Itzuli orri nagusira Bidali hau

Ezagutzen dituzue ama-alaba hauek? ba kamera galdu zuten Kilometroetan

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2011-11-04 ¦ 12:54 ¦ argazkia

Eguneraketa: 15.00: agertu da!

Galdutako argazki kamera bat agertu zen Kilometroak egunean Azpeitiko Ikasberri ikastolako gunean. Barruan, besteak beste, argazki hau. Jabea ezagutzen? Ba hemen argibideak kontaktuan jartzeko.

Erref.: Ezagutzen dituzue ama-alaba hauek? ba kamera galdu zuten Kilometroetan (twitter.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Ezagutzen dituzue ama-alaba hauek? ba kamera galdu zuten Kilometroetan

Kilometroak 2011 ¦ 2011-11-04 ¦ 13:13

Eskerrik asko mezua zabaltzeagatik!

Egia esan, ez dakigu ama-alabak al diren ere. Kilometroak egunean ikastolako gunean agertu zen kamera eta hantxe eduki dugu kamera ikastolan, jabea noiz azalduko.

Baina, azaltzen ez eta azkenean barruan begiratu eta egunean bertan ateratako 20 bat argazki behintzat bazituela ikusi dugu. Horregatik publikatu ditugu pare bat, Twitterren eta Facebooken, jabeari kamera guk dugula adierazteko.

Suposatzen dugu pertsona hauek jabearen ingurukoak izango direla eta ea hortik lortzen dugun kontaktuan jartzea.

Mertzi,

KMK 2011

#2. Re: Ezagutzen dituzue ama-alaba hauek? ba kamera galdu zuten Kilometroetan

baltuna ¦ 2011-11-04 ¦ 13:56

Idatzi diot Kilometroako twiterrari baina badaezpada hemen jartzen dut.

Oso oker ez banago argazkikoa Maider da, adnaoindarra, orain 10 urte Andoaingo ikastolan ingeles irakasle moduan ibili zen, ez dakit han jarraitzen duen edo non dabilen.

Datu horiekin, Andoaingo ikastolara deitu eta ez dut uste bere telefonoa lortzeko arazorik izango duzuenik.

Ea zortea duzuen ba

#3. Re: Ezagutzen dituzue ama-alaba hauek? ba kamera galdu zuten Kilometroetan

Kilometroak 2011 ¦ 2011-11-04 ¦ 14:47

Bai horixe! Deitu du telefonoz neska berak eta poz galanta hartu ere bai galdutzat jotzen zuen kamera berreskuratu duenean.

Sare sozialek balio dute zeozertarako ;-)

Eskerrik asko,

KMK 2011

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz