Uholdeak izanda ere, kirola nagusi Euskadi Irratian

© cc-by-sa  Aitor Zalduegi  ¦  2011-11-06 ¦ 20:02 ¦  eguraldia

Igande arratsaldean egoera zaila izan da Hernani, Astigarraga eta Martutene aldean. Gainera, nazional 1 errepidea moztuta egon da eta arazo franko izan da Gipuzkoako beste toki askotan. Hala ere, Euskadi Irratiak ez du horren berri eman pilota-partidua amaitu den arte.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Herri-partaidetza prozesua Eskoriatzan: Hausnartu dezagun kafe baten inguruan, Zelako Eskoriatza gura dozu?

© cc-by-sa  Eskoriatzako Udala (Komunikazio Arloa)  ¦  2011-11-06 ¦ 11:37 ¦  herri-administrazioak

Eskoriatzako Udalak duela egun batzuk aurkeztu zuen azaroan zehar abiatuko den herri-partaidetza prozesua. Prozesuak bi fase izango ditu. Lehenengoan, azaroaren lehen astean, sektoreekin bilerak egingo dira eta batzorde bakoitza normalean kolaboratzen duen gizarte-eragile eta pertsonekin batzartuko da. Azaroaren 12an, larunbata, World Cafe saio bat egingo da Eskoriatzako kiroldegian, goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hartuko al dugu kafe bat herriko plazan?

© cc-by-sa  Oihana Garcia eta Ainara Ibañez, Elhuyar Aholkularitza  ¦  2011-11-06 ¦ 09:31 ¦  herri-administrazioak

Euskararen erabileraz hausnartzeko World Kafea antolatu du Elorrioko Udalak.


Argazkiak.org | Elorrioko World Kafea © cc-by-sa: ainarai

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Azken hamar urteotako euskal kanturik gustukoena

© cc-by-sa  Aitor Oiarbide  ¦  2011-11-05 ¦ 10:26 ¦  musika

Leire Lopezek emandako hizpidearekin jarraituz, Gaztezulo aldizkariak ekimen interesgarria plazaratu du bere web gunean; bertan azken 10 urteotako kantuak bozkatzen ditu jendeak: 2000-2010 hamarkadako euskal kanturik gustuena

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Deustuko Unibertsitateko argitalpen digitalak, dagoeneko Gurebook-en

© cc-by-sa  gurebook.com  ¦  2011-11-05 ¦ 08:04 ¦  liburuak

Deustuko Unibertsitateko argitalpenak Gurebook.com-en daude jada. Sarrera berria dugu, beraz, gure atarian: hamaikagarren argitaletxea dugu Deusto. Gurebook-en helburuan, hau da, euskal produkzioaren katalogoa zabaldu eta aberasteko bidean, pauso esanguratsua dela esan dezakegu zalantzarik gabe. Hain zuzen, aurten 125. urteurrena ospatzen ari da Deustuko Unibertsitatea eta Gurebook-en sartu diren lehenengo e-liburuak, gizarte gaietarako eta gai juridikoetarako sortutako bilduma Granateko lege-testuak dira. Une honetan hamairu daude salgai, guztiak hiru eurotan. Eta hau hasiera besterik ez da. ONGI ETORRI!.

Erref.: Deustuko Unibertsitateko argitalpen digitalak, dagoeneko Gurebook-en (blog.gurebook.com)
# ¦ Komentatu

Ezagutzen dituzue ama-alaba hauek? ba kamera galdu zuten Kilometroetan

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-11-04 ¦ 12:54 ¦  argazkia

Eguneraketa: 15.00: agertu da!

Galdutako argazki kamera bat agertu zen Kilometroak egunean Azpeitiko Ikasberri ikastolako gunean. Barruan, besteak beste, argazki hau. Jabea ezagutzen? Ba hemen argibideak kontaktuan jartzeko.

Erref.: Ezagutzen dituzue ama-alaba hauek? ba kamera galdu zuten Kilometroetan (twitter.com)
# ¦ 3 erantzun

Nerabeen hizkuntza-erabilera eta interneteko sare sozialak: aukera berriak?

© cc-by-sa  Soziolinguistika Klusterra  ¦  2011-11-04 ¦ 11:28 ¦  sare-sozialak

Soziolinguistika Klusterrak eta Kultur Kabia- Topaguneak elkarlanean egindako proiektuaren emaitzak kaleratu dituzte.


Tuentiko erabiltzaile multzo baten mezuen hizkuntza, mezu motaren arabera, azterketaren une jakin batean.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Jaurlaritzaren kontratazio eta laguntzen berri jaso RSS bidez

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-11-04 ¦ 11:13 ¦  herri-administrazioak

Eusko Jaurlaritzaren zenbait informazio iturri RSS formatuan daude egun batzuetatik hona. Bereziki praktikoa da dirulaguntzena eta kontratazio publikoena. RSS bidez harpidetu, eta aukera berriak iristen zaizkizu postontzira. Hona, adibidez, nola ikusten den zein lehiaketa publiko irten diren azken egunetan Google Reader RSS irakurgailuaren interfaze berriarekin:

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Guifi.net-eko presidentea Informatika Fakultatean

© cc-by-sa  Informatika Fakultatea (UPV/EHU)  ¦  2011-11-04 ¦ 08:18 ¦  informatika

Ramon Rocak, guifi.net-eko presidenteak hitzaldia emango du datorren astelehenean, hilak 7, Informatika Fakultatean. EHUko Informatika Fakultatean izango da, Donostiako Ibaetako kanpusean, arratsaldeko 3.30etan, gai honekin: "Belaunaldi berriko sareetarako jauzia azkartzen: Bottom-up Broadband ekimena."

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskal poparen aro loriatsua irekiko da?

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-11-03 ¦ 11:10 ¦  musika

Leire Lopez Ziluagaren artikulua gaur Berrian:

Euskal pop taldeen urritasuna gatazka politikoarekin edo erresistentziarekin lotzea argudio sinplea iruditu zait beti, edo, sinplea baino gehiago, resultoia. Argudio sendoagoak iruditzen zaizkit tradizio falta edo gure jendartean popak izan duen irudi eskasa.(...)
Badakit gatazka ez dela bukatu, baina sasoi profetikootan, nik ere egin gura dut aldarri: «euskal poparen aro loriatsua iritsiko da!». Euskal Rock Erradikalaren jardueraren behin betiko amaitzea bezainbeste desiratzen dut.

Erref.: Euskal poparen aro loriatsua irekiko da? (paperekoa.berria.info)
# ¦ 10 erantzun

Hizkuntz industrien misio komertziala Brusela eta Ottawara

© cc-by-sa  Langune - Euskadiko Hizkuntz Industrien Elkartea  ¦  2011-11-03 ¦ 10:50 ¦  enpresa

Langune - Euskadiko Hizkuntz Industrien Elkartea; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta Belgikan eta Kanadan Espainiak dituen Bulego Komertzialen laguntzarekin, Bruse eta Ottawarako misio komertzialak antolatzen ari da, 2011ko azaroaren bukaeran eta abenduan izango direnak hurrenez hurren.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Sustatuko artikulu bat, HABEren azterketa batean (oso galdera zailak barne!)

© cc-by-sa  Iñaki C (Algorta)  ¦  2011-11-03 ¦ 09:44 ¦  hizkuntza

Kaixo, nire izena Iñaki da. Azken aste hauetan, HABEko azterketa prestatzen aritu naiz. Beraz, azterketa prestatzeko, HABEko azterketa guztiak egin behar izan nituen eta azterketen artean Arrosa ala urdina deitzen den artikulua topatu nuen. Artikulu hau HABEko 2010eko lehen deialdiaren azterketan erabili zuten aztertzaileek, SUSTATU.COMen agertu zen artikulu bat erabiliz! Gainera, azpimarratu nahi dut, azken galdera erantzutea oso zaila zela.

Sustaturen oharra: oso zaila ez, ezinezkoa erantzuea, ikusiko duzuen bezala

Guztia irakurri ¦ 5 erantzun

Susaren e-book denda berria

© cc-by-sa  Mikel Lizarralde  ¦  2011-11-02 ¦ 19:04 ¦  liburuak

Zarauzko Hitzari esker (B. Sarasolaren bitartez Twitterren) jakin dut Susa argitaletxeak E-book formatuan bere liburuak eskainiko dituela. Ez da bere katalogoa e-book formatura egokitzen duen lehen argitaletxea izango, ezta azkena ere, baina hartu duten erabakia txalotzekoa da, duen sinpletasun eta ausardiagatik.

Guztia irakurri ¦ 13 erantzun

Herritarren parte-hartzerako ekimen berezia antolatu du Ordiziako Udalak

© cc-by-sa  Ordiziako Ahotsa  ¦  2011-11-02 ¦ 11:51 ¦  herri-administrazioak

Ordiziako Udalak herritarren partehartzeari zuzendutako ekimen berri bat jarriko du abian datorren larunbatean, azaroaren 5ean. Hartu hitza, piztu Ordizia! izena du ekimenak eta helburua ordiziarron ahotsa udaletxeko aretoetan entzutea izango da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Komunikazioa erakundeetan aditu titulua eta Google+

© cc-by-sa  Goio Arana; Joxe Aranzabal  ¦  2011-11-02 ¦ 10:26 ¦  irakaskuntza

Mondragon Unibertsitateak aditu titulu bat sortu du, Komunikazioa erakundeetan. 2012ko urtarriletik hasita, ostegun arratsaldero emango da, Eskoriatzan, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Zortzi hilabetean barrena, bai ikasleok eta baita irakasleok ere Google+ erabiliko dugu geure artean informazioa partekatzeko. Bertan matrikulatzeko epea azaroaren 30ean amaituko da. Prezioa: 2.800 euro.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Demokrazia eta partaidetzari buruzko jardunaldiak Donostian

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-11-02 ¦ 09:34 ¦  politika

Demokrazia eta partaidetzari buruzko jardunaldiak izango dira Donostian azaroaren 3tik 15era. Jardunaldi hauek m15-eko mugimenduak eta Donostiako udaleko Lankidetza eta Giza Eskubideko atalek elkarlanean antolatu dituzte. Hitzaldiak izango dira hiru egunetan, eta egun osoko egitaraua ere bai azaroaren 5ean, larunbatarekin, Boulevardean.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Bizitza, gaurko hitza

© cc-by-sa  Haritz Rodriguez | Transistoria.com  ¦  2011-11-02 ¦ 07:35 ¦  jaiak

2008ko azaroaren 3an argitaratu zuen lehenengo hitza: "Anker". Ordutik, 1.000 hitz baino gehiago ezagutarazi ditu egunero Maite Goñik Gaurko Hitza egitasmoaren baitan. Hiru urte igaro dira eta urteurrena ospatzeko festa antolatu du gaur asteazkena Donostiako Doka Antzokian. Transistoria ekoiztetxean oparitxo bat egin nahi izan diogu bideo bidez geure hitz kuttunena proposatuz.

Erref.: Bizitza, gaurko hitza (sustatu.com)
# ¦ Komentatu

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen 5. txapelketa

© cc-by-sa  LUMA Hitz jokoen aldizkaria  ¦  2011-11-01 ¦ 10:39 ¦  jokoak

Azaroaren 26an jokatuko da Irunen Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketa. Berrikuntza esanguratsuz datorkigu gainera aurtengo edizio hau. Erne egon zaitezte, beraz, hartan parte hartu nahi duzuen guztiok, egutegian beharreko urratua egiteko.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskararen Nazioarteko Egunean, euskal emakumeak ardatz aurten

© cc-by-sa  Eusko Ikaskuntza  ¦  2011-11-01 ¦ 08:36 ¦  hizkuntza

Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Egunerako prestaturiko kanpaina berezian parte hartzeko gonbitea luzatzen du. Aurten historia egin duten euskal emakumeak ardatz izango ditu. Halaber, ENE Sariaren 6. edizio honetan Euskara sustatzeko lanetan gehien nabarmendu den kanpoko erakundeari egingo zaio errekonozimendua

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Bularretik Mintzora buletina

© cc-by-sa  Galtzagorri Elkartea  ¦  2011-10-31 ¦ 11:45 ¦  liburuak

Galtzagorri Elkarteak, Bularretik Mintzora bere egitasmoaren baitan bm buletinaren 5. zenbakia (PDF) argitaratu berri du. Buletin hau hilero argitara ematen dugu (udako hilabeteentan ezik), egitasmoaren nondik norakoak azaltzeko, irakurketa sustatzearen inguruko bibliografia interesgarria zabaltzeko, eta egitasmoak ondo pasatzeko eskaintzen dituen aukeren berri emateko. Egitasmoa sakonago ezagutu nahi duenarentzat gure webgunea bisitatzeko aukera hor dago.

Erref.: Bularretik Mintzora buletina (www.bularretikmintzora.org)
# ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz