Sustatu.com > internet

Gaurko Hitzaren jaia, irudizko eta hitzezko kronika batean

© cc-by-sa  Luistxo Fernandez  ¦  2011-11-08 ¦ 08:19 ¦  internet

Joan den asteko Gaurko Hitzaren 3. urteurren jaian ederto pasatu genuen hainbat lagunek Maite Goñiren tiradizoak erakarrita. Bilduma bat egin dut gonbidatuek aukeratutako hitzekin, bideo, argazki eta zenbait tuit-ekin, Storify izeneko tresna aproposa erabilita. Baina nabarmendu nahi nuke, era berean, Imanol Muruaren aukera, eztanda, Ibai Zabaletak grabatu zion bideo honetan.

Erref.: Gaurko Hitzaren jaia, irudizko eta hitzezko kronika batean (storify.com)
# ¦ 3 erantzun

Publizitatea

If this then that: hau eginez gero, huraxe

© cc-by-sa  Luistxo Fernandez  ¦  2011-11-07 ¦ 09:23 ¦  internet

IFTTT edo If this then that deskubritu berri dudan zerbitzu bat da. Oso gauza praktikoa. Hau eginez gero, huraxe gertatuko da. Interneteko zerbitzu anitzen garaian, gauzak elkarrekin konektatzeko balio du.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Zer den Interneten katutxoak hiltzea

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-10-26 ¦ 09:25 ¦  internet

ETAren amaieraren ondoren idatzi behar omen den errelato/kontakizuna du gaitzat Luistxoren artikuluak, baina bide batez azaltzen du zer den Interneten katutxo bat hiltzea:

Inork azalekoa edo alferrekoa den klixe edo berba-fetitxe bat aipatzen duen bakoitzean, katutxo bat hiltzen du (berak pertsonalki, edo Jainkoak haren izenean). Argitasuna eskertzeko modu bat da, topiko nekosoak arbuiatuz; edo bullshit hizkera mordoiloa (kaka esplikatzea) salatzeko bidea. Ez izan nekosoa, ez izan nagia; modan jarritako fetitxe lexikoak errepikatu baino, esan ezazu esan beharrekoa bihotzetik, benetako berbekin, esan ezazu argi, edo bestela isildu, baina ez ezazu katutxorik hil mesedez.


Marramiautxo, via Gorka Bereziartua, Boligorria

Erref.: Zer den Interneten katutxoak hiltzea (eibar.org)
# ¦ 3 erantzun

Egingo Dugu partaidetza jardunaldien ondorengo hausnarketak

© cc-by-sa  Luistxo Fernandez  ¦  2011-10-12 ¦ 10:05 ¦  internet

Joan den astean Bilbon izandako Lo Hacemos / Egingo Dugu jardunaldietan izan nintzen, enpresaren izenean. Partaidetza era berriak bizitza publikoan zen goiburua, eta ideia eta adibide interesgarriekin itzuli nintzen etxera. Baita hausnarketa parearekin: prozesu handietatik haratago, aplikazio praktiko txikietan urratsak eman daitezkeela; eta euskarazko periferiaren papera era honetako jardunaldietan.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Tropela.net-eko identitate susmagarrien kasu bitxia

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-10-11 ¦ 09:48 ¦  internet

Tropela.net-ek urte guztian antolatzen dituen txirrindularitza porren batuketarekin ematen dituen sarien ekitaldia asteburuan izan da. Irabazleen artean, kasu bitxia gertatu da aurten. Izatez, pertsona bakoitzak identitate bakarra har dezake Tropela.net-eko lehiaketetan, baina badirudi Azkoitiko goitizen beretsuko zenbait kontu oso abilak suertatu direla lehen postuetan sailkatzen. Pertsona desberdinen porrak dira? ala lagun bakarrak ingurukoen e-posta eta identitateekin egindako amarrua? Kasua Tropelako arduradunek beraiek plazaratu dute blogeko eztabaidara gardentasun osoz, ea datorren urtean arauak aldatu behar ote dituzten.

Erref.: Tropela.net-eko identitate susmagarrien kasu bitxia (bloga.tropela.net)
# ¦ Komentatu

Sareko konexioaren abiadura mundu mailan: azkarrenengandik urrun gaude

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-10-10 ¦ 09:38 ¦  internet

Pando Networks enpresak Global Internet Speed Study txostena kaleratu du. Interneteko konexioaren abiadura eta fidagarritasuna aztertu dute planeta osoan. Hego Koreako konexioa omen da onena; Europa Ekialdeko herrialdeak dira nagusi aurreneko 10en artean; Frantzia erdipurdi dabil; Espainia negargarri. Hona hemen xehetasunak.


Argazkiak.org | Munduko sare-abiadurak © cc-by-sa: sustatu

Guztia irakurri ¦ 4 erantzun

'Egingo dugu?' jardunaldia: Partaidetza era berriak bizitza publikoan

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-10-03 ¦ 11:03 ¦  internet

Urriaren 6-7an, aste honetako ostegun-ostiralean, jardunaldia izango da Bilbon: Egingo dugu? / Lo Hacemos? Teknologia berrien eta bereziki Interneten bidez, partaidetza sozialaren inguruan hausnartzea eta esperientziak ezagutzea da jardunaldiaren zioa.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Angel Erroren pasahitzak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-09-30 ¦ 09:13 ¦  internet

Angel Errok bere pasahitz zaharra zein den aitortu du artikulu honetan (errebelazio intimoak barne!). Eta berria... ia-ia. Irakurle baten izena izan daiteke. Berak irakurlearena ere hackeatu baitu.

Scarlett Johansson aktorearen intimitatea hackeatu izan den honetan aitorpen bat egin nahi dut. Ni ez naiz izan. Baina gaiak interesa piztu dit, ni ere hackerra naizen neurrian. Hacker amateur edo, nahiago bada, erromantikoa, informatikaz tutik ere ez baitakit, baina bestelako metodoak, literarioagoak, garatu ditut.

Erref.: Angel Erroren pasahitzak (www.argia.com)
# ¦ Komentatu

Deskontu.com, Interneteko produktu baten arrakastaren faktoreak

© cc-by-sa  Betor  ¦  2011-09-29 ¦ 09:50 ¦  internet

Txomin Jauregik solasaldi interesgarria eskaini zuen atzo Betor hizketaldien lehen okasioan, Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean. Deskontu.com-ek urtebetean egindako ibilbidea kontatu zuen Jauregik.


Argazkiak.org | Garikoitz Araolaza moderatzailea, eta Txomin Jauregi hizlaria - Betor hitzaldia © cc-by-sa: codesyntax

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Deskontu.com-eko Txomin Jauregirekin elkarrizketa

© cc-by-sa  Betor  ¦  2011-09-28 ¦ 10:11 ¦  internet

Deskontu.com-eko Txomin Jauregirekin elkarrizketa dakar gaur Berriak:

Hasieran atez atez ibili ginen, izugarrizko lan komertziala eginaz. Egun askotan arratsaldeko serietan hurrengo egunerako eskaintzarik gabe geunden! Pixkanaka, eskaintzek zuten arrakasta ikusirik, saltokiek Deskontu.com-en berri eman zioten elkarri, eta orain haiek dira gurekin harremanetan jartzen direnak.

Gaur Betor izeneko hizketaldi sorta irekiko du Jauregik, Donostian, Ernest Lluch kultura etxean, 18.00etan. Ekitaldia antolatzen dute Berriak, CodeSyntax-ek eta Enpresa Digitalak. Bideo streaming bidez zuzenean ere emango du Berria.info-k.

Erref.: Deskontu.com-eko Txomin Jauregirekin elkarrizketa (paperekoa.berria.info)
# ¦ Komentatu

Betor hitzaldiak: Txomin Jauregi eta Deskontu.com-ekin hitzordua 28an Donostian

© cc-by-sa  Betor  ¦  2011-09-22 ¦ 10:46 ¦  internet

Betor hitzaldi edo topaldi sorta baten izena izango da. Helburua, interneteko ekintzaile euskaldunen esperientziak ezagutzera ematea da gure artean ezagunagoak izan daitezen. Interneten ideia eta proiektu berriak lantzea ez dago urrutiko pertsona famatu batzuen esku soilik, gurean ere baditugu arrakastadun ekintzaileak. Lehen hizlaria eta aukera, Txomin Jauregik emango digu, Deskontu.com azalduko digu, irailaren 28an 18.00etan, asteazkenarekin, Donostian.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Amazon eta Netflix, Espainian

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-09-13 ¦ 09:40 ¦  internet

Entzute handiko zenbait zerbitzuk Espainiako operazioak hasiko dituzte aurki. Amazon dendak, hain zuzen ere, aste honetan, irailaren 15ean irekiko du bere webgunea. 1996tik Interneteko markarik ezagunenetakoa da Amazon. Askoz berriagoa da Netflix, urte gutxian AEBetan indartu ikus-entzunezkoen alokairurako sistema; baina hau ere urte amaierarako etorriko omen da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Eta Tim Berners-Leek patentatu izan balu weba?

© cc-by-sa  Joxe Aranzabal  ¦  2011-08-22 ¦ 10:40 ¦  internet

Dagoeneko 20 urte joan dira Tim Berners-Lee zientzialari ingelesak weba sortu zuenetik. Ordura arte Internet gutxi batzuen lanabes izan bazen, Berners-Leeren asmakizunak milioika lagunen esku jarri zuen sarea, eta honek era sakonean aldatu ditu gure bizitzak. Baina zer gertatuko zatekeen Tim Berners-Leek bere asmakizuna patentatu izan balu?

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Wikipediaren hazkunde animatua

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-08-04 ¦ 11:16 ¦  internet

Sortu zenetik 2001ean, Wikipediak hazkunde ikusgarria izan du, webgunerik bisitatuenetako bat bihurtzeraino, hilero 400 milioi bisitari erakartzen baititu. Gaur egun 82.000 parte-hartzaile baino gehiago ditu, 19.000.000 artikulu baino gehiagotan lanean, 270 hizkuntzatan. Animazio honek erakusten du zelako bilakaera izan duen Wikipediak artikulu eta hizkuntzen hazkundeari dagokienez. Konturatzen bazarete, EU duen burbuila (euskarari dagokiona) oso ondo kokatuta dago, 32. tokian.

Erref.: Wikipediaren hazkunde animatua (stats.wikimedia.org)
# ¦ Komentatu

PuntuEus elkarteak 2012ko urtarrilean eskatuko du .eus domeinua

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-06-20 ¦ 17:12 ¦  internet

ICANN erakundea bere 41. bilera egiten ari da Singapur-en eta gaur erabaki dute 2012ko urtarrilean lehen mailako domeinu orokor berriak eskatzeko aukera irekiko dela. PuntuEus Elkartetik diotenez .EUS eskatuko dute 2012 hastearekin. Eskatzeak onarpena bermatzen ez duen arren, ebaluazio fase osoaren ondoren, 2013a martxan egongo den .EUS domeinuarekin hasiko dugula sinisten dute PuntuEus-en.

Erref.: PuntuEus elkarteak 2012ko urtarrilean eskatuko du .eus domeinua (www.puntueus.org)
# ¦ Komentatu

Maiatzak 28 Zarautzen: Nola erabili internet, erabili ez gaitzaten

© cc-by-sa  Imanol Epelde, 27zapata  ¦  2011-05-24 ¦ 09:14 ¦  internet

Datorren larunbatean, maiatzaren 28an, goizeko 10etatik aurrera,  Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikan hausnarketa eguna antolatu dugu. Helburua: interneten erabileraz hausnarketa egin eta sarean katibu ez geratzeko tresnak zein diren azaltzea.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Umap IEB jardunaldietan, nola egina dagoen, azalerazten dituen datuak

© cc-by-sa  Josu Azpillaga, CodeSyntax  ¦  2011-05-13 ¦ 09:42 ¦  internet

Umap-en aurkezpena egin genuen atzo Informatikari Euskaldunen Bilkuran, IEB11 bilkuraren gaia sare sozialak zirela-eta. Horra erabilitako irudiak, eta gogoeta gehigarri batzuk.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Youtube sortu zutenek erosi dute Delicious, anbizioarekin zerbitzua eraberritzeko

© cc-by-sa  Luistxo Fernandez  ¦  2011-04-29 ¦ 08:21 ¦  internet

Duela hilabete batzuk zabaldu zen albistea Yahook Delicious itxi nahi zuela. Edo saldu. Azkenean saldu dute, eta ez da itxiko: Youtube sortu zuten bi ekintzaileek erosi dute eratu berri duten enpresa baterako, eta datu-transferentzia bat onartzen baduzu, Delicious izenarekin erabiltzen jarraitu ahal izango duzu zerbitzua. Neuri notizia inportantea iruditzen zait, eta ez notizia txarra prezisamente. Eta gomendioa egiten diet lagunei hemendik, transferentzia botoian klik egin eta segitzeko tresna erabiltzen.

Guztia irakurri ¦ 5 erantzun

IndigenousTweets.com eta hizkuntza gutxituak

© cc-by-sa  Joxe Aranzabal  ¦  2011-04-27 ¦ 07:44 ¦  internet

Kevin Scannelli Informatika Zientzien irakaslea da St. Louis Unibertsitatean, AEBetan, eta IndigenousTweets.com sortu berri du, webgune bat hizkuntza gutxituen aztarnei jarraitzen diena Twitter-en, horretarako robot bat erabilita. Une honetan webguneak 71 hizkuntzaren aztarnei egiten die jarraipena, tartean euskara, bigarrena erabiltzaile kopuruari dagokionez.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Donostiako Hiritar digitalen biltzarraren ostean hausnartzeko

© cc-by-sa  Luistxo Fernandez  ¦  2011-04-19 ¦ 09:39 ¦  internet

Oso interesgarria iruditu zitzaidan aurreko astean Donostian ospatu zen Hiritar Digitalen Nazioarteko Kongresua. Bertako kontu interesgarrienak nabarmendu nahi izan ditut, burutazio pertsonal batzuk gehituaz, ospatu zen hiriko biztanle moduan, izan ere partaidetzaz hitz egiten denean, politikaz ere hitz egin beharko litzateekela iruditzen zait. Gaztelaniaz zein euskaraz idatzi ditut burutazio horiek, baina euskarazko artikuluan hitz batzuk gehitu ditut biltzarrean HPSk egindako agerpenaz.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Artikulu zaharragoak »»