Itzuli orri nagusira Bidali hau

2005-YU55 mini-asteroidea Lurretik gertu igaroko da gaur gauean

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2011-11-08 ¦ 12:19 ¦ zientzia

Gaur gauerdian igaroko da lurretik gertuen 2005-YU55 mini-asteroidea. Ilargiaren orbita baino gertuago, baina distantzia seguru batera, 319,000 kilometrora. Asteroidea biribila da, oso iluna, eta 400 metro inguruko diametroa dauka. Lurrari joko balio, hondamendia litzateke, baina lasai, ez da gertatuko.

Erref.: 2005-YU55 mini-asteroidea Lurretik gertu igaroko da gaur gauean (www.skyandtelescope.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: 2005-YU55 mini-asteroidea Lurretik gertu igaroko da gaur gauean

Sustatu ¦ 2011-11-08 ¦ 12:45

Asteroidearen distira 11. magnitudekoa izango da eta horrek esan nahi du begiz ez dagoela ikusterik: teleskopioa behar da.

Baina teleskopioa baduzu, nora begiratu? Artikulu honetan (gaztelaniaz) azaltzen dute Stellarium programa librearekin nola ikus daitekeen, eta zeruaren irudi batzuk ere badaude, Bergaratik (Gipuzkoa) begiratuko bagenu bezala, hain zuzen ere.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz