Sustatu.com > antzerkia

Aitor Sarasuaren bertsoak Debagoieneko Toberaren aitzakian

© cc-by-sa  Iñaki Urruzola  ¦  2011-12-23 ¦ 08:50 ¦  antzerkia

Aitor Sarasua bertsolariak Debagoineko lehen Tobera mustra honetarako bertso ezin ederragoak idatzi ditu; mamitsuak, biziak, gogoetara gonbidatzen gaituztenak, ezinbestean.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Tobera herri-antzerkia Arrasaten

© cc-by-sa  Goiena.net  ¦  2011-12-16 ¦ 10:45 ¦  antzerkia

Bergarako herriak Arrasatekoa epaituko du, Inuzente egunean, Debagoieneko Tobera antzezpenarekin. Zer da Tobera bat? Antzezlan satiriko, ironiko eta umoretsua da; kritikoa baina modu eraikitzailean egina. Iparraldean du jatorria eta Lasarten ere egiten dute. Oraingoan Arrasaten ere antzeztuko dute, herritarren artean eta Bagara elkartearen ekimenez.


Antzezpenaren entsegua

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Idazlea itzultzaileen lantegian: antzezlan bat 2011ko honetan

© cc-by-sa  EIZIE  ¦  2011-09-27 ¦ 09:09 ¦  antzerkia

Euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko ahaleginari jarraituz, aurten ere itzulpen lantegia antolatu du EIZIEk. Aurtengo edizioan, lehen aldiz antzerkia hautatu dugu genero modura, eta Arantxa Iturbe eta Agurtzane Intxaurraga autoreen obra bat ekarriko dugu lantegira, euskarazko zein gaztelaniazko bertsioetan saritua: Aitarekin bidaian.. Gasteizen izango da hau, Europa Jauregian, gaur hasi eta irailaren 29ra arte.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Lekeitio, sormen-portu ikusgarriaren babesean

© cc-by-sa  XUT KULTUR ELKARTEA  ¦  2011-07-14 ¦ 12:34 ¦  antzerkia

Horra gure balantzea, http://lekeitiokale.blogspot.com/ Lekeitioko Kale-Antzerki Nazioarteko Jaialdiarena. “Haizeak gure errautsak eramanen ditu beste hizkuntzaz mintzo diren ezpainetaraino, gure aitaren etxeak zutik iraunen du gu gabe”. Sarrionandiaren hitz hauekin eman zion amaiera Dantzaz konpainiak Sarritsasoa izeneko ikuskariari, dantzariek itsasoan dzanga egiten zuten bitartean.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Emakumeak protagonista izango dituen Artedrama Euskal Laborategiaren aurkezpenera gonbitea

© cc-by-sa  Artez Blai  ¦  2011-04-18 ¦ 11:07 ¦  antzerkia

Aurten ere, apirilaren 24tik 30era bitartean, Artedrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskaraz lan egiten dugunontzako topagunea izango da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale guztientzako urtero zabaltzen den gunea. Profesional zein ikasleentzako bideratuta dago aurtengo edizioa, beti ere Euskal Herriko arte eszenikoetan murgilduta daudenon arteko eztabaidak eta elkartrukeak sustatzeko asmoarekin.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

“Galtzagorriei to, Inaxito” bertso-antzerkiaren DVD-aren eta ipuina

© cc-by-sa  Lanku bertso zerbitzuak  ¦  2011-04-10 ¦ 13:51 ¦  antzerkia

2003an bertsolaritza haurrengana hurbiltzeko asmoz uztartu zituen bertsoa eta antzerkia Trikuharri taldeak. Ibilbide honen azken emaitza da GALTZAGORRIEI TO, INAXITO! bertso-antzerkia eta berari jarraiki ekoiztu diren DVDa zein ipuina.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Etxepare Institutuaren aurkezpen ekitaldia 200.000 eurotik gora kostatuko da

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-03-15 ¦ 13:24 ¦  antzerkia

Etxepare Institutuak bere burua aurkeztuko du gaur At! izeneko ikuskizun batekin, Bilboko Arriaga antzokian, 19.30etan. Galderak ikusi ditugu Twitterren ea zenbat kostatuko den, eta erantzuna azaldu ere egin da, esleipenak publikoak baitira. Zuzendaritza artistikoa 99.999 euro eta ekoizpen teknikoa beste horrenbeste. Beste gastu batzuk ere egongo dira tartean (publizitate eta zabalkundea, webgunea barne), antzokiaren alokairua...

Erref.: Etxepare Institutuaren aurkezpen ekitaldia 200.000 eurotik gora kostatuko da (www6.euskadi.net)
# ¦ 4 erantzun

Kale-arteak mundu askean, Lekeitio 2010

© cc-by-sa  Xut Kultur Elkartea  ¦  2010-07-17 ¦ 10:04 ¦  antzerkia

Lekeitioko 21. nazioarteko kale-antzerki jaialdia joan den asteburuan burutu zen. Hemen duzue kronika bat.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Haurrentzako bertso-antzerki baten esketxak sarean

© cc-by-sa  Trikuharri Taldea  ¦  2010-06-12 ¦ 16:45 ¦  antzerkia

Trikuharri taldearen Galtzagorriei to, Inaxito! antzezlanaren esketxak sarean ikusgai daude jadanik. Apirilaren 10ean Zarauzko Lizardi antzokian grabatutako emanaldiaren ostean, udazkenerako DVDa kalean izateko lanean ari da Trikuharri taldea, paper gaineko ipuinarekin batera.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

La Furaren zaporea

© cc-by-sa  xme  ¦  2010-05-11 ¦ 10:19 ¦  antzerkia

La Fura del Baus antzerki talde kataluniarrak bere azken muntaketa eskaini du Donostiako Tabakaleran: "Degustación de Titus Andronicus,":http://www.tabakalera.eu/Actividades/proximas/degustacin-de-titus-andronicus-adaptacin-de-la-fura-dels-baus/subsubseccion,0/subseccion,12&actividad=75/ William Shakespeare-ren tragedia batean oinarritua. Ikuskizunaren berezitasuna, Mugaritz jatetxeko sukaldari bat jatekoak prestatzen dabilela denen aurrean une oro, eta jaki horiek ikusleei banatzen zaizkiela gero, antzezlanean gertatzen den oturuntza antropofagikoarekin bat.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Euskarazko 27 antzezlan doan Donostiako Zurriola ikastolan

© cc-by-sa  Zurriola ikastola  ¦  2010-05-10 ¦ 13:43 ¦  antzerkia

Ondo pasatzen dugu antzerkiarekin! Donostian 27 talde, 27 antzerki-lan desberdin, 45 saio, eta antzezleak ... 200 baino gehiago! 9 urtekoak eta 40 urtekoak! Maiatzean eta ekainean urteko lana aurkeztuko dugu. Ilusio handiarekin egiten ditugu saio guztiak, eta gehienetan une gozoa izaten da ikuslearentzat. Beraz, badakizue... inbitatuta zaudete! ;-)

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Haurrendako Antzerki Testuen XIX lehiaketa

© cc-by-sa  Iñaki Azkona Huércanos  ¦  2010-03-07 ¦ 14:49 ¦  antzerkia

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak hemeratzigarrenez deitu dute Haurrendako Antzerki Testuen Lehiaketa. 2010eko maiatzaren 15.a da lanak aurkezteko muga epea. Pasa den hilabetean argitaratu ditu Iruñeko Udalak Antzerki Testu Lehiaketaren azken lau edizioetako lan sarituak: Pablo Barrio Ramirezen "Abere hatsak eta beste animalia batzuk" eta "Herio azeri hori" gogoangarria, Aizpea Goenagaren "Kaia" eta Galde Pérez Gonzálezen "Alex eta Arale".("Iruñeko Udalaren Literatur lehiaketak. Lan sarituak" Iruñea 2010)

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Antartikako Lorea lanaren estreinaldia

© cc-by-sa  Erre  ¦  2010-02-21 ¦ 09:25 ¦  antzerkia

Igandean, hilak 21, Muskizeko Meatzari aretoan 17.00etan Antartikako Lorea antzezlana estreinatuko da. Antartikako Lorea haurrei eta familiari zuzendutako antzerki proposamena da. Ingurugiroarekiko jarrera ezkorrek eta arduragabeek atzera bueltarik gabeko kaos ekologiko batetara eraman gaitzaketela erakutsi nahi du antzezlan honek.  Komedia honetan akzioa, abentura, drama, zientzia-fikzioa, ikusentzutekoak, abestiak eta umorea, noski, tartekatzen dira.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Besarkadak eskatzen dizkioten aktorea

© cc-by-sa  Mikel Iturria  ¦  2009-12-26 ¦ 09:45 ¦  antzerkia

Martxoan etorri zen Animalario konpainia Donostiara eta Eibarrera Urtain antzezlanarekin. Aste bukaera honetan Bilbon daude. Duela egun batzuk irakurri nuen Noticias taldeko periodikoekin batera igandeetan banatzen den Magazinean Roberto Álamo aktoreari eginiko elkarrizketa bat. Azpimarragarria iruditzen zait ondorengo esaldi sorta:

A la salida encuentras a alguien que te espera con los ojos vidriosos y te pregunta: `¿Te puedo abrazar?' Llevamos trece años como Animalario y es la primera vez que, finalizada la función, no hay nadie esperando a la puerta del teatro para pedir un autógrafo o hacerse una fotografía contigo. Quieren darte las gracias, abrazarte. Y eso es lo más grande que me ha sucedido como actor. Por eso soy actor.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskarazetamol: hizkuntzarekin "jarrita" gaudenean

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-05-26 ¦ 08:18 ¦  antzerkia

Ez Dok Hiru antzerkilari bikoteak Euskarazetamol lana estreinatuko du ekainaren 2an Bilboko Kafe Antzokian. Euskera Sencilloaren Manifiestoa eta Larruaizetara lanetan bezala, Patxo Telleria eta Mikel Martinezen trufarako motiboa (eta antzerkirako tresna) euskara bera izango dela dirudi.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

"Eta Karmele?" antzezlana Zarautzen

Samara Velte  ¦  2009-03-06 ¦ 14:06 ¦  antzerkia

Martxoaren 8an, emakumeon nazioarteko egunean, aurkeztuko dute Ainhoa Alberdi eta Iraia Elias aktore zarauztarrek "Eta Karmele?" antzezlana. 20:00tan Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Lekeitiokale, nazioarteko jaialdiaren webgunea

Xut Kultur Elkartea - Lekeitio  ¦  2008-06-26 ¦ 08:23 ¦  antzerkia

Lekeitiko Kale Antzerki Nazioarteko jaialdiak web berria plazaratu du. Lekeitio dugu KALE-ARTEEN udako hiriburua. Orain sormenezko kale horietatik errazago ibiltzeko WEB berri bat plazaratu dugu.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Euskarazko antzerki topaketak Donibane Garazin

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2007-10-11 ¦ 07:56 ¦  antzerkia

Urriaren 14ra bitartean, Euskal Kultur Erakundeak eta Nafarroa Behereko Herri Antzokiak Euskarazko antzerki amaturraren 1. topaketak antolatzen dituzte Donibane Garazin. Egitarauan erakusketa bat, mintzaldi bat eta sorkuntzak izanen dira.

Erref.: Euskarazko antzerki topaketak Donibane Garazin (www.eke.org)
# ¦ Komentatu

18. mendeko antzezlana, berriro Arrasaten eta Aramaion

txema - doke antzerki taldea  ¦  2006-12-07 ¦ 08:28 ¦  antzerkia

Euskarazko lehen antzezlana izan zen, nahiz eta erdarazko izenburua izan: Actto para la Noche Buena, Ignacio de Barrutiarena. XVIII. mendeko lana, XX. mendean bi aldiz bakarrik antzeztu izan zen. Orain berriro, abenduaren 16 eta 17an, Arrasaten, eta 23an Aramaion, Doke Antzerki Taldeak antzeztuko du.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Antzerki testuak eta Ez Dok Hiru

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2006-02-14 ¦ 10:40 ¦  antzerkia

Mikel Martinez aktoreak antzerki testu mordoa jarri zituen Interneten duela urte batzuk. Tarte batean, galduta egon da gune hura, baina hemen daukazue orain helbide berrian: teatro-testuak.com . Bide batez, Mikel Martinezek eta bere lankide Patxo Telleriak osatzen duten Ez Dok Hiru taldeak ere gune berria dauka: Bikoteatro.com . Eta gainera bloga ere hasi dute, probetan oraingoz.

Erref.: Antzerki testuak eta Ez Dok Hiru (www.teatro-testuak.com)
# ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»