Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ahoz idatzi, eskuz hitz egin

Ahoz idatzi, eskuz hitz egin

2011/11/03

Joxerra Garziak ahozkotasuna eta bertsolaritzaren arteko harremana buruz jardun du. “Mintzolaren egitekoa da ikerketarako lehentasunak zehaztea. Mintzola horretarako sortu zen, zer ikertua ez da falta, eta borondatea eta baliabidea hurrenkera horretan jarri beharko lirateke. Lana beltz egiteko jendea topatuko dugu gero” esanez amaitu du bere txanda.

Ahozkoa eta idatzizkoaren arteko ezberdintasunetan sakonduz, oralista klasikoen sailkapenetik abiatu eta aurrera egin du ahozko hizkuntzaren eta bertsolaritzaren arteko ezaugarriak jasoz. John Foley adituari jarraituz, ahozko jardun bat ahozko generotzat hartzeko bi baldintza bete behar dituela aipatu du: “gauzak adierazteko sistema diferentzialdu bat (errima, doinu bat…), eta horrek sortzaile eta hartzailearen artean sortzen duen harreman edo hitzarmena. Bertsolaritzaren inguruan oraindik asko dagoela ikertzeko aldarrikatu du behin eta berriz: “Inork ez du ikertu zein den bertsolaritzan horren gainean dagoen hitzarmena, eta ahozkoaren inguruan ikertu dena ez da bertsotan ikertu”; horrez gainera, “aztertu beharko litzateke zenbateraino bihurritu daitekeen sintaxia bertsoan”. Entretenimenduzkoa, ahozkoa, inprobisatua eta kantatua da bertsolaritza Garziaren esanetan, eta bere ahozko zein idatzizko ezaugarriak zein diren azaldu  du egungo eta lehengo bertsoekin ilustratuz aipaturikoa. Egungo bertsolaritzari dagokionez, adibidez, “bertsotan eta kantuan sintaxian txukun samarragoak izan beharko genuke”ela adierazi du, baita ere moldeak antzemangarriak izan beharko luketela bat-bateko bertsoan: “entzuleak jakin behar du noiz doan errimatzera”. Amaitzeko, Mintzola Fundazioari dei egin dio gai honetan sakondu dezan: “Mintzolaren egitekoa da ikerketarako lehentasunak zehaztea. Mintzola horretarako sortu zen, zer ikertua ez da falta, eta borondatea eta baliabidea hurrenkera horretan jarri beharko lirateke. Lana beltz egiteko jendea topatuko dugu gero”.

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word
Ahoz idatzi, eskuz hitz egin

Joxerra Garzia eta Inazio Usarralde.