1998an sortu zen Gatuzain argitaletxea, tokiko literatura zabaltzeko eta idazle berrien ezagutarazteko xedearekin. Euskal Herriari eta munduari buruzko liburu anitz atera ditugu geroztik : kultur eta historiaren oinarrizko ikerketak, mugimendu sozialen kronikak, aisialdia liburuak besteak beste. Herri mugimenduaren berri emaitea eta gertakarien oroimena atxikitzea da gure helburu nagusia, sormenari eta pentsamendu libreari orriak irekiz, herri eraikuntzan parte hartuz, kezka, jakin-nahia eta plazerra asetzen dituzten gaiak publikatuz. Elkartean gira antolatuak eta argitaletxearean ibilmoldea kolektiboa da : kide guztiek dute liburuen proiektuetan eta hedapenean parte hartzen.
Gure liburuak gune honetan eros ditzakezue baita liburudendetan. |