Itzuli orri nagusira Bidali hau

Gaixotasun konplexuen genetika

© cc-by-sa  UEU ¦ 2011-11-08 ¦ 11:28 ¦ osasuna

Diabetesa, obesitatea edota minbizia dira gizakiak pairatzen dituen gaixotasun arruntenetako batzuk. Gaixotasun horiek guztiek osagarri genetikoa dute, eta beraiek garatzeko probabilitatea, hein batean, heredagarria da. Gai hau lantzeko, UEUk Gaixotasun konplexuen genetika ikastaroa antolatu du, Bizi Zientzietan (Biologia, Biokimika, Medikuntza…) lizentziatura/gradua dutenei edo azken kurtsoetako ikasleei zuzenduta. Ikastaroaren %40 erabat praktikoa izango da eta, horretarako, software libreko hiru aplikazio erabiliko dituzte.

Publizitatea

Erabiliko diren software guztiak doakoak dira eta eskuragarri daude on line. Horien artean:

  • PLINK: Genoma osoko asoziazio genetikorako lanabesa da, genotipo eta fenotipoen informazioan oinarrituta hainbat oinarrizko analisiak modu errazean burutzeko diseinatuta.
  • HAPLOVIEW: Interfaze bakar baten haplotipoen azterketarako erabiltzen diren hainbat ataza eskainiz, haplotipoen analisia errazteko eta sinplifikatzeko diseinatutako softwarea da. Guztiz bateragarria da HapMap proiektuko datu-sortekin eta, horri esker, modu errazean milaka SNP azter ditzake batera milaka indibiduotan.
  • BABELOMICS: Informazio transkriptomiko, genomiko eta proteomikoaren ezaugarritze funtzionalerako eta kudeaketarako plataforma integratua da. Datuen analisia ahalbidetzen du, normalizazioa, asoziazio azterketak, zenbait taldekatze eta sailkatze mota, predikzioak… gauzatzeko tresnen bidez. Bestetik, informazio hori guztia interpretatzeko baliabideak eskaintzen ditu, datuak funtzioaren zein erregulazioaren ikuspegitik sailkatuz eta antolatuz.

Ikastaroa bi larunbatetan (azaroaren 19an eta 26an) Eibarko Markeskoa jauregian landuko da: lehenengo egunean, goizez eta bigarrenean, goiz eta arratsaldez. Izen-ematea azaroaren 11ra arte zabalik da.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz