Hemen zaude: Hasiera Albisteak Esatearen ederra

Esatearen ederra

2011/11/02

Prosodia eta interpretazioaz aritu da Julia Marin. Ahoz esateko idazten diren testuen ezaugarriez ere jardun da.

Esatearen ederra izenburupean Julia Marin Itzulidatzeko kidea eta antzerkizalea izan dugu hirugarrenik. Euskararen azterketak eta euskal antzerkiarekin izan duen eskarmentuak lagundu dio Julia Marini idatzizko testutik ahozkorako urratsean ditugun zailtasunak identifikatzen. Antzerkiko testu idatziak esateko idatziak diren heinean ezberdintzen dira testu idatzietatik. Gorputz mugimenduak, begirada, ahotsa eta batez ere prosodiari heldu dio hitzaldian. Testu idatzietatik ahozkora iragateko jauzian oraindik lan eta ikerketa asko garela egitekoak aipatu digu, eta euskararen zazpi beharrizan garatu ditu:

  • Esatezko testuaren ezaugarriak ikertu eta deskribatu.
  • Ahozko euskara batu estandarraren ezaugarriak deskribatu eta prosodia eredu bat eskaini.
  • Hitzaldi on baten ezaugarriak zein diren aztertu.
  • Eduki horiek didaktizatu eta ahoskera metodo berriak sortu.
  • Formazioa eskaini irakasleei.
  • Hizkuntzaren alderdi ludikoa landu eta zabaldu.
  • Gogoeta sakona egin euskalki eta erregistroen erabileraz.

Ildo horretatik, Mintzola Fundazioari bota zion erronka eta bere prestutasuna agertu zuen euskararen prosodian ikertu eta aurrez aipatutako edukietan sakondu dezan. Mintzola Fundazioa ikusten du Julia Marinek gai horri heltzeko erakunde aproposa, eta ezinbestekoa, berriz, Euskaltzaindiak gai honi dagokionez egin beharko lukeen lana.

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word
Esatearen ederra

Julia Marin azalpenak ematen.