Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Susaren e-book denda berria© cc-by-sa Mikel Lizarralde ¦ 2011-11-02 ¦ 19:04 ¦ liburuakZarauzko Hitzari esker (B. Sarasolaren bitartez Twitterren) jakin dut Susa argitaletxeak E-book formatuan bere liburuak eskainiko dituela. Ez da bere katalogoa e-book formatura egokitzen duen lehen argitaletxea izango, ezta azkena ere, baina hartu duten erabakia txalotzekoa da, duen sinpletasun eta ausardiagatik. Sinplea, erraza eta ausarta:
Hemen ikus daiteke eskuragarri dauden 66 idazle eta 142 lanekin. Hala ere, hau ez da Susak e-book formatuan egiten duen lehen apustu ausarta, aspalditik dago eta sarean Armiarmaren liburu elektronikoen zerrenda eder bat. Erantzunak#1. Re: Susaren e-book denda berriaJoxe Aranzabal ¦ 2011-11-02 ¦ 19:56Zorionak Susari zerbitzu honengatik. Albiste hau irakurri bezain laster, kontu bat sortu dut Susan, bi liburu erosi eta elektronikoki ordaindu ditut. Erositako liburuak izan dira “Fikzioaren izterrak”, Ur Apalategirena eta “Bitsa eskuetan”, Miren Agur Meaberena. Horrekin batera, Calibre aplikazioa instalatu dut nire ordenagailu berrian, eta MOBI formatura bihurtu ditut liburu biak, nire Kindle irakurgailuan irakurtzeko. #2. Re: Susaren e-book denda berriaJon Abril ¦ 2011-11-02 ¦ 20:11eta oraindik e-book-ik erosi ez dugunontzat, zein gailu mota gomendatzen duzue? #3. Kindle irakurgailuaMikel Lizarralde ¦ 2011-11-02 ¦ 22:15Kaixo Jon. Ni neu gustura nabil Amazonen Kindle irakurgailuarekin. Liburuak irakurtzeko soilik nahi baduzu nahikoa eta soberan. Aparailu horren 3. bertsio daukat, egungo bertsioa oraindik eta sinpleagoa eta merkeagoa da. Behin edo behin Asus Eee Pad tablet-ean irakurri dut libururen bat, baina esperientzia erosoago eta hobea iruditzen zait Kindle-ean irakurtzea. #4. Re: Susaren e-book denda berriaIsuts (Iñigo Susperregi) ¦ 2011-11-03 ¦ 09:33Jon, nik ere Kindle 3a daukat duela hilabete erdi ere eta oso erosoa da. Hainbat eta hainbat foroetan (www.forokindle.com eta www.zonaereader.com) nagusiki irakurri ondoren, irakurgailu hau erostea erabaki nuen. Kalitate eta prezio aldetik onenetakoa baita. Alde txarra liburuak soilik irakurgailuak eskaintzen duen formatoan soilik irakuri ahal izaten dituela da, baina Calibre programarekin epub edota pdf formatoko liburuak mobi formatora bihur ditzakezu eta honela arazorik gabe irakur ditzakezu e-liburuak. #5. Zorionak Susari!Gari Araolaza ¦ 2011-11-03 ¦ 11:22Zorionak Susari! #6. Re: Susaren e-book denda berriaeli ¦ 2011-11-03 ¦ 11:40Mikel Lizarralderi edo Joxe Arantzabali: Mikelen estekak AEBetako Amazonera eraman nau, eta, noski, Kindleren salneurria dolarretan dago. Erosi al da gailua Euskal Herrian? Zein preziotan? #7. Arazo bat Susaren eskaintzanJoxe Aranzabal ¦ 2011-11-03 ¦ 11:54Atzo Susaren liburuak erosi nituenean, konturatu nintzen oso erraza dela bertatik liburuak jaitsi eta ez ordaintzea, Susak ez baitu ezinbestean lotzen bata bestearekin. Nik ere, nahi izan banu, ordaindu barik utz nitzakeen liburuak. Susak argitu beharko luke hori gurata egin duen ala oharkabean itzuri zaien. Zeren horrela utziko balu, arazo bat izan lezake, eta potoloa, jende askok ez luke-eta ordainduko (eta, ondorioz, egile asko kobratu barik geratuko lirateke). Behin hiru erabaki horiek hartuta (prezioa, DRMrik ez eta zelan banatu dirua), iruditzen zait Susak ez lukeela aukerarik eman behar ordaindu barik jaisteko (salbu, opari gisa jar ditzakeen liburuak), horrek eragotzi egingo lioke-eta merkatu bat sortzea liburu digitaletan, eta uxatu egingo lituzke-eta idazleak Susatik. P.D. Erantzuna Eliri: Nik Internet bidez erosi nuen Kindle irakurgailua. Amazonen webgunean sartu eta erosi egin nuen. Handik astebetera-edo, abisu bat jaso nuen Elorrioko postetxetik, paketa bat jasotzeko. Amazonek, bestalde, ez ditu parekatzen dolarra eta euroa (Applek egiten duen moduan). Hortaz, 99$eko irakurgailu bat irtengo zaizu 75€tan, hor nonbait. #8. Kindle irakurgailuaMikel Lizarralde ¦ 2011-11-03 ¦ 12:22Kaixo Eli. Joxek dioen moduan denda amerikarrean eros dezakezu. Prozesua jarraituz kostu osoa emango dizute, bidalketa eta aduana gastuak barne. #9. Re: Susaren e-book denda berriaSerafin Basauri ¦ 2011-11-03 ¦ 12:53Zorionak Susa! #10. Re: Susaren e-book denda berriatxerren ¦ 2011-11-03 ¦ 13:27Nik ere gaur goizean 3 erosi ditut, Jon Benitoren Bulkada eta Koldo Izagirreren Rimmel eta Ez duk erraza Konpai! Guztira 10 euro ta 62 xentimo, nire Nook-ean irakurtzeko. Ez da batere negozio txarra! #11. Re: Susaren e-book denda berriaeli ¦ 2011-11-03 ¦ 14:08Eskerrik asko Joxe Arantzabal eta Mikel Lizarralde, emandako azalpenengatik. #12. Re: Susaren e-book denda berriaUnai ¦ 2011-11-03 ¦ 17:03Galdera Susakoei: #13. Re: Susaren e-book denda berriaMikel Goñi ¦ 2011-11-03 ¦ 22:59Atzo aurreratu nuen bezala, kobratu bezain pronto erosi ditut bi liburu. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoliburuak gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|