Sukalde ibiltari batek Gipuzkoako zenbait herri bisitatuko ditu doako sukaldaritza ikastaroak eskainiz eta Gabonetako menuetan tokiko eta garaiko produktuen erabilpena bultzatzeko.
Igartubeiti Baserri Museoko lehiaketa honen bitartez, errezetarik originalena sarituko da astero, 2 pertsonentzako sagardotegi menuaz osatutako afariarekin.
Afaria Ezkio-Itsasoko Labekoa Berri jatetxean izango da.
Semenaren zaporea zenbait aldagairen arabera gaziagoa edo gozoagoa izan daiteke. Aldagaien artean daude eguneko zein momentu den, ossasun egoera, hartutako sendagaiak eta, batez ere, kontsumitutako janaria eta edaria. Laburpen azkarra egiteko:
Esnekiek eta haragiak semenaren zaporea garrazten dute.
David de Jorge sukaldariak 400 kg-ko hanburgesa egin zuen larunbatean Bilbon: 2,5 zentimetroko lodiera zuen Eusko Labeldun haragiaz egindako hanburgesak, eta tamaina, 3x5 metrokoa. Caritas Bizkaia elkartekoek saldu zituzten hanburgesa erraldoiarekin egindako 4.000 pintxoak, eta elkarte horrentzat da ekitaldian lortutako etekina.
Ohiko pintxo poteo tradizionalak ezin izan die ukorik egin teknologia berriei. Sare sozialetan murgilduta, hilaren 16rako #pintxotuit txiokatu dute Twitterren eta Arrasaten topa egingo dute tuitlariek.
Azken urteotan elikagai berri asko sortzen ari dira, atzerriko jakiak eta elikadura ohiturak gureganatzen joan gara eta, konturatu gabe, elikagai-enpresen marketing kanpainen menpe ere erortzen gara. Ondorioz, elikadura eta elikagaiei buruzko mito eta sineskeriaz inguratuta gaude.
Giga pudding da flan erraldoi bat, hainbat lagunentzat balio duena, dozena bat lagunentzat-edo. Berez jolaserako trensa bat da, Takara Tomy enpresak 2008an merkaturatua. Umeentzat saltzen duten produktu bat, flan handia egiteko behar diren osagai guztiekin. Kantua barregarria egin zaigu: pudi, pudi, pudi! Barruan pegatu dugu bideoa.
Behi genetikoki eraldatuek giza-esnea ematea lortu dute. Tira, emakumearen esnearen ezaugarriak errepikatzen dituen esnea da, izatez. Hona albistea egunkari batean.
Joan den astean, hemen, sustatuzale batek zioen bere ametsetako Euskal Herri independentean sagardoa izango litzatekeela edari nazionala. Poztu egin ninduen aldarrikapenak, aspaldi ez baikenuen irakurri edo entzun lehen hain jakina zena: sagardoa euskal edari nazionala (izan) dela, alegia.
Azukreak osasunari egiten dion kalteaz luze idatzi du Oier Gorosabelek bere blogean. Hasierako hipotesitik oso urrun dauden ondorioak aurkitu ditu Gorosabelek:
Azukre zuria oso txarra dela, eta bere ondorio txarrak (euforia/depresio zikloak, diabetesa...) normaltzat hartzen ditugula.
Azukre beltza, azukre zuriaren produkzio industrialaren ondakina baino ez dela.
Edulkorante artifizialak hobeak direla, oraindik ez baita frogatu eragin kaltegarririk osasunean.
Txinatarren dendetan zorte ona ematen duten katuak saltzen dituzte, Maneki Neko izeneko katu ezagunak japoniar eskulturan. Ezkerreko eskua mugitzen duten bitartean, zerbait eusten dute eskumako eskuarekin, Eibarko San Blas opila dirudien zerbait. Gaur da, hain zuzen, San Blas eguna, Eibarren opilak bedeinkatu eta jateko eguna.
Aurten ere ez da faltako sagardo-denboraldiari hasiera emango dion Txotx Festa, Itziar-Debako Txindurri-Iturri sagardotegian. Gonbidatuen artean, Bizkaiko bertso txapeldun berria eta Valladolideko musikari fenomeno bat. Zita larunbat honetan da.
Erosketa kolektibo lokalen Donostiako Deskontu webguneak proposamen bitxia dauka gaur, gaueko 24.00ak arteko eskaintza (eta sei aukera bakarrik falta dira), gaztaina erreak erosi Internet bidez: bi dozena hiru euroan.
Takean-takean iristen dira albiste onak euskal publizitate mundutik. Honako hau da horietako adibide bat: umorea, txukuntasuna eta originaltasuna spot batean uztartuta. Egileak Markina-Xemeingo Axpe sagardotegikoak izan dira. Ikusi spot-a, merezi du eta.
Lehenago ere, Axpe sagardotegikoek egin zuten beste bideo bat: Aupa Zaharra!. Earrra!
Harritu egin nau Arrasateko harategi batean ikusi dudan iragarkiak: oilasko begetala errea 6 eurotan. Lehenengoan ez dut asmatu zer den zehazki iragartzen zena; une batez pentsatu dut haragiaren ordezko berriren bat zela, hau da, hanburgesa eta saltxitxa "begetalak" asmatu ziren moduan, denda horretan salgai zeudela seitanez edo tofuz egindako "oilaskoak".
Ostegunetik abian da Sagardo Astea, urriaren 7tik 14ra bitartean ospatzen ari garena. Sagar zanpaketak, antzezpenak, zanpaketak kirikoketa erritmoan, hitzaldiak eta lehiaketak Igartubeiti baserri museoan.
Sagar edo sagardoarekin egindako errezeten lehiaketa antolatu du Igartubeiti Baserri Museoak. Sagardo Asteko ekitaldien barne antolatutako lehiaketa honetan, errezetarik originalena sarituko da astero, 2 pertsonentzako sagardotegi menuaz osatutako afariarekin. Parte hartu eta lortu afaria 2 lagunentzat!
Elgoibarko Txillarre baserriak nekazaritza ekologikoko produktuak eskaintzen ditu aspalditik Internet bidez. Salmenta zuzena burutzen dute, baserrian ekoiztutakoa saltzen dute Internet bidez. Baserri horretan egin zituzten bilerak Jesus Egigurenek eta Arnaldo Otegik, ETAren su-etena iragarri aurretik.
Txakolinaren inguruko erreportaia argitaratu du The New York Times-ek. Zuzen idatzita euskaraz izenburuan, txakolina eta baita beste formen zergatiak azalduz (eta izendapen ofizialen kontua ere bai, Getariakoa, Bizkaikoa, Arabakoa...). NYTen arabera, merezi duen ardoa da txakolina, eta Euskal Herritik kanpo toki bakarrean saltzen eta arrakasta izaten ari da: Estatu Batuetan, eta New York hirian bereziki.