Interneteko egunkari ultraeskuindarra Pirritx eta Porrotx pailazoen kontra

© cc-by-sa  Joserra E.  ¦  2011-11-10 ¦ 13:46 ¦  politika

Interneten argitaratzen den El Confidencial Digital egunkari ultraeskuindarrak Pirritx eta Porrotx pailazoei buruzko informazio bat argitaratu du egunotan, pailazo horiek Arbizuko eskola publikoan egindako Palestinaren aldeko ekitaldi bateko irudiak erabilita. Informazioaren arabera euskal pailazoak Arbizuko haurrak doktrinatzen ibili ziren Euskadiko eta Palestinako ikurrinak erabilita.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Publizitatea

Nigerreko Bombino gitarra-jole handia Sustraiez Blai jaialdian

© cc-by-sa  SUSTRAIEZ BLAI KULTUR ELKARTEA  ¦  2011-11-10 ¦ 13:21 ¦  musika

Larunbatez, azaroaren 12an, ospatuko da munduko musiken gaineko Sustraiez Blai Jaialdiaren hamaikagarren edizioa Ordizian. Oraingoan ere, iaz bezalaxe, musika-emanaldiak bi leku ezberdinetan izango dira: alde batetik, Garagartza plazan eta bestetik, merkatuko plaza estalian. Aipatu beharreko aurtengo berrikuntza da egun osoan zehar, goizetik hasita, artisautza-azoka izango dela herriko alde zaharrean, egun-pasa egin nahi duenari aukera ederra eskainiz.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Autopsiarako Frogak, Karrisolasaren hurrengo saioan

© cc-by-sa  KARRIKIRI, Iruñea  ¦  2011-11-10 ¦ 10:09 ¦  liburuak

Iruñeko Karrikiri elkarteak duela zenbait hilabete martxan jarritako Karrisolasa ekimenaren jarraitzen du Koldo Izagirreren AUTOPSIARAKO FROGAK aztertzeko.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Itsasotik begira Euskal Herriko Itsas aldizkari birtuala martxan

© cc-by-sa  Albaola Itsas Kultur Erakundea  ¦  2011-11-10 ¦ 09:34 ¦  blogak

Albaola Itsas Kultur Erakundeak udako etenaldiaren ondoren berriz ere abian jarri du Itsasotik Begira bloga. Blog honekin itasa kultura gizarteratzeko urrats txiki bat gehiago eman nahi du Albaola elkarteak eta pixkana pixkana sarean lurrari itsasotik begioratzeko ohitura ezarri.


Argazkiak.org | Itsasotik Begira bloga © cc-by-sa: sustatu

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Zabortegi kutsakorrak itxi

© cc-by-sa  Gipuzkoa Zero Zabor  ¦  2011-11-10 ¦ 08:05 ¦  hirigintza

Zero zabor mugimendukoek askotan jardun dugu errausketaz, hondakinei irtenbiderik eman ez, eta kalte larriak eragiten dituela salatzeko. Askotan ahaztu egiten zaigu zerora eraman nahi dugun horren, zaborraren, gaur egungo helmuga zabortegiak direla. Hauetara, egunez egun, gaikako bilketa eraginkorrik ez daukaten herrietatik, materia organikoarekin nahastutako milaka tona zabor heltzen dira usteltzera.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Martxan da Elhuyar Fundazioaren Teknoskopioa proiektu-lehiaketa

© cc-by-sa  Elhuyar Fundazioa  ¦  2011-11-10 ¦ 08:00 ¦  zientzia

14-18 urteko gazteei zuzendutako lehiaketa da, eta irabazleek tableta bana eta Tecnalia korporazioko zentro batean egonaldia irabaziko dute. Izen-ematea Teknoskopiaren webgunean egin behar da azaroaren 13a baino lehen

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Mariasun Landak jasoko du 2011ko "dabilen elea" saria

© cc-by-sa  EIZIE  ¦  2011-11-09 ¦ 12:19 ¦  liburuak

Euskal Liburuaren Gaua ekitaldian jasoko du saria Mariasun Landak, 2011ko azaroaren 10ean, 20:00etatik aurrera, Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan.

Euskal liburugintzaren inguruko bost elkartek —Euskal Editoreen Elkarteak (EEE), Euskal Idazleen Elkarteak (EIE), Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak (APIE-EIEP), Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literaturaren Elkarteak— Mariasun Landa idazleari emango diote 2011ko dabilen elea saria, Euskal Liburuaren Gaua ekitaldiaren ospakizunean, liburugintzaren alorrean ibilbide jakin bati egiten zaion errekonozimendu gisa.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hizkuntza kontuetan ere, berdea nagusi

© cc-by-sa  Rober Gutiérrez, Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria  ¦  2011-11-09 ¦ 11:01 ¦  hizkuntza-eskubideak

Gasteiz Europako Hiriburu Berde izendatu dute 2012rako. Europako Batzordeak hiriari aitortu nahi izan dizkio azken hamarkada hauetan garatutako ingurumen politikak eta gasteiztarron bizi-kalitatea hobetzearen alde egindako ahaleginak.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

International Campus Interaction jardunaldia, gazte ekintzaileentzat

© cc-by-sa  GAZE  ¦  2011-11-09 ¦ 10:24 ¦  enpresa

GAZEk, Gipuzkoako goi-hezkuntzako gazteen artean ekintzailetza sustatzea helburu duen ekimenak, INTERNATIONAL CAMPUS INTERACTION (ICI) ekitaldira gonbidatzen zaitu: Noiz: azaroaren 17a, osteguna (15:00etatik 21:00etara) Non: Donostiako Miramar Jauregian

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Aldaketa adiktiboak Twitterreko interfazeko informazio aberastuan

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-11-09 ¦ 08:53 ¦  sare-sozialak

Twitterreko erabiltzaile batzuek (ez guztiek) interfaze berria daukate gaur: Mentions edo aipatzen zaituzteneko fitxan integratu dira Retweetak eta baita jarraipen oharrak eta beste datu batzuk. Eta fitxa berri bat dago aukeretan, Activity. Sustaturen kontuan ikusi dugu hau.


Argazkiak.org | Twitter: mentions aberastua © cc-by-sa: sustatu

Guztia irakurri ¦ Komentatu

"Ahoa bete hots" jardunaldiak Mintzolan

© cc-by-sa  Ahotsak.com  ¦  2011-11-09 ¦ 08:06 ¦  hizkuntza

Mintzola Fundazioaren zentroan, Villabonan, ahozkotasunarekin lotutako jardunaldiak egin berri dituzte. Ahoa bete hots, azaroaren 2tik 4ra. Ahozkoaren eta idatziaren arteko harremana izan da aztergai, eta Ahotsak-eko kideak ere bertan izan gara. Hona hemen laburpen txiki bat.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

2005-YU55 mini-asteroidea Lurretik gertu igaroko da gaur gauean

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-11-08 ¦ 12:19 ¦  zientzia

Gaur gauerdian igaroko da lurretik gertuen 2005-YU55 mini-asteroidea. Ilargiaren orbita baino gertuago, baina distantzia seguru batera, 319,000 kilometrora. Asteroidea biribila da, oso iluna, eta 400 metro inguruko diametroa dauka. Lurrari joko balio, hondamendia litzateke, baina lasai, ez da gertatuko.

Erref.: 2005-YU55 mini-asteroidea Lurretik gertu igaroko da gaur gauean (www.skyandtelescope.com)
# ¦ Erantzun bat

Gaixotasun konplexuen genetika

© cc-by-sa  UEU  ¦  2011-11-08 ¦ 11:28 ¦  osasuna

Diabetesa, obesitatea edota minbizia dira gizakiak pairatzen dituen gaixotasun arruntenetako batzuk. Gaixotasun horiek guztiek osagarri genetikoa dute, eta beraiek garatzeko probabilitatea, hein batean, heredagarria da. Gai hau lantzeko, UEUk Gaixotasun konplexuen genetika ikastaroa antolatu du, Bizi Zientzietan (Biologia, Biokimika, Medikuntza…) lizentziatura/gradua dutenei edo azken kurtsoetako ikasleei zuzenduta. Ikastaroaren %40 erabat praktikoa izango da eta, horretarako, software libreko hiru aplikazio erabiliko dituzte.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Bernard Goienetxe Matalaz hil zutela 350 urte dira gaur

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-11-08 ¦ 09:23 ¦  historia

Xabier Euzkitzek joan den astean gogoratu zuen, Gaurko Hitzaren jaian, ohildu hitza aukeratzean, Matalazen exekuzioaren 350. urteurrena dela gaur. Zuberoako nobleen kontrako udako matxinada zuzendu ondoren, Sohütako guduan laborariek galdu ondoren, preso hartu zuten Bernard Goienetxe Matalaz, eta 1661ko azaroaren 8an moztu zioten lepoa Lextarreko plazan.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Gaurko Hitzaren jaia, irudizko eta hitzezko kronika batean

© cc-by-sa  Luistxo Fernandez  ¦  2011-11-08 ¦ 08:19 ¦  internet

Joan den asteko Gaurko Hitzaren 3. urteurren jaian ederto pasatu genuen hainbat lagunek Maite Goñiren tiradizoak erakarrita. Bilduma bat egin dut gonbidatuek aukeratutako hitzekin, bideo, argazki eta zenbait tuit-ekin, Storify izeneko tresna aproposa erabilita. Baina nabarmendu nahi nuke, era berean, Imanol Muruaren aukera, eztanda, Ibai Zabaletak grabatu zion bideo honetan.

Erref.: Gaurko Hitzaren jaia, irudizko eta hitzezko kronika batean (storify.com)
# ¦ 3 erantzun

Udagoieneko Ostera, hamabigarrenez

© cc-by-sa  TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioa  ¦  2011-11-07 ¦ 15:36 ¦  kultura

Udagoieneko Osteraren hamabigarren edizioa azaroaren 10ean abiatuko da, Katamalok Bilboko Kafe Antzokian eskainiko duen emanaldiarekin. Udagoieneko Ostera Topaguneak antolatzen du Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren laguntzaz, eta urtero-urtero euskarazko kultur produkzioa eramaten du Bizkaiko antzokietara. Aurtengo programazioa sei emanaldik osatzen dute. Adi ibiliz gero, doako sarrerak lortzeko aukera izango duzue egunotan!

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Arabatik Arabara euskaraz: 16. Jagon jardunaldiak

© cc-by-sa  www.euskaraba.com  ¦  2011-11-07 ¦ 11:18 ¦  hizkuntza

Azaroaren 11n, ostiralean, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XVI. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Gasteizen, Artium Museoan, "Arabatik Arabara euskaraz" izenburupean, goiz eta arratsaldez.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

If this then that: hau eginez gero, huraxe

© cc-by-sa  Luistxo Fernandez  ¦  2011-11-07 ¦ 09:23 ¦  internet

IFTTT edo If this then that deskubritu berri dudan zerbitzu bat da. Oso gauza praktikoa. Hau eginez gero, huraxe gertatuko da. Interneteko zerbitzu anitzen garaian, gauzak elkarrekin konektatzeko balio du.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Uholdeak izanda ere, kirola nagusi Euskadi Irratian

© cc-by-sa  Aitor Zalduegi  ¦  2011-11-06 ¦ 20:02 ¦  eguraldia

Igande arratsaldean egoera zaila izan da Hernani, Astigarraga eta Martutene aldean. Gainera, nazional 1 errepidea moztuta egon da eta arazo franko izan da Gipuzkoako beste toki askotan. Hala ere, Euskadi Irratiak ez du horren berri eman pilota-partidua amaitu den arte.

Guztia irakurri ¦ 4 erantzun

Herri-partaidetza prozesua Eskoriatzan: Hausnartu dezagun kafe baten inguruan, Zelako Eskoriatza gura dozu?

© cc-by-sa  Eskoriatzako Udala (Komunikazio Arloa)  ¦  2011-11-06 ¦ 11:37 ¦  herri-administrazioak

Eskoriatzako Udalak duela egun batzuk aurkeztu zuen azaroan zehar abiatuko den herri-partaidetza prozesua. Prozesuak bi fase izango ditu. Lehenengoan, azaroaren lehen astean, sektoreekin bilerak egingo dira eta batzorde bakoitza normalean kolaboratzen duen gizarte-eragile eta pertsonekin batzartuko da. Azaroaren 12an, larunbata, World Cafe saio bat egingo da Eskoriatzako kiroldegian, goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz