Sustatu.com > liburuak

Deustuko Unibertsitateko argitalpen digitalak, dagoeneko Gurebook-en

© cc-by-sa  gurebook.com  ¦  2011-11-05 ¦ 08:04 ¦  liburuak

Deustuko Unibertsitateko argitalpenak Gurebook.com-en daude jada. Sarrera berria dugu, beraz, gure atarian: hamaikagarren argitaletxea dugu Deusto. Gurebook-en helburuan, hau da, euskal produkzioaren katalogoa zabaldu eta aberasteko bidean, pauso esanguratsua dela esan dezakegu zalantzarik gabe. Hain zuzen, aurten 125. urteurrena ospatzen ari da Deustuko Unibertsitatea eta Gurebook-en sartu diren lehenengo e-liburuak, gizarte gaietarako eta gai juridikoetarako sortutako bilduma Granateko lege-testuak dira. Une honetan hamairu daude salgai, guztiak hiru eurotan. Eta hau hasiera besterik ez da. ONGI ETORRI!.

Erref.: Deustuko Unibertsitateko argitalpen digitalak, dagoeneko Gurebook-en (blog.gurebook.com)
# ¦ Komentatu

Publizitatea

Susaren e-book denda berria

© cc-by-sa  Mikel Lizarralde  ¦  2011-11-02 ¦ 19:04 ¦  liburuak

Zarauzko Hitzari esker (B. Sarasolaren bitartez Twitterren) jakin dut Susa argitaletxeak E-book formatuan bere liburuak eskainiko dituela. Ez da bere katalogoa e-book formatura egokitzen duen lehen argitaletxea izango, ezta azkena ere, baina hartu duten erabakia txalotzekoa da, duen sinpletasun eta ausardiagatik.

Guztia irakurri ¦ 13 erantzun

Bularretik Mintzora buletina

© cc-by-sa  Galtzagorri Elkartea  ¦  2011-10-31 ¦ 11:45 ¦  liburuak

Galtzagorri Elkarteak, Bularretik Mintzora bere egitasmoaren baitan bm buletinaren 5. zenbakia (PDF) argitaratu berri du. Buletin hau hilero argitara ematen dugu (udako hilabeteentan ezik), egitasmoaren nondik norakoak azaltzeko, irakurketa sustatzearen inguruko bibliografia interesgarria zabaltzeko, eta egitasmoak ondo pasatzeko eskaintzen dituen aukeren berri emateko. Egitasmoa sakonago ezagutu nahi duenarentzat gure webgunea bisitatzeko aukera hor dago.

Erref.: Bularretik Mintzora buletina (www.bularretikmintzora.org)
# ¦ Komentatu

Mikel Hernandez Abaituak osatutako Narrazio Tailerra argitaratu du Ereinek

© cc-by-sa  Erein Argitaletxea  ¦  2011-10-18 ¦ 14:20 ¦  liburuak

Mikel Hernandez Abaitua egileak Narrazio Tailerra liburua aurkeztuko du urriaren 19an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Era guztietako narrazio-tailerretan eta batxilergo mailako irakaskuntzan erabilgarria izateaz gain autodidakta moduan ikasi nahi duenarentzat ere izan daiteke interesgarria liburu hau, gazte zein heldu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Literatura Nobel Saria Tomas Tranströmer poeta suediarrarentzat

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-10-06 ¦ 13:35 ¦  liburuak

Azken egunotako kinielak bete egin dira eta Tomas Tranströmer poeta suediarrak jasoko du 2011. urteko Literatura Nobel saria. Stockholmen jaio zen 1931. urtean eta gaur egungo poetarik ezagunenetakoa da.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Carlos Santamaria liburutegi berri eta galanta Donostian

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-10-06 ¦ 12:04 ¦  liburuak

Joan den astean ireki zen Donostian agian Euskal Herriko liburutegi handiena dena (eraikinari dagokionez bederen), EHUren Donostiako kanpuseko Carlos Santamaria liburutegia. 530.000 liburu daude jada han, eta 800.000rako tokia dago. Amaia Garciak Bookhunterblog-ean jaso duenez, 27.6 milioi euroko inbertsioa izan da lana. EHU, nonbait, mailegu zerbitzua herritar guztiei zabaltzeko pentsatzen ari da, baina oraingoz, ohi bezala, liburuak dira soilik unibertsitateko komunitatearentzat.


© baimenarekin: Amaia Garcia, Bookhunterblog

Erref.: Carlos Santamaria liburutegi berri eta galanta Donostian (bookhunterblog.wordpress.com)
# ¦ 5 erantzun

Joseba Sarrionandiarentzako Euskadi Sariak eman du jada zer komentatu

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-10-03 ¦ 12:29 ¦  liburuak

Gaur goizean jakinarazi da Literaturako Euskadi Saria Joseba Sarrionandiari eman diotela, Moroak gara behelaino artean? liburuagatik. Eusko Jaurlaritzak, saria ematen duenak, hala ere, ez dio sariarekin batera doazen 18.000 euroak egileari zuzenduko, ETAkoa delakoan.

Guztia irakurri ¦ 19 erantzun

Irailak 30, Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna

© cc-by-sa  EIZIE  ¦  2011-09-30 ¦ 07:47 ¦  liburuak

Irailaren 30ean, San Jeronimo egunarekin batera, Itzultzaileen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Urtero bezala, aurten ere FITek (Itzultzaileen Nazioarteko Federakundea) itzulpengintzaren gaineko manifestu bat kaleratu du, Jiri Stejskal-ek idatzia: "Itzulpengintza: kulturen arteko zubiak eraikitzen".

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Liburuklik, Jaurlaritzaren liburutegi digitala sarean

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-09-27 ¦ 16:12 ¦  liburuak

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak euskal liburutegi digitala berria aurkeztu du gaur, Liburuklik. Kultura Sailaren ohar ofizialaren arabera, 3.000 titulu inguru eta 350.000 irudi baino gehiagorekin sortu da, urtea bukatu aurretik 300.000 orri/irudi gehiago gehituko dira.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

"ETAkideen ametsak", Markos Zapiainen liburu berria

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-09-26 ¦ 08:24 ¦  liburuak

Markos Zapiain idazle eta filosofoak gaur astelehena (12:00etan Bilboko Elkar aretoan) aurkeztuko du bere azken lana Bilbon: ETAkideen ametsak. Euskal literaturako hainbat lan aztertu eta bertan azaltzen diren ETAkideen ametsen inguruko gogoeta da Zapiainena. Xabier Mendigurenek elkarrizketa egin dio idazleari eta hona ekarri ditugu galdera-erantzunok.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Amazon.es ireki dute, euskarazko liburuen atalarekin (18.000 tituluko katalogoa)

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-09-14 ¦ 08:13 ¦  liburuak

Biharko iragarri genuen Espainiako Amazon.es-en irekiera, baina gaur jada zabalik dago. Eta euskarazko liburuen atal bat dago. Goiburu bat jarri diote euskaraz (Ongi etorri Euskal Liburu dendara), baina interfazea erdaraz dago bakarrik (berdin gertatzen da katalanezko eta galizierazko ataletan). Egia bada bilaketan diotena, euskaraz 18.000 tituluko eskaintza daukate.

Erref.: Amazon.es ireki dute, euskarazko liburuen atalarekin (18.000 tituluko katalogoa) (www.amazon.es)
# ¦ 3 erantzun

Bularretik Mintzora Kanpaina EAEko 10 herritako 4.000 haur, 250 irakasle eta 30 ikastetxetara iristen da dagoeneko

© cc-by-sa  Galtzagorri Elkartea  ¦  2011-09-12 ¦ 11:14 ¦  liburuak

Laister izango dira 4 urte, 2007. urteko abenduan, Tolosako Haur Liburutegian Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkarteak orduan inork ezagutzen ez zuen Bularretik Mintzora kanpainari hasiera eman zionetik.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Gurebooken egindako inkestaren ondorioak

© cc-by-sa  gurebook  ¦  2011-09-11 ¦ 10:36 ¦  liburuak

Gurebook.com-eko erabiltzaileen artean uda honetan egindako inkestatik jasotako emaitzen artean, hau nabarmendu da: %93,3ak euskarazko e-liburuak erosi ditu.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Literatur Emailuak, 500 ale

© cc-by-sa  Jose Felix Diaz de Tuesta  ¦  2011-09-09 ¦ 08:41 ¦  liburuak

Susa argitaletxeak astero Literatur Emailu bat argitaratu du 2002ko urtarriletik hona, eta 500. zenbakira iritsi da dagoeneko. Gure literaturaren zabalkundeaz arduratzen den albistegi literario honek ekitaldi nagusien agenda osatzen du, literaturako une gogoangarriak ekartzen ditu gomutara eta, aldi berean, liburu bat on-line ematen ahalegintzen da astero: klasikoak, deskatalogatuak, itzulpenak, aldizkariak eta, baita ere, Susak plazaratutako liburu berrienak. Eskerrik asko Literatur Emailuak egiten laguntzen diguzuen guztiei.

Erref.: Literatur Emailuak, 500 ale (www.armiarma.com)
# ¦ Komentatu

Obabakoak, oraingoan koreeraz

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-09-07 ¦ 12:19 ¦  liburuak

Pasa den abuztuan ikusi du argia Obabakoak eleberriaren azken edizioak. Oraingoan koreeraz argitaratu da. Dagoeneko 24 hizkuntzatan irakur daiteke Atxagaren liburua.

Guztia irakurri ¦ 10 erantzun

Anjel Lertxundi: "Aurrera jarraitu nahi badugu, ezin dugu egin ezer gertatu ez balitz bezala"

© cc-by-sa  GAZTEZULO  ¦  2011-08-12 ¦ 08:22 ¦  liburuak

Anjel Lertxundik (Orio, 1948) memoria historikoari hitza jartzearen garrantzia nabarmendu du Etxeko hautsa izeneko lan berrian. Liburuaren hasieran Neska –horrela izendatzen du liburuan– Gorkari laguntza eske joan zaio bi etakide autoz norabait eramateko. Hogei urte geroago idatziz jaso du Gorkak orduan gertatutakoa eta Gerra Zibilean Francoren alde borrokatu zen aitari ari zaio idatzitakoa irakurtzen, aitak ezer ulertzen ez badio ere bere Alzheimer gaixotasuna dela eta.

Guztia irakurri ¦ 35 erantzun

Liburu bat: Euslandia (unibertso txiki baterako galderak)

© cc-by-sa  Bittor Hidalgo - Donostia  ¦  2011-07-27 ¦ 08:33 ¦  liburuak

Oso gustura irakurri dut Euslandia liburuaren euskal atala. Euskal Kulturgintzaren Transmisioa-ri buruzko ikastaroaren berri izan nahiz’ eskuratu nuen liburua, eta harriduraz konturatu, ikuspen guztiz subjektibo batetik egina zela, inongo asmo deskriptiborik gabe, nik nahi eta espero nuen bezala. (Liburu fitxa: Euslandia - unibertso txiki baterako galderak. Miriam Luki, 2011. Arg.: Lanku - HUHEZI - Mondragon Unibertsitatea)

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Elkarrizketa: Anjel Lertxundi eta liburu elektronikoak

© cc-by-sa  gurebook  ¦  2011-07-19 ¦ 09:03 ¦  liburuak

Anjel Lertxundi: «Praktikotasun handikoa egiten zait material digitala: eraman eta erabil erraza, ekologikoa, eta abar…»

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Transkripzioen liburu "automatikoak" jaitsi daitezke Ahotsak.com webgunetik

© cc-by-sa  CodeSyntax  ¦  2011-07-15 ¦ 09:15 ¦  liburuak

Euskararen ahozko ondarea biltzera dedikatzen den Ahotsak.com proiektuan aukera berri bat ezarri dugu: transkripzioen PDFak (liburuak, izatez) jaisteko aukera.


Argazkiak.org | Ahotsak.com PDF Liburuak © cc-by-sa: codesyntax

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko I. Poesia Saria

© cc-by-sa  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentua  ¦  2011-07-09 ¦ 10:24 ¦  liburuak

Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura eta Euskara Departamentuaren bitartez, Xabier Lete(1944-2010) poetaren memoria denboran zehar mantendu dezan XABIER LETE EUSKARAZKO NAZIOARTEKO I. POESIA SARIA deia egiten da, urtero egiteko asmoarekin. XABIER LETE EUSKARAZKO NAZIOARTEKO I. POESIA SARIA emateko lehiaketa irekia aurautzen duten oinarriak.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»