Bertsozale Elkartea
Bertsozale Elkartea
euskara castellano français english
Mapa
Orri nagusira Gune hau lehenetsi Helbideak Atala inprimatu Iradokizunak Gogokoenetan ipini
Bertsoak
Bertsolaritza
Bertso Doinutegia
Bertsozale Elkartea
Agenda
U-morez
Liburutegi Digitala
Hitzetik Hortzera
Bertso Eskolak
Nor da Nor
Txapelketak
Argazkiak
Kulturartea
Lanku
Foroa
Bazkide egin
BertsoZalea
Jolasak
Prentsa Bulegoa
Estekak
Jaso Berriak
bertsoplaza.tv

Babesleak:

Gipuzkoako Foru Aldundia

Kutxa

Eusko Jaurlaritza

Bizkaiko Foru Aldundia

Euskadiko Kutxa

Eun grupo

Azpeitiko kanporaketa eta Sarako afaria HITZETIK HORTZERAn

Azpeitiko kanporaketa eta Sarako afaria HITZETIK HORTZERAn
Ainara Lasa oiartzuarra izango da asteon platoko gonbidatua Hitzetik Hortzeran. Lasa G PUNTUko antolatzaile taldean dabil eta Hariketak, lotzea askatzea denean erakusketa jarrita dauka Hondarribiko Modotti tailerrean. Azpeitiko kanporaketan bizitakoaz, bertsolari-bertsozale hartu-emanaz eta arte-sorkuntzaz, orohar, arituko da Ainara Lasa.

Igandean 22:30ean etb1en, eta lehenagotik eitb nahieran-en.

Ikasturte berrian 20.270 haur eta gaztek landuko dute bertsolaritza beren ikastetxean

Ikasturte berrian 20.270 haur eta gaztek landuko dute bertsolaritza beren ikastetxean
Bertsolaritzaren transmisioa Bertsozale Elkartearen proiektuaren zutabe nagusietakoa da. Bertsolari eta bertsozale berrien heziketan ikastetxeetan zein bertso eskoletan egiten den lana ezinbestekoa da bertsolaritzaren oraina eta etorkizuna bermatzeko.

Ikasturte berri honetan guztira 374 ikastetxetan landuko da bertsolaritza Bertsozale Elkartearen eskutik. Iazkoarekin alderatuta, 47 ikastetxe berri sartu dira proiektuan. Horri esker, 20.270 ikasle dira astero edo hamabostero bertsolaritza landuko dutenak beren ikastetxean. Iazkoarekin konparatuta, aldea ez da makala, 2.828 ikasle gehiago baitira.

Hori guztia aurrera eramateko Bertsozale Elkarteko 36 bertsolaritza irakasle dira gelaz-gela proiektua garatzen dutenak.

Herrialdeetako datuek erakusten duten bertsolaritzaren transmisioaren osasun onaz gain, Euskal Herri mailan albiste pozgarri bat dugu: Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak elkarlan akordioa sinatu berri dugu, 2011-12 ikasturtean abian jarri dena. Akordioa aurrerapauso handia eta mugarria da bi erakundeentzat.

Jokin Urangarentzat azkeneko txartela

Jokin Urangarentzat azkeneko txartela
Euritea eurite atzo, igandea, 1500 bertsozale gerturatu ziren Azpeitira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren eta azken final-laurdenaz gozatzera. Jokin Urangak batu zituen puntu gehien (488) eta zuzenean finalaurrekoetarako pasea eskuratu zuen. Jarraian, hurrenez-hurren, Iker Zubeldia (478), Iñaki Apalategi (472.5), Unai Muñoa (466), Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" (463) eta Ane Labaka (451) izan ziren.

Final-laurdenak amaitu dira, beraz, eta guztira 18 bertsolari sailkatu dira azaroaren 26tik aurrera jokatuko diren finalaurrekoetan kantatzeko (ikusi zerrenda albistearen izenburuan klik eginda).

Hiru saio izango dira hurrengo fasean, Arrasaten azaroaren 26an, Tolosan azaroaren 27an eta Hernanin abenduaren 4an.

Abenduaren 18an jokatuko da final handia Donostiako Illunbeko zezen-plazan. Sarrerak salgai dituzue www.gpuntua.com atarian eta aurrez erostea aholkatzen dizuegu.

Bertxoko sariketa abian da

Bertxoko sariketa abian da
Azaroaren 3tik 25era bitartean gauzatuko da Arabako Bertsozale Elkarteak eta Hala Bedi Irratiak elkarlanean antolatutako gazteei zuzenduriko sariketa. Hiru kanporaketa eta finala izango dira.

Kanporaketak: Azaroaren 3an, Gasteizen; azaroaren 11n Kanpezun; azaroaren 18an Agurainen.
Finala Aramaion izango da azaroaren 25ean.

Afari formatuko saioak izango dira (afaria 20:30ean eta saioa 22:30ak inguruan). Afarirako izena emateko saioa baino bi egun lehenago deitu 675707971 telefono zenbakira edo araba.sustapena@bertsozale.com helbidera.

Asier Altunaren "Bertsolari" filma ikusgai da zine aretoetan

Asier Altunaren "Bertsolari" filma ikusgai da zine aretoetan
Donostiako Zinemaldian estreinatu ondoren, urriaren 14tik aurrera zine aretoetan ikusgai dugu Asier Altunaren "Bertsolari" filma.

2009ko Txapelketa Nagusiaren harira hasi zen filma prestatzen zuzendari bergararra eta orduko asmo hori dokumental ikusgarria bihurtu du: bertsolaritza, isiltasuna eta arte biluziaren inguruko hausnarketa ederra.

Ez ezazue galdu ikusteko aukera.

Hona hemen filmaren emanaldi lekuak eta datak.

Bertsozalea :: Bertsozale Elkartearen berripapera Bertsozalea :: Bertsozale Elkartearen berripapera
2011ko azaroa, 132. zenbakia.
A G E N D A
azaroa
al
ar
az
oe
oi
la
ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        
San Martin eguna. Bertso-bazkaria
Ituren.
2011-11-11, 00:00

Ikusi berriak

 

Bertsoa.com

 

 

Proiektu kidea:

Mintzola ahozko lantegia

 

Bertsozale Elkartea. Subijana Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona
T. (00) (34) 943 69 41 29 / F. (00) (34) 943 69 30 41 / bertsozale@bertsozale.com
Legezko oharra
Albisteak: rss ikonoa | Agenda: rss ikonoa