Itzuli orri nagusira Bidali hau

Herri-partaidetza prozesua Eskoriatzan: Hausnartu dezagun kafe baten inguruan, Zelako Eskoriatza gura dozu?

© cc-by-sa  Eskoriatzako Udala (Komunikazio Arloa) ¦ 2011-11-06 ¦ 11:37 ¦ herri-administrazioak

Eskoriatzako Udalak duela egun batzuk aurkeztu zuen azaroan zehar abiatuko den herri-partaidetza prozesua. Prozesuak bi fase izango ditu. Lehenengoan, azaroaren lehen astean, sektoreekin bilerak egingo dira eta batzorde bakoitza normalean kolaboratzen duen gizarte-eragile eta pertsonekin batzartuko da. Azaroaren 12an, larunbata, World Cafe saio bat egingo da Eskoriatzako kiroldegian, goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Publizitatea

Be├▒at Herce alkatearen berbetan, prozesuaren helburua da herritarren iritzi eta ekarpenak jasotzea eta horrekin kudeaketa plan bat sortu ahal izatea, ikusitako lehentasunak eta jarraitu beharreko bidea zehazteko.

Azaroaren 12ko bilera horretara 16 urte baino gehiago duten eskoriatzar guztiak daude gonbidatuta, gazte zein edadetu, berdin kalean zein elizateetan bizi, iritzi politiko ala sinismen ezberdinekin, baina interes komun bat dutenak: Eskoriatza.

Lehen eskutik jaso gura ditu Udalak eskoriatzarren iritzi eta proposamenak, eskoriatzarrek herriari buruz sentitzen eta nahi dutena entzunda, kudeaketa plan bat egin gura du Udalak herritarren interesak kontuan hartuko dituena.

Hori guztia kafe baten, txokolate bere baten ala norberak nahi duenaren bueltan egin gura dugu, talde txikietan eta tertulia giroan, herriarekin zerikusia duten gai ezberdinei buruz hitz egin eta proposamenak eginez.

Bilera honetara joateko ahalik eta erraztasun handienak emateko, ludoteka goiz guztian zehar zabalik egingo da; gurasoek seme-alabak bertan utzi ahalko dituzte, hortaz, eta lasaitasun osoz joan World Cafe-ra.

Ekarpen guztiak jasota, dokumentu bat osatuko da ekarpen guztiekin. Horrez gain, urtarrilean, lanerako plana eta 2012ko aurrekontua aurkeztuko dira. Horietan aipatutako lehentasunak aurkeztuko dira, betiere, Udalaren posibilitate ekonomiko errealetara egokituta.

Urtean zehar, azkenik, bi bilera egingo ditu Udalak eta horietan herritarrei azalduko zaie zein gradutan dabiltzan betetzen ala ez planean aurkeztutakoak.

EZ AHAZTU!

Azaroaren 12an zure zain egongo gara 10:00etatik 13:00etara kiroldegian.

Ludoteka zabalik egongo da saioak irauten duen denbora guztian.

Ekarri ezazu zure edontzi, katilua ala kaikua.

Etorriko zarela hemen konfirmatu:
E-posta: komunikazioa@eskoriatza.net
Telefonoa: 943.714.688

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz