Sustatu.com > herri-administrazioak

Herri-partaidetza prozesua Eskoriatzan: Hausnartu dezagun kafe baten inguruan, Zelako Eskoriatza gura dozu?

© cc-by-sa  Eskoriatzako Udala (Komunikazio Arloa)  ¦  2011-11-06 ¦ 11:37 ¦  herri-administrazioak

Eskoriatzako Udalak duela egun batzuk aurkeztu zuen azaroan zehar abiatuko den herri-partaidetza prozesua. Prozesuak bi fase izango ditu. Lehenengoan, azaroaren lehen astean, sektoreekin bilerak egingo dira eta batzorde bakoitza normalean kolaboratzen duen gizarte-eragile eta pertsonekin batzartuko da. Azaroaren 12an, larunbata, World Cafe saio bat egingo da Eskoriatzako kiroldegian, goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Hartuko al dugu kafe bat herriko plazan?

© cc-by-sa  Oihana Garcia eta Ainara Ibañez, Elhuyar Aholkularitza  ¦  2011-11-06 ¦ 09:31 ¦  herri-administrazioak

Euskararen erabileraz hausnartzeko World Kafea antolatu du Elorrioko Udalak.


Argazkiak.org | Elorrioko World Kafea © cc-by-sa: ainarai

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Jaurlaritzaren kontratazio eta laguntzen berri jaso RSS bidez

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-11-04 ¦ 11:13 ¦  herri-administrazioak

Eusko Jaurlaritzaren zenbait informazio iturri RSS formatuan daude egun batzuetatik hona. Bereziki praktikoa da dirulaguntzena eta kontratazio publikoena. RSS bidez harpidetu, eta aukera berriak iristen zaizkizu postontzira. Hona, adibidez, nola ikusten den zein lehiaketa publiko irten diren azken egunetan Google Reader RSS irakurgailuaren interfaze berriarekin:

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Herritarren parte-hartzerako ekimen berezia antolatu du Ordiziako Udalak

© cc-by-sa  Ordiziako Ahotsa  ¦  2011-11-02 ¦ 11:51 ¦  herri-administrazioak

Ordiziako Udalak herritarren partehartzeari zuzendutako ekimen berri bat jarriko du abian datorren larunbatean, azaroaren 5ean. Hartu hitza, piztu Ordizia! izena du ekimenak eta helburua ordiziarron ahotsa udaletxeko aretoetan entzutea izango da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

"Mutrikuko Udala informatuz!"... Eta Internet?

© cc-by-sa  Pedro Arreitunandia, Atxukale.com  ¦  2011-10-26 ¦ 07:42 ¦  herri-administrazioak

Gaur Mutriku osoa ohar honekin josita ikusi dugu.

2011-10-25 17.21.43

Udal taldeak lanean jarri zenetik 100 egun pasa direla eta, Zabiel Kultur Etxera deitzen digu herritar guztioi beraien lanaren berri ematera. Ondo dago nere ustez zer egin duten eta zer ezin izan duten egin herriari jakitera ematea. Hau ikusi, eta galdera etorri zait burura: “Mutrikuko Udaleko web gunean jarriko al zuten deialdia ?” Zoritxarrez, espero nuen erantzuna aurkitu det: ez, web gunean ez dago ezer honi buruz.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Zer egin geinke Bergara hobetzeko?

© cc-by-sa  Bergara, bazara, bagara  ¦  2011-10-19 ¦ 15:02 ¦  herri-administrazioak

Berba gara. Bergara gara. Zara, bazara. Gara, bagara. Eta zer gara, ba? Egin dezagun berba. Bergarako Udalak herritarren parte-hartzean oinarrituriko Udalgintza-ereduari ekin nahi izan zion aurreko legegintzaldian, eta ipar horri begira, hainbat egitasmo garatu zituen herritarrekin elkarlanean: 2020ra bitarteko herriaren plan estrategikoa hain zuzen ere.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

UEMAk Zuzendaritza Batzorde berria du

© cc-by-sa  Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea  ¦  2011-10-04 ¦ 16:39 ¦  herri-administrazioak

UEMAk Batzar Nagusia egin du joan den larunbatean, Zestoan. Batzarrean, 61 udaletako 112 ordezkari zeuden deituta, eta UEMAren Zuzendaritza Batzorde berria eratu da. UEMAko lehendakaria Maren Belastegi izango da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Europa baliabideak alferrik galtzen

© cc-by-sa  Gipuzkoa Zero Zabor  ¦  2011-10-01 ¦ 16:43 ¦  herri-administrazioak

Irailaren 20ean ezagutzera emandako baliabide efizientziarako bide orrian, Europak baliabideak alferrik galtzearekin daukan arazoa agerian geratzen da eta Zero Zabor helbururantz gerturatzen dituen proposamenak egiten ditu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Gipuzkoako zerga gida 2011

© cc-by-sa  Gipuzkoako Ogasuneko Langile Euskaldunon Taldea  ¦  2011-09-30 ¦ 10:43 ¦  herri-administrazioak

Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratutako 2011ko zerga gida honen bidez, lan tresna bat eskaini nahi zaie zerga arloan aritzen diren erabiltzaileei, Gipuzkoako foru zerga sistemara hurbiltzeko eta beren jarduera euskaraz egitea errazteko.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskal Herriko hautetsiekin mahai ingurua irailaren 27an

© cc-by-sa  Gaindegia, Komunikazio Saila  ¦  2011-09-23 ¦ 08:47 ¦  herri-administrazioak

Euskal Herriko administrazioen arteko lankidetza ekonomia eta gizartearen garapenean izeneko mahai ingurua antolatu du Gaindegiak irailaren 27rako. Parte hartzaileen artean, Markel Olano (EAJ/PNV), Patxi Zabaleta (Aralar), Juan Carlos Alduntzin (Bildu) eta Iparraldeko ordezkari bat izango dira. Izena emateko.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Sanmarko berriz Zero Zabor norabidean

© cc-by-sa  Gipuzkoa Zero Zabor  ¦  2011-09-10 ¦ 08:56 ¦  herri-administrazioak

Asteartean, Sanmarko mankomunitateko batzar berria osatu zen. Maiatzeko udal hauteskundeen ondorengo aldaketa islatzen duen batzarra. Beñat Amenabar lehendakari berriak atzo irakurritako agiriak, itxaropenez ikusten dugun aro baten aurrean gaudela iradokitzen du.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Espainiako herri-lan eta azpiegitura publiko handien bideragarritasun zalantzazkoa

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-09-01 ¦ 09:11 ¦  herri-administrazioak

Blog honetako sarrerak Espainiako azken urteetako azpiegitura lan handietan egindako inbertsioen errepasoa dakar, haien bideragarritasun zalantzazkoa azpimarratuz. Abiadura handiko trenaren lerroak, aireportuak eta tranbiak aipatzen dira bereziki.

Erref.: Espainiako herri-lan eta azpiegitura publiko handien bideragarritasun zalantzazkoa (dfc-economiahistoria.blogspot.com)
# ¦ 4 erantzun

Baztango Udala auzitegira eraman nahi dute euskararen erabilpenaren inguruko Udal Ordenantza dela eta

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-08-02 ¦ 08:15 ¦  herri-administrazioak

Hizkuntza Askatasunaren Aldeko Elkarte Nazionala delako elkarte españolak auzitara eraman nahi du Baztango Udala, euskararen erabilpenari buruzko Udal Ordenantza dela-eta. Ordenantzak euskararen aldeko apostua egiten du, komunikazioak euskaraz edota ele bietan egingo direla zehaztuz, eta euskarari lehentasuna emanez elebitasun kasuetan.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

SDDR deposito bidezko ontzien bilketa sistema ezartzeak lanpostu ugari sortuko luke

© cc-by-sa  Gipuzkoa Zero Zabor  ¦  2011-07-15 ¦ 08:13 ¦  herri-administrazioak

SDDR sistemak, bere lege berme guztiekin ezarrita %90etik gorako berreskurapen emaitza ematen du ontzi eta bilgarrietan. Horrela da adibidez Alemanian eta Europa iparraldeko beste zenbait herrialdetan. Deposito bidezko sistema ezartzearen onurak baina, ez dira berreskurapen maila aparta horretara mugatzen. Produktuen bilgarri eta ontziak berreskuratzeko deposito bidesko sistema ezartzeak lanpostu mordoa sortuko luke. SDDRari buruzko azalpen on bat bideoan (erderaz)

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Donostia 2016 eta teknologia berriak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-06-29 ¦ 08:16 ¦  herri-administrazioak

Donostia 2016ko hautagaitzak aurkeztutako egitasmoan, zenbait lan-ildorekin jardun eta jardungo dutela adierazten da, eta horietako bati deitu diote Transmedia laborategiak edo Hirikia. Teknologia berrien inguruko egitasmo eta hausnarketak bildu dituzte, eta txostenetik, puntu horiek biltzen dituzten testuak ekarri ditugu artikulu honetara.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Abian da GipuzkoaMatic, Foru Aldundiaren zerbitzu eta tresna digitalen bilgunea

© cc-by-sa  Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura eta Euskara Departamentua  ¦  2011-06-23 ¦ 07:53 ¦  herri-administrazioak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kultura eta Euskara Departamentuak bereziki aspalditik eskaintzen ditu hainbat webgune interneten, hala nola: Koldo Mitxelena Liburutegia, GipuzkoaKultura.net edo Gipuzkoa 2.0 programapean garatu direnak. Hala ere, azken urteotan Internet erabiltzeko moduak asko aldatu dira, eta aukera berriak sortu dira erabiltzaile izatetik parte-hartzaile izatera pasatzeko eta baita sortzaile edo editorea izateko.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Gaztelaniaz *on-line*, euskaraz *off-line*

© cc-by-sa  Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea  ¦  2011-05-24 ¦ 11:01 ¦  herri-administrazioak

Norbaitek zerbait egin nahi ez duenean, hiru aukera ditu: modu zabarrean adierazi ez duela egingo, edukazio onarekin azaldu ez duela egingo edo luzamendutan ibiltzea.

Administrazioan euskarak ere tokia izan behar duela aldarrikatzen dugunean, Espainiako estatuak eta haren mendeko erakunde publikoek hiru mota horietako erantzunak ematen dizkigute.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

EHAA (BOPV) hobetzen ari dira: Orain PDFa Internet Explorerekin bakarrik deskargatu daiteke

© cc-by-sa  P. Arreitunandia  ¦  2011-02-11 ¦ 11:00 ¦  herri-administrazioak

Ez sinistekoa da, badakit, baina une hauetan beste nabigatzaileekin ezin da boletineko PDFa deskargatu. Nik Firefox eta Chromekin saiatu naiz (Linux eta Windowsen) eta ezin, Internet Explorer erabiliz primeran doa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.

Eguneraketa: 14.15. Abisatu digute konponduta dagoela jada.

Guztia irakurri ¦ 5 erantzun

Euskadi Innova: Sari guayak proiektu guay... eta erdaldunentzat

© cc-by-sa  Tarrat  ¦  2010-12-09 ¦ 11:53 ¦  herri-administrazioak

Euskadi+Innova ekimen publikoak iWeekend 2010 izeneko sariak eman ditu duela egun batzuk. Horietako bat Beingbird izeneko ustezko sare sozial bati eman diote; Urdaibai inguruan dabiltzan ornitologoentzako omen.

Guztia irakurri ¦ 11 erantzun

Zer dugu Azkue Fundazioaren alde eta aurka?

© cc-by-sa  Euskaltzale 2.0  ¦  2010-11-29 ¦ 08:39 ¦  herri-administrazioak

Lehenik eta behin esan beharra dago Azkue Fundazioak hutsune bat betetzera etorri dela maila instituzionalean. Hau da, euskarak zuen lekua sarean handitzera erakundeen laguntzarekin, erabiltzaileok izaten ez dugun zerbait eta guztiz beharrezkoa dena nire aburuz. Eta hemendik aurrera ia dena kritikak izan daitezkeela ezin dut ukatu, baina berriro diot Azkue Fundazioa beharrezkoa ez ezik ekimen interesgarriak bideratu ditu eta euskararen presentzia sarean bultzatzeko ezinbesteko tresna izan daiteke.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»