Itzuli orri nagusira Bidali hau

Azken hamar urteotako euskal kanturik gustukoena

© cc-by-sa  Aitor Oiarbide ¦ 2011-11-05 ¦ 10:26 ¦ musika

Leire Lopezek emandako hizpidearekin jarraituz, Gaztezulo aldizkariak ekimen interesgarria plazaratu du bere web gunean; bertan azken 10 urteotako kantuak bozkatzen ditu jendeak: 2000-2010 hamarkadako euskal kanturik gustuena

Publizitatea

Dagoeneko 30 kantu inguru igo dituzte (seguruena kopuruak oraindik gora egingo duela), bertan ikusten den panorama anitza da, esan nahi det, genero askotako musika dagoela. Hori bai, ugariak dira pop-rock-ean sartzen direnak.

Behin idazten hasita, lan pixka bat hartu det orain arteko hamar bozkatuenak emateko:

  1. Kukutza III (Zea Mays)
  2. Biziraun (Berri Txarrak)
  3. Zaindu maite duzun hori (Ruper Ordorika)
  4. Egunsentian (Kuraia)
  5. Elektrizitaea (Zea Mays)
  6. Ilargia (Ken zazpi)
  7. Kantuz eskertu (Ze esatek!)
  8. Rimmel (Gose)
  9. Lorak eskeintzen (Gatibu)
  10. Duintasunez eutsi (Des-kontrol)

Hemen jarraitu.

Erantzunak

#1. Re: Azken hamar urteotako euskal kanturik gustukoena

Sustatu ¦ 2011-11-05 ¦ 12:31

Aitor Oiarbide azken urteotako musikaren inguruko azterketa lana egiten ari dela esan du eztabaida honetan, eta toki berean erantzun batean abisatu du Gaztezulokoen kontu honetaz. Hortik atera dugu portadara kontua.

Twitterren irakurri dugunez, BeƱat Sarasolari eta Iban Zalduari oraingoz txarra iruditu zaie kantu zerrenda hau. Zalduak nahiago du bere garaian egindako disko aukeraketa.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz