Subijana etxeaMintzola: Ahozko lantegia

Euskararen ahozkotasunaren ikergune eta erreferentzia izan nahi du Mintzola Fundazioak, eta horretarako bi ipar nagusiri jarrita gaude:

  • ahozko tradizioaren behatoki dinamikoa izatea
  • gaurko gizarteak ahozkotasunaren alorrean dituen premiei erantzutea

> Ikus bideoa

Formazioa

Alor guztien alorra da formazioarena. Euskararen ahozko gaien jakinta hedatzen ari da eta interes zein behar ezberdinei erantzuten dien formazioa eskaintzen du Mintzolak: hezkuntza eremuan lanean diharduten profesionalentzat, ahozko konpetentziak garatu nahi dituen edozein pertsona edo profesionalentzat, familiarentzat, eta abar.

> Ikus gehiago

Hitanoa

Zumaiako gazteak ari-arika ezpainetan hika darabilte, hezkuntzarako prestatu den material didaktikoarekin.

Hitanoa

> Ikus gehiago

 

Aretoak

GanbaraSubijana etxeak hainbat gune publiko ditu ahozkoaren gaiak ikertu, landu eta bideratzeko. Gai honekin lotura duten egitasmoak dituzten erakunde zein pertsonek eskaerak egin ditzakete aretoak eta guneak erabiltzeko.

AHOA BETE HOTS jardunaldiak

Ahoa Bete Hots Jardunaldiak

Ahoa bete hots jardunaldien bigarren edizioa da aurtengoa. Jardun idatzitik ahozkorako urratsean egungo euskal gizarteari sortzen zaizkion beharren lanketari helduko zaio bereziki aurtengoan. Bi kodeen arteko ezberdintasunez hitz egingo da eta une honetan gizartearen beharrei erantzuteko sortuak ditugun baliabideez ere bai.

Eman izena

Sare sozialak