Itzuli orri nagusira Bidali hau

Demokrazia eta partaidetzari buruzko jardunaldiak Donostian

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2011-11-02 ¦ 09:34 ¦ politika

Demokrazia eta partaidetzari buruzko jardunaldiak izango dira Donostian azaroaren 3tik 15era. Jardunaldi hauek m15-eko mugimenduak eta Donostiako udaleko Lankidetza eta Giza Eskubideko atalek elkarlanean antolatu dituzte. Hitzaldiak izango dira hiru egunetan, eta egun osoko egitaraua ere bai azaroaren 5ean, larunbatarekin, Boulevardean.

Publizitatea

Hitzaldi, dinamika, erakusketa, antzerki eta ikus-entzunezkoen bitartez Donostiako 15M plataformak mugimendu horren sorreraz hitz egingo du, bizi duen momentuaz eta daraman norabideaz. Demokrazia parte-hartzaileak funtzionatzen duen lekuetako esperientziak aztertuko dira, hauteskunde sistemaz hitz egingo da, eta baita gaur egungo demokraziari buruzko arazoez ere.

Ekintzak izango diren egunak honakoak dira:

  • Azaroak 3, 19:00etan (San Telmo Museoko Ekitaldi Aretoa): Hitzaldia: "Demokrazia partehartzailea" (Mercé Cortina - Parte Hartuz)
  • Azaroak 5, 10:30-23:00 (Boulevard): Hitzaldi, dinamika, bazkari, erakusketa, antzerki eta ikus-entzunezkoak
  • Azaroak 8, 19:00etan (Donostiako Udaletxeko Pleno Aretoa) Hitzaldia: "Marinaleda eta Rivas-Vaciamadrid: Demokrazia ereduak" (Juan Manuel Sanchez Gordillo eta Pedro del Cura Sanchez)
  • Azaroak 15, 19:00etan (San Telmo Museoko Ekitaldi Aretoa): "15M eta Kukutza ispiluan. Haserrearen mugak eta gaitasunak" (Igor Ahedo)

Larunbatekoa, xeheago (azaroak 5)

Boulevard-ean, azaroaren 5ean, egun osoan zehar 15Mri buruzko erakusketa (atal ezberdinak (esaldiak, argazkiak, emanaldiak, umorea). Baita proposamenak, irizpideak eta ondorioak jasotzeko arbelak eta taulak. Horrez gain, hau da egun horretarako egitaraua:

  • 10:30 - 11:00 Aurkezpena
  • 11:00 - 14:30 Azterketa eta eztabaida: demokrazia parte-hartzailearen adibideak.
  • Hördur Torfason: abeslaria, aktorea eta Islandiako “Iraultza ixila”-ren ekintzaile ezagunenetarikoa. Matxinada horrek gobernuaren dimisioa, finantza botereen berritzea eta konstituzioaren erreforma behartu zituen.
  • Jon Agirre Such: arkitekto-urbanista, Demokrazia erreala ORAIN! plataformako kidea, 15M herri-mugimendua deitu eta sortu zuen taldeko kidea.2007an Paisaje Transversal sortu zuen, hiri eta lurraldeko kudeaketa eta esku- hartze eredu berriak lantzen dituen taldea, zeharkako diziplinartekotasun, hiri-ekologia, herritarren partaidetza eta tresna digitalen ikuspegitik.
  • Jesús Bengoetxea: gizarte hezitzailea eta antropologoa, Brasilgo MST -Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem Terra-ri buruz hitz egingo du.
  • 14:30 - 16:00 Bazkaria. Indoamerica elkartearen laguntzarekin.
  • 16:00 - 18:30 “Demokrazia eraiki” dinamika. Helduei zuzenduriko mahai eta rol jokoa. Demokraziaren kontzientzia aktiboa eskuratzeko ariketa praktikoa.
  • 18:30 - 21:00 Hitzaldia: Agustín García Calvo eta Isabel Escudero. Agustín García Calvo: dramagilea, saiakera-idazlea eta filosofoa da. Diktadura frankistak irakaskuntzatik kanporatu zuen, eta gero Parisen erbesteratua zegoela irakasle izan zen Lilleko Unibertsitatean. Unibertsitate konplutensean ikastaroak eman ditu 1997 arte. Madrileko talde linguistikoaren partaide izan da eta tribuna publikoan prentsa jeneralistan artikulugile aritu da. Isabel Escudero Ríos: Madrileko Unibertsitate Konplutenseko eta UNEDeko irakaslea izan zen. Bere lan poetikoa eta jendaurreko irakurketa izan da bere lan publikoaren adierazpenik jarraikiena. Bere pasioa poesia da, eta bere bizitzaren zati handi bat hari eskaini dio.
  • 21:00 - 22:00 “Historia del zoo” Antzerkia. Edward Albee.
  • 22:00 - 23:00 Festaren amaiera

Informazio gehiago, erantsitako PDFan.

Demokrazia_jardunaldiak.pdf 1809KB (1852959 byte)

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz