Itzuli orri nagusira Bidali hau

Euskararen Nazioarteko Egunean, euskal emakumeak ardatz aurten

© cc-by-sa  Eusko Ikaskuntza ¦ 2011-11-01 ¦ 08:36 ¦ hizkuntza

Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Egunerako prestaturiko kanpaina berezian parte hartzeko gonbitea luzatzen du. Aurten historia egin duten euskal emakumeak ardatz izango ditu. Halaber, ENE Sariaren 6. edizio honetan Euskara sustatzeko lanetan gehien nabarmendu den kanpoko erakundeari egingo zaio errekonozimendua

Publizitatea

Donostian aurkeztu zen joan den astean Euskararen Nazioarteko Egunaren (ENE) edizio berria. 1949an Eusko Ikaskuntzaren baitan sortutako ekimena izanik, urtero, abenduaren 3an, euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzea du xede.

Aurten, Euskal Herriko historia, era batean edo bestean, markatu duten emakume guztiei omenaldia egin nahi zaie. Guztira, gure historiaren garai ezberdinetako, baita diziplina eta jarduera eremu anitzeko 44 emakume aukeratu dira. Emakume horiek dira Kukuxumusuk egun berezi horri begira diseinatutako kamisetaren ardatz nagusia.

Parte hartzea sustatu nahian, lehiaketa erraz bat abian jarri da: Eusko Ikaskuntzaren webgunean sartuz kamisetan azaltzen diren 4 emakumeren inguruan galdera erraz planteatu dira. Abenduaren 2a baino lehen zuzen erantzuten dutenen artean, elastikoen zozketa egingo da.

Bestalde, 6. urtez jarraian ENE Sariaren edizio berri bat ospatuko da, hots, Euskara sustatzeko lanetan gehien nabarmendu den kanpoko erakundeari egingo zaion errekonozimendua. Saria aitorpen publikoa eta Nestor Basterretxeak ENErako diseinatu zuen anagramaren burdina eta altzairu herdoilgaitzezko erreprodukzioa dira.

2011eko azaroaren 25ean amaituko da hautagaiak aurkezteko epea. Euskararen Nazioarteko Egunean, 2011eko abenduaren 3an, jakinaraziko da Epaimahaiaren erabakia.

Erantzunak

#1. Emakumeak, orokorrean, izen barik!

leire narbaiza ¦ 2011-11-01 ¦ 13:24

Konturatu zarete, emakumeei saria ematen zaienean 44 emakumeri ematen zaiela, horrela, huts-hutsean? Ez izen, ez zein lan egin dituzten, ez ezer.

Orain arte elkarteei eman zaie sari hau, izena duten elkarteei. Baina 44 emakume? Zer da hori? 44 gizonezkori emango liekete saria ala Urlia eta Sandiari? Izen eta abizenak, merituak eta kurrikulumak jarrita, ezta?

Baina emakumeen kasuan multzoa eta izenik ez, kurrikulumik ez, merituen aipamenik ez! Euskal esamoldeak dio: "Izena duen guztia bada"; beraz, izenik ez duena, ez da!

Errekonozimenduaren izenean, lausotu eta ezkutatu besterik ez da egiten. Inoiz ez protagonismoa ematen, emakume izenak titularretan agertzeko.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz