde eta erakundeen koordinadorak, datorren ekainaren 11rako manifestazio nazionala antolatu du Arrasaten "AHT gelditzera goaz!" lelopean. Manifestazio honen helburua AHTren aurka dauden sektore sozial anitzen bilgune izatea da: azpiegitura honen obrak gelditzearen, gizarteari erabakitzeko eskubidea itzultzearen eta gaur egungo garraio eta lurralde antolaketa ereduaren inguruan eztabaida sozial zabal bat irekitzearen alde dauden sektore guztiak mobilizatzea.

Odon Elorzaren azken ekintza Donostian

Eraikinaren kanpoaldean erdi-erdian eta gorago ipini du jarduneko alkateak, Donostiako ikurra zegoen tokian. BAI EUSKAL HERRIARI: Espainiar naziotasunari gorazarre eginaz agurtu nahi izan du, Odon Elorzak Donostiako Udala.

Hego Euskal Herriko Udalen zorra biztanleko, herriz herri

Zerrenda bana Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Udalen biztanleko zorrarekin, handienetik txikienera.

Bilduk 315.000 boto inguru jaso ditu udal bozetan, eta EAJren ostean bigarren indar politikoa da Hegoaldean

EAJk 2007an baino milaka boto batzuk gehiago jaso ditu, eta koalizioa, milatik gora zinegotzirekin, indartsu sartu da erakundeetan. Nafarroan UPNk irabazi ditu foru hauteskundeak, Araban PPk, Bizkaian EAJk eta Gipuzkoan Bilduk. PSE-EEk behera egin du nabarmen eta Donostian ere ez du irabazi.

Bildu hauteskundeetan izango da, Konstituzionalak erabakita

6-5 geratu da osoko bilkura bozketa. Bilboko kaleak eta Iruñeko Udaletxe enparantza jendez bete dira koalizioaren parte hartzearen alde, eta Bilduko ordezkariak gustura agertu dira herritarren erantzunarekin.

Gorenak baliogabetu egin ditu Bilduren zerrenda guztiak

61eko aretoko epaileen bozketa 9-6 geratu da. 23:00etan jakin da erabakia. Gehiengoaren ustez, ETAk eta Batasunak zuzendu eta kontrolatu dute Bildu. Magistratuak goizeko hamarretatik aritu dira Estatuaren abokatuaren eta Fiskaltzaren inpugnazioak eta koalizioaren alegazioak aztertzen. Bilduk lehenago iragarri du Auzitegi Konstituzionalera joko duela; bi egun ditu helegitea aurkezteko eta Konstituzionalak ostegun gauerdirako hartuko du erabakia.

"V de Bildu"

"V de Vendetta" filmeko estetika eta trailerra hartuta Bilduren aldeko bideoa egin dute: V de Bildu
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ... 379 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]