Harpidetu RSS Iruzkinen haria ezkutatu | Teklatuko lasterbideak

  • sorki

    Maite 8:17 am on 2011/11/08 | 0 Permalink | Reply
    Tags:

    iz. (B) 1. Burutea, buruan pitxer bat edo zama bat eramateko jartzen den ehunezko edo espartzuzko pieza biribila. 2. Jazki baten urratua estaltzeko erabiltzen den adabaki trauskila. 3. Eskutrapu zatar eta zarpaila. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [buruko zapia]
    burute, kapete BN
    [oihala]
    g.e. ehun, ehunki, oihal, tela Heg., estofa Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) remiendo tosco (2) paño, trapo (3) rodete
    fr (1) raccommodage (adabakia) (2) torchon, lavette (eskuzapia)
    en cloth, rag

    Sukaldean zebilen amona sorki bat eskuan zuela.

    Zorki bat erabilten dabe buruan [moruak] da jantzi zar, luze, zikiñ bat soñean. Ag Kr 82. (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
  • zirrikiton

    Maite 6:46 am on 2011/11/07 | 0 Permalink | Reply
    Tags:

    iz. Kolore desberdineko laukiak dituen artilezko oihala. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    zirrikiton (Sal, R ap. A). (Orotariko Euskal Hiztegia)

    1. “Hombre mal hablado” A. Itz bizi, aberats ta beroz, iduripen ugari ta nabarrez eroan daroaz zirrikiton onek. Zait EG 1954 (5-8), 93.

    2. “(V-gip, G-to, AN-5vill, R-uzt), tartán, tela de lana a cuadros o listas cruzadas de diferentes colores” A.

    3. “(Sal, S, R), niño que gasta calzones con abertura posterior” A.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia eta Word Reference):

    es tartán [tela]
    fr tartan
    en tartan

    San Agustin zirrikiton, larrainean haize on. [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    McGonagall andereñoa iritsi zen presaka, zirrikitonezko txabusina jantzita.

    zirrikiton (FlickrCC, shakotte)

     
  • euri-jasa

    Maite 3:37 pm on 2011/11/06 | 0 Permalink | Reply
    Tags:

    iz. Euria indarrez egitea edo eraso bortitza, euri-zaparrada. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • kondaira

    Maite 6:37 pm on 2011/11/05 | 0 Permalink | Reply
    Tags:

    iz. 1. Kontakizuna; bereziki, historian baino gehiago fantasian eta ahozko tradizioan oinarritzen dena. Lamiaren kondaira. 2. Ik. historia.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [istorioa]
    kontaera, kontaketa, kontakizun, narrazio, istorio Ipar., edeski zah., historia zah.
    [historia]
    historia, edesti zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) historia (2) leyenda, relato, historia, fábula, conseja
    fr histoire, légende
    en legend, story, tale

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egin nahi baduzu

     
  • pert(t)oli

    Eneko Bidegain 10:36 am on 2011/11/04 | 4 Permalink | Reply
    Tags:

    Perttoli pertona buru arinari, ergelari, kaskarinari erraten zaio, Nafarroa Beherean. Eztabaida dago hitza nondik ote datorren: batzuen ustez Martial Henri Berdoly XIX. mendeko politikari errepublikarraz trufatzeko sortutako hitza da; beste batzuen ustez, hitz hori lehenago agertua da, eta Zaldubik eta Hiriart-Urrutik Berdoly izendatzeko hitz horrengana jo zuten, hitz jokoa egin asmoz.

    (BN-baig-lab ap. A; H), pertoli (BN-ciz ap. Gte Erd 287). (Aplicado a personas). “Au fig. et à la forme diminutive, il se dit d’une personne changeante, sans consistance, légère” H. “Persona ligera, correvedile” A. Gte Erd 287 recoge pertoli en BN-ciz para la acepción “tonto”. (En los dos primeros ejs. parece tratarse de nombre o sobrenombre). Haitz baten itzalean / ontsa jan edana, / Perttoli jakintsuna / zagoen etzana: / “Haitzean hezkur eta / khuia nun emana!” Ez zitzaioen ongi / Jainkoaren lana. Zby RIEV 1908, 761. Perttoli jaun abila / hortan lokhartu zen. Ib. 761. [Paulo laborariak] behin alorretik etxeratzean kausitzen du bere emazte perttolia gizon arrotz batekin. Othoizlari 1958, 154. Jende perttoli, pika-buxtan batzuek hedoietan gora altxatzen zituzten gisa hortako balentria ederrak! Etcheb MGaric 229. Uste ukeitea bertzeak gu baino hobeak direla, perttoli; bainan asmatzea gu baino bihurriagoak direla, zoro eta zozo. SoEg Herr 19-10-1967, 1. Zer ttorttola gaixua udako lekuetarat joaiteko xoxo gaixo bat bezala? Zer perttolia! GH 1973, 83. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Entzun:

    Perttoli by enekobidegain

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
esc
cancel