http://sustatu.com/Sustatu - albiste osoak2011-09-12T11:43:30ZSustatuCreated By Zope - Squishdothttp://sustatu.com/favicon.ico2005-YU55 mini-asteroidea Lurretik gertu igaroko da gaur gaueanSustatuhttp://sustatu.com/13207481932011-11-08T12:19:53Z
Gaur gauerdian igaroko da lurretik gertuen 2005-YU55 mini-asteroidea. Ilargiaren orbita baino gertuago, baina distantzia seguru batera, 319,000 kilometrora. Asteroidea biribila da, oso iluna, eta 400 metro inguruko diametroa dauka. Lurrari joko balio, hondamendia litzateke, baina lasai, ez da gertatuko.

2005-YU55 mini-asteroidea Lurretik gertu igaroko da gaur gaueanhttp://sustatu.com/1320748193?utm_source=rss&utm_medium=feedsGaixotasun konplexuen genetikaUEUhttp://sustatu.com/13206652882011-11-08T11:28:08Z
Diabetesa, obesitatea edota minbizia dira gizakiak pairatzen dituen gaixotasun arruntenetako batzuk. Gaixotasun horiek guztiek osagarri genetikoa dute, eta beraiek garatzeko probabilitatea, hein batean, heredagarria da.
Gai hau lantzeko, UEUk Gaixotasun konplexuen genetika ikastaroa antolatu du, Bizi Zientzietan (Biologia, Biokimika, Medikuntza…) lizentziatura/gradua dutenei edo azken kurtsoetako ikasleei zuzenduta. Ikastaroaren %40 erabat praktikoa izango da eta, horretarako, software libreko hiru aplikazio erabiliko dituzte.

Erabiliko diren software guztiak doakoak dira eta eskuragarri daude on line. Horien artean:

PLINK: Genoma osoko asoziazio genetikorako lanabesa da, genotipo eta fenotipoen informazioan oinarrituta hainbat oinarrizko analisiak modu errazean burutzeko diseinatuta.

HAPLOVIEW: Interfaze bakar baten haplotipoen azterketarako erabiltzen diren hainbat ataza eskainiz, haplotipoen analisia errazteko eta sinplifikatzeko diseinatutako softwarea da. Guztiz bateragarria da HapMap proiektuko datu-sortekin eta, horri esker, modu errazean milaka SNP azter ditzake batera milaka indibiduotan.

BABELOMICS: Informazio transkriptomiko, genomiko eta proteomikoaren ezaugarritze funtzionalerako eta kudeaketarako plataforma integratua da. Datuen analisia ahalbidetzen du, normalizazioa, asoziazio azterketak, zenbait taldekatze eta sailkatze mota, predikzioak… gauzatzeko tresnen bidez. Bestetik, informazio hori guztia interpretatzeko baliabideak eskaintzen ditu, datuak funtzioaren zein erregulazioaren ikuspegitik sailkatuz eta antolatuz.

Ikastaroa bi larunbatetan (azaroaren 19an eta 26an) Eibarko Markeskoa jauregian landuko da: lehenengo egunean, goizez eta bigarrenean, goiz eta arratsaldez. Izen-ematea azaroaren 11ra arte zabalik da.

http://sustatu.com/1320665288?utm_source=rss&utm_medium=feedsBernard Goienetxe Matalaz hil zutela 350 urte dira gaurSustatuhttp://sustatu.com/13207376372011-11-08T09:23:57Z
Xabier Euzkitzek joan den astean gogoratu zuen, Gaurko Hitzaren jaian, ohildu hitza aukeratzean, Matalazen exekuzioaren 350. urteurrena dela gaur. Zuberoako nobleen kontrako udako matxinada zuzendu ondoren, Sohütako guduan laborariek galdu ondoren, preso hartu zuten Bernard Goienetxe Matalaz, eta 1661ko azaroaren 8an moztu zioten lepoa Lextarreko plazan.

Ondorengo pasarteak, Wikipediakoak dira:

Mithikile bere herriko erretorea zelarik ekin zion nobleen aurkako borrokari, 1661eko ekainean. Errege borboitarrak neurri gero eta zentralistagoak ari ziren ezartzen: Zuberoako foruari zegozkion eskubideak murrizteaz gainera (Herriak zuzenean aukeraturiko ordezkariek aginterik ez izatea, gehiegizko zergak,...), herri-lurrak nobleen artean banatzeko joera zabaldu zen, benetako agindu baten modura, "lur-sailik ez jaunik gabe" printzipio feudalaren ildotik. Zuberoako Gorteetan, hirugarren estatuko ordezkariek egoera hori zuzentzeko egindako saioek huts eginik, Matalas apaiz gartsu eta hizlari trebeak hartu zuen laborariak neurri haien aurka gidatzeko ardura. Irabarneko Silviet edo hirugarren estatuko biltzarrean herriak zuzenean hautaturiko ordezkari gehienak aldeko zituen hasieratik. Elizako hierarkia, bestalde, aurkako izan zuen beti Matalasek.

1661eko ekainean hasi zen Matalasen matxinada. Nobleak eta Mauleko burgesia zituen etsai Matalasek, eta haien aurkako erasoa jo zuten bildutako laupabost mila lagunek. Sohütako etxe batzuk erre eta Mauleko hiria eta gaztelua setiatu zituzten matxinatuek. Zuberoako nobleek Bordeleko parlamentuko militarren laguntza eskatu zuten eta, bitartean, herri antolamenduko moldeak bermatzen saiatu zen Matalas, laborariek kontrolatzen zituzten herrietan.

Urriaren 12an gudukatu ziren Sohütan Matalasen laborariak, armarik gabe ia, eta Bordeletik bidalitako 100 zaldizko eta 400 oinezko gudari ongi armatuak, Calvo izeneko mertzenaria buru zelarik, Zuberoako nobleek lagunduta. Nobleek erabat menderatu zituzten laborariak. Ihes egitea lortu zuen Matalasek, baina Jentañeko dorretxean, Urdiñarbeko herritik hurbil, hartu zituzten preso Matalas eta bere laguntzaile hurkoak eta Mauleko gaztelura eraman.

Epaitu ondoren, urte bereko azaroaren 8an hil zituzten Matalas eta Roquehort Ibar Ezkerreko "degá" edo ordezkaria. Herio zigorra eman zuten harrapatu ez zituzten beste zortzi lagunentzat eta biziarteko galeretara kondenatu beste hiru, Matalasen iloba bat tarteko. Burua moztuta hil zuten Matalas Lextarreko plazan eta bolada batez ezarri zuten haren burua Mauleko sarreran, jende guztiaren erakusgarri. Bernard Goienetxek gidaturiko matxinadaren ondoren, nobleen agintea areagotu zen Zuberoan eta neurri handian ahuldu ziren Zuberoako antzinako herri-eskubideak.

Erretore zuberotarraren izena nola idatzi ere ez dakigu oraindik, nonbait. Wikipedian bertan agertzen zaigu Bernard Goienetxe eta Bernard Goihenetxe. Eta baita Matalaz zein Matalas.

Benito Lertxundik abestutako kanta ezagunaren hitzak dira Pierre Bordazaharre Etxahun-Iruri koblakariak 1955eko Matalaz pastoralerako idatziak.

Dolü gabe hiltzen niz,

bizia Xiberuarentako emaiten baitüt.

Agian, agian, egün batez

jeikiko dira egiazko xiberutarrak,

egiazko eskualdünak,

tirano arrotzen ohiltzeko.

<object height="81" width="100%"> <param name="movie" value="http://player.soundcloud.com/player.swf?url=http%3A%2F%2Fapi.soundcloud.com%2Ftracks%2F27391868"></param> <param name="allowscriptaccess" value="always"></param> <embed allowscriptaccess="always" height="81" src="http://player.soundcloud.com/player.swf?url=http%3A%2F%2Fapi.soundcloud.com%2Ftracks%2F27391868" type="application/x-shockwave-flash" width="100%"></embed> </object>

Lertxundiren kantakeran, gehienoi geratu izan zaigu tirano arrotzen hiltzeko zela kantaren aldarria, eta ez da hori esanahia, baizik eta arrotzen egozteko, kanporatzeko, horixe esan nahi baitu Ohildu hitzak. Aditz batetik bestera badago esanahi-desberdintasunik eta uste dugu Euzkitzek horixe nabarmendu nahi izan zuela joan den asteko ekitaldi horretan.

http://sustatu.com/1320737637?utm_source=rss&utm_medium=feedsGaurko Hitzaren jaia, irudizko eta hitzezko kronika bateanLuistxo Fernandezhttp://sustatu.com/13206755612011-11-08T08:19:21Z
Joan den asteko Gaurko Hitzaren 3. urteurren jaian ederto pasatu genuen hainbat lagunek Maite Goñiren tiradizoak erakarrita. Bilduma bat egin dut gonbidatuek aukeratutako hitzekin, bideo, argazki eta zenbait tuit-ekin, Storify izeneko tresna aproposa erabilita. Baina nabarmendu nahi nuke, era berean, Imanol Muruaren aukera, eztanda, Ibai Zabaletak grabatu zion bideo honetan.

Gaurko Hitzaren jaia, irudizko eta hitzezko kronika bateanhttp://sustatu.com/1320675561?utm_source=rss&utm_medium=feedsUdagoieneko Ostera, hamabigarrenezTOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioahttp://sustatu.com/13206657652011-11-07T15:36:05Z
Udagoieneko Osteraren hamabigarren edizioa azaroaren 10ean abiatuko da, Katamalok Bilboko Kafe Antzokian eskainiko duen emanaldiarekin. Udagoieneko Ostera Topaguneak antolatzen du Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren laguntzaz, eta urtero-urtero euskarazko kultur produkzioa eramaten du Bizkaiko antzokietara. Aurtengo programazioa sei emanaldik osatzen dute. Adi ibiliz gero, doako sarrerak lortzeko aukera izango duzue egunotan!

KATAMALO: Katamaloa “erantzi” ondoren, publikoa gosez utzi zuen taldeak, eta hori dela eta, kontzertu bakan batzuk emateko itzuli da.
(Azaroak 10, osteguna. Bilboko Kafe Antzokian 21:30ean). Sarrerak agortuta! Zozketan parte hartu nahi? ;)

KEROBIA: Trilogia atera eta gero (Materia Organikoa, Papera eta Kartoia, Ontziak), kantu horien moldaketa akustikoa aurkeztera datozkigu “Nola jaiotzen diren aurrez zendutakoak” emanaldi intimistarekin.
(Azaroak 11, ostirala. Urdulizko Kultur Etxean 22:00etan).

MIKEL URDANGARIN: Estudioko zortzi disko argitaratu ondoren, ibilbide guztiko kantuak jasotzen dituen zuzeneko diskoa aurkeztuko du. Disko hori aurkezteko lehen kontzertua Udagoieneko Osteraren barruan egingo du.
(Azaroak 18, ostirala. Balmasedako Klaret Antzokian 20:30ean).

HOSTOAK: Oreka TX, Amaren Alabak eta Kukai dantza konpainiaren eskutik paregabeko emanaldia, punta-puntako euskal musikari eta dantzarien eskutik.
(Azaroak 25, ostirala. Ermua Antzokian, 22:15ean).

ETXE+LORELEI: Kantautore estiloko emanaldia, alde batetik Etxe, bere disko bietako lanekin, eta bestetik Lorelei, 11 urte ta gero Osteran agertuko dira berriro, beraien esanetan “bizirik” lurperatu baitzuten poesi musikatu proiektu hau.
(Azaroak 26, larunbata. Getxoko Andres Isasi Musika Eskolan 22:00etan).

TXAN MAGOA: Urteetako prestaketaren ondoren, emanaldi berria estreinatuko du Osteran, Ezer ez da dirudiena titulupean.
(Azaroak 27, igandea. Barakaldo Antzokian 18:00etan).

Bost lagunentzako hiru emanaldirako sarreren zozketa

Gero eta gehiago zarete interneten jarraitzen gaituzuenok, eta eskerrak emateko, Udagoieneko Osterako emanaldiak dohainik ikusteko aukera eman nahi dizuegu. Hasteko eta behin, bost lagunek Osterako hiru emanalditara joateko bina sarrera lortu ahal izango dituzue. Horretarako, Udagoieneko Ostera 2011ren orrialdera joan eta bertan dagoen galdetegia betetzea baino ez duzue. Zozketa azaroaren 10eko goizean bertan egingo dugu datuak bete dituzen guztion artean.

Twitter bidez ere, sarrerak lortzeko aukera

Twitter bidez jarraitzen gaituzuenok ere aukera izango duzue Osteraren hainbat emanalditarako sarrerak lortzeko. Hurrengo egunotan zabaltzen ditugun txioak arretaz irakurri zer egin behar duzuen jakiteko!
http://sustatu.com/1320665765?utm_source=rss&utm_medium=feedsArabatik Arabara euskaraz: 16. Jagon jardunaldiakwww.euskaraba.comhttp://sustatu.com/13204079042011-11-07T11:18:24Z
Azaroaren 11n, ostiralean, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XVI. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Gasteizen, Artium Museoan, "Arabatik Arabara euskaraz" izenburupean, goiz eta arratsaldez.

Araban euskarak suspertze bizkorra izan du, azken 40-50 urte hauetan. Horiek horrela, euskararen iragana, egungo egoera eta etorkizunari buruz hausnartzeko, Arabako euskaldunen ezaugarriak zein diren ikasteko, euskarari buruzko diskurtso berriaz iritziak trukatzeko antolatu ditu Euskaltzaindiak XVI. Jagon jardunaldiak, Arabako elkarte eta erakundeekin batera, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Era berean, hainbat administraziotan garabidean den hizkuntza politika edota Arabako gizartearen eremu desberdinetatik, euskararen erabilera sustatzeko edo euskarari beste arlo batzuetan sarbidea emateko asmoz, abiatu diren egitasmoak aztertu eta hizpide ere izango dira jardunaldi hauetan.

Egitarau oparoaren goizeko saioan, besteak beste, honako gai hauek jorratuko dituzte:

Manu Ruiz Urrestarazu, Izena, izana.

Jon Aizpurua, Azken hogeita bost urteotako Euskararen bilakaera Araban.

Olatz Altuna, Araban euskararen
kale-erabilerari buruzko datuak, bilakaera eta prospekzioa.

Miel A. Elustondo, Arabako herri-ekimenaren lana euskararen normalizaziora bidean: atzo eta gaur.

Iñaki Martinez de Luna, Euskararen inguruko diskurtso berria Arabarako: gogoeta eta proposamena.

Arratsaldeko saioan, berriz, mahai-inguruko solasaldi baten ostean, 15 minutuko txanda banatan, honako hauek:

Ane Pedruzo eta Esti Rodriguez, Gasteizko Mintzalaguna, bost urtez euskaldunak batuz.

Juan Mari Juaristi, Gure koadrilan euskaldun franko eta gainera bertsotan.

Ainhoa Arriaga eta Manex Agirre, Arabako euskarazko hedabideen orainaz eta geroaz

Idoia Illarramendi, Euskara planak aisialdi arloko elkarteetan.

Estiñe Astorkia eta Naroa Cuesta, Merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko praktika onak.

Izen-ematea:

Euskaltzaindiaren XVI. Jagon Jardunaldiak irekiak izango dira, bai eta doakoak ere, eta entzule bezala nahi duena joan daiteke.

Izena emateko epea azaroaren 10ean amaituko da. Izena emateko sakatu hemen. (Oharra: galdera ipintzen duen eremuan, XVI. Jagon Jardunaldietan entzule bezala joan nahi dela jarri behar da).

http://sustatu.com/1320407904?utm_source=rss&utm_medium=feedsIf this then that: hau eginez gero, huraxeLuistxo Fernandezhttp://sustatu.com/13203200302011-11-07T09:23:50Z
IFTTT edo If this then that deskubritu berri dudan zerbitzu bat da. Oso gauza praktikoa. Hau eginez gero, huraxe gertatuko da. Interneteko zerbitzu anitzen garaian, gauzak elkarrekin konektatzeko balio du.

Irudiak erakusten duena da neure buruarentzat egindako horietako bat. Delicious erabiltzen dut, eta orain, han ezer TW etiketarekin markatzen badut, mezu bat zabalduko da Twitterrera (ez badut Twitterren zabaldu nahi, ez diot etiketa hori ematen, eta kito). Antzeko beste task edo egiteko bat ere egin dut, Delicious-etik Facebook-era gauzak eroateko (oharra: konexioak ez dira berehalakoak, 15 minutuko atzerapenarekin gerta daitezke).

Delicious, Flickr, Dropbox, RSS jarioak, e-posta, Facebook ... Hainbat aplikazio lotu daitezke egiteko horien bidez. Eta gainera, beste aukera bat da recipe edo errezetak erabiltzea. Zure egitekoa beste batzuentzat baliagarria dela uste baduzu, partekatu dezakezu.

Honako hau da errezeta horietako bat: Facebook-en argazki batean etiketatzen zaituzten bakoitzean, zure argazki hori Dropbox-era joango da.

Neuri gustatu zait If This Then That eta gomendatzen dizuet probatzeko zuek ere.

http://sustatu.com/1320320030?utm_source=rss&utm_medium=feedsUholdeak izanda ere, kirola nagusi Euskadi IrratianAitor Zalduegihttp://sustatu.com/13206061302011-11-06T20:02:10ZIgande arratsaldean egoera zaila izan da Hernani, Astigarraga eta Martutene aldean. Gainera, nazional 1 errepidea moztuta egon da eta arazo franko izan da Gipuzkoako beste toki askotan. Hala ere, Euskadi Irratiak ez du horren berri eman pilota-partidua amaitu den arte.

Igandeko eurijasen ondorioz, arratsaldeko lauetarako Hernaniko Portu auzoa urpean geratu da, eta Hernanitik Osinaga bailararako bidea moztu da. Argi indarra joan-etorrian izan da Hernaniko zentroan, kronika hau idatzi den tokitik, behintzat. Ez da izan salbuespena Gipuzkoan. Inguruko herrietan Urumea ibaiak bera arrotik atera egin da. Eusko Trenek eten bat izan du Usurbil aldean, Antzuola eta Zumarragan ere arazoak ziren, Adunan Nazional 1 errepidea moztuta geratu da, eta beste hainbat arazo izan dira probintzian.

Larrialdi egoera bat sortu da. Trafikoari dagokionez, egoera ez zen erraza, eta emergentzi-zerbitzuek jendea etxeetatik ateratzen hasi behar izan dute toki batzuetan. Publikoak maiz informatuta egoteko beharra zuen.

Informazio hori askorentzat bide bakarra zuen: pilekin funtzionatzen duen irratia. Argi indarra galduta, ez zegoen telebistarik, ez Internetik. Autoetan zijoaztenak, beste hainbeste.

Egoera oso honen aurrean, Euskadi Irratiak ez du erreakzionatu. Kirola emititzen ari ziren. Errealaren partidua Vallecasen, Lagun Aroren saskibaloi partidua eta Irujo eta Barriolaren arteko pilota partiduaren berri izan du publikoak. Etengabeko emanaldia izan da, gutxienez, seiretatik zazpirak arte. Zazpiretan, dagoeneko egun argia joanda, pilota partidua bukatu da eta albisteen txanda iritsi da. Orduan jakin du Gipuzkoako jendeak zein zen egoera errepideetan.

Publikoak egoeraren berri ordu laurdenero izan beharrean, kirolak tarte bat egin arte itxoin behar izan du. Ordubete gutxienez, larrialdi egoera batean. Kirola berriz ere nagusi.

Kronika hau idazteko momentuan, arratsaldeko zortzirak hamar gutxitan (Hernaniko zentrora argi indarra itzulita dago), eta telebistan, RTVEko lehen kateko "Gente" programak Hernanin dagoen erreportero batekin egin du konexioa informazio labur bat emateko, eta ETBk ez du horrelakorik egin. ETB1ean kirolaren laburpena ematen ari zen eta ETB2an pelikula bat.

Hori izan da igande arratsaldeko egoeraren kronika auzoak urpean dituen herri batetik.

http://sustatu.com/1320606130?utm_source=rss&utm_medium=feedsHerri-partaidetza prozesua Eskoriatzan: Hausnartu dezagun kafe baten inguruan, Zelako Eskoriatza gura dozu?Eskoriatzako Udala (Komunikazio Arloa)http://sustatu.com/13203238222011-11-06T11:37:02Z
Eskoriatzako Udalak duela egun batzuk aurkeztu zuen azaroan zehar abiatuko den herri-partaidetza prozesua. Prozesuak bi fase izango ditu. Lehenengoan, azaroaren lehen astean, sektoreekin bilerak egingo dira eta batzorde bakoitza normalean kolaboratzen duen gizarte-eragile eta pertsonekin batzartuko da.
Azaroaren 12an, larunbata, World Cafe saio bat egingo da Eskoriatzako kiroldegian, goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Beñat Herce alkatearen berbetan, prozesuaren helburua da herritarren iritzi eta ekarpenak jasotzea eta horrekin kudeaketa plan bat sortu ahal izatea, ikusitako lehentasunak eta jarraitu beharreko bidea zehazteko.

Azaroaren 12ko bilera horretara 16 urte baino gehiago duten eskoriatzar guztiak daude gonbidatuta, gazte zein edadetu, berdin kalean zein elizateetan bizi, iritzi politiko ala sinismen ezberdinekin, baina interes komun bat dutenak: Eskoriatza.

Lehen eskutik jaso gura ditu Udalak eskoriatzarren iritzi eta proposamenak, eskoriatzarrek herriari buruz sentitzen eta nahi dutena entzunda, kudeaketa plan bat egin gura du Udalak herritarren interesak kontuan hartuko dituena.

Hori guztia kafe baten, txokolate bere baten ala norberak nahi duenaren bueltan egin gura dugu, talde txikietan eta tertulia giroan, herriarekin zerikusia duten gai ezberdinei buruz hitz egin eta proposamenak eginez.

Bilera honetara joateko ahalik eta erraztasun handienak emateko, ludoteka goiz guztian zehar zabalik egingo da; gurasoek seme-alabak bertan utzi ahalko dituzte, hortaz, eta lasaitasun osoz joan World Cafe-ra.

Ekarpen guztiak jasota, dokumentu bat osatuko da ekarpen guztiekin. Horrez gain, urtarrilean, lanerako plana eta 2012ko aurrekontua aurkeztuko dira. Horietan aipatutako lehentasunak aurkeztuko dira, betiere, Udalaren posibilitate ekonomiko errealetara egokituta.

Urtean zehar, azkenik, bi bilera egingo ditu Udalak eta horietan herritarrei azalduko zaie zein gradutan dabiltzan betetzen ala ez planean aurkeztutakoak.

EZ AHAZTU!

Azaroaren 12an zure zain egongo gara 10:00etatik 13:00etara kiroldegian.

Ludoteka zabalik egongo da saioak irauten duen denbora guztian.

Ekarri ezazu zure edontzi, katilua ala kaikua.

Etorriko zarela hemen konfirmatu:

E-posta: komunikazioa@eskoriatza.net

Telefonoa: 943.714.688

http://sustatu.com/1320323822?utm_source=rss&utm_medium=feedsHartuko al dugu kafe bat herriko plazan?Oihana Garcia eta Ainara Ibañez, Elhuyar Aholkularitzahttp://sustatu.com/13204008622011-11-06T09:31:02Z
Euskararen erabileraz hausnartzeko World Kafea antolatu du Elorrioko Udalak.

Argazkiak.org | Elorrioko World Kafea © cc-by-sa: ainarai

Duela 10 urte Elorrioko Udalak Geurien izeneko hitzarmena sortu zuen herriko merkataritza, ostalaritza, zerbitzu-enpresa eta elkarteetan euskararen presentzia eta erabilera sustatzeko asmoz. Hitzarmen horren barruan hainbat ekimen ezberdin antolatu dira azken urteetan: merkatari eta ostalarien hizkuntza-gaitasuna hobetzeko ikastaroak edo euskarri lagungarriak, hizkuntza-paisaian eragiteko kanpainak, hizkuntza-jarrerak lantzeko tailerrak, itzulpegintza-zerbitzua, eta abar. 2008tik aurrera, udalak Elhuyar Aholkularitzarekin lankidetzan bideratu ditu lan horiek.

Urte hauetan guztietan batez ere komertzio eta tabernetako langileekin aritu gara lanean, baina jakin badakigu salerosketa prozesuan eragile batek baino gehiagok hartzen duela parte. Hori dela eta, beharra ikusi dugu begirada apur bat zabaldu eta prozesuan parte hartzen duten eragile ezberdinekin lan egiteko. Bakoitzak gure alea jarriz, guztion artean eraiki dezakeguna aberatsagoa izango delako.

Aurtengoan gaia kalera atera nahi izan dugu, eta herriaren erdigunean kokatu gure hizkuntza: Elorrioko plazan. Horretarako, urriaren 21ean World Kafea antolatu genuen, eta herritarrak plazaren bihotzean ireki genuen terraza berrira gonbidatu genituen. Herriko plaza dendari, zerbitzu-enpresetako langile, elkarteetako ordezkari nahiz bezeroen topagune bilakatu zen. Eta topagune horren ardatza euskara izan zen. Euskara, Elorrioko bihotzean beraz.

Hainbat lantalde sortu genituen herritarren artean, eta hiru galdera izan zituzten eztabaidagai. Parte-hartzaileek guztiak lantzeko aukera izan zuten mahai batetik bestera pasaz, askaldu bitartean.

Parte-hartzaileen iritziz,Elorrioko merkataritza eta ostalaritzan gaztelania da nagusi, eta alor sozioekonomikoan hizkuntzak duen egoera eta estatusa gainerako erabilera-eremuetan duenaren antzekoa da.

Herritarren nahimena aurrera begira euskararen presentzia eta erabilera areagotzea da. Horretarako, guztiok ditugu etxeko lanak eta hona hemen herritarrek luzatutako hainbat eskaera eta proposamen:

Euskara erabili egin behar dugu, dakiguna gutxi bada ere. Euskara zirrikitu guztietatik sartu behar dugu, arnasa hartu dezan.

Dendari eta tabernariek euskaldunari erraztasunak eman behar dizkiote. Lehen hitza euskaraz egitera animatu zituzten, eta euren guneetan dituzten informazio-euskarrietan (kartelak, menuak…) euskarari lehentasuna emateko eskatu zieten. Azken batean, bezeroari euskaraz egin dezakeela sentiarazi behar diogu denda edo tabernara sartzen denean, euskaraz egitea aukera natural eta erraza izatea lortu, beldurrak, lotsak eta deserosotasunak ekidinez.

Euskaldunok gure konplexuak gainditu behar ditugu eta hizkuntzarekiko gure leialtasuna indartu.

Guztiok egindako ahalegina eskertzeko eta ospatzeko guneak sortu behar ditugu. Egindako bideari balioa ematea eta bide hori ikustaraztea garrantzitsua da.

Haurrek ere ez zuten ekimen honetatik kanpo geratu nahi izan, eta euren lantaldeak sortu zituzten. Helduak euren gogoetetan murgilduta zeuden bitartean, haurrek marrazkiak egin zituzten euskara ardatz moduan hartuta. Euskara herrikideen arteko topagune eta heldu nahiz haurren gozamen-iturri bilakatu zen arratsalde batez. Eskertzekoa eta ospatzekoa, bideari berriro ekin aurretik.

http://sustatu.com/1320400862?utm_source=rss&utm_medium=feeds