14-18 urteko gazteei zuzendutako lehiaketa da, eta irabazleek tableta bana eta Tecnalia korporazioko zentro batean egonaldia irabaziko dute. Izen-ematea Teknoskopiaren webgunean egin behar da azaroaren 13a baino lehen
Gaur gauerdian igaroko da lurretik gertuen 2005-YU55 mini-asteroidea. Ilargiaren orbita baino gertuago, baina distantzia seguru batera, 319,000 kilometrora. Asteroidea biribila da, oso iluna, eta 400 metro inguruko diametroa dauka. Lurrari joko balio, hondamendia litzateke, baina lasai, ez da gertatuko.
Elhuyar Fundazioak eta CAF enpresak abian jarri dituzte 2011ko CAF-Elhuyar sariak. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta narrazio-lanak bultzatzeko helburua du sariketa honek. Hiru kategoria egongo dira aurten ere: Dibulgazio-artikulu originalak, Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak eta Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak. Parte-hartzaileek 2012ko urtarrilaren 27a arte izango dute haien lanak edozein kategoriatara bidaltzeko aukera.
Elhuyar Fundazioak antolatzen duen zientzia eta teknologiaren olinpiadak 10 urte bete ditu, eta ostiralean Bilboko Zorrozaurre Art Working Progrss-en egin zen aurkezpena. Edizio berrirako prestatu diren berrikuntzen berri eman dute Itziar Nogeras Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusiak eta Danel Solabarrieta Elhuyar Olinpiadaren arduradunak. Urteurrenarekin batera, itxura berritu du Elhuyar Olinpiadak, eta webgunea estreinatu du. Euskal Herriko DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzenduta dago Elhuyar Olinpiada, eta dagoeneko izena emateko epea irekita dago.
Nobel saria bizirik dauden ikertzaileek soilik jaso dezakete. Nobel Fundazioak saria iragarri ondoren jakin du heriotzaren berri, eta adierazi dute laster esango dutela zer egingo duten sariarekin.
Elhuyar Fundazioak ekoizten duen zientzia eta teknologiari buruzko saio honek berrikuntza ugarirekin dator. Besteak beste, “Haurdun gaude” izeneko atala estreinatuko du, eta haurdunaldi bati jarraipena egingo dio astez aste. Saio hau, asteartearo emango da Euskadi Irratian 21:00etatik aurrera.
Bildu hauteskunde-plataforma berriak bere logoa egin du publiko. Berdea da, eta bi gauza ekarri dizkigu gogora. Interneteko @ edo a bilduaren kiribildua, batetik; eta bestetik, Moebiusen banda.
Onkalo da injinerutza proiektu bat Finlandian hasitakoa 20. mendean. Eraikuntza lanak, hala ere, 22. mendera arte iraungo dutela aurreikusten da. Eta gero ere, 100.000 urtean iraun beharko duela espero dute, izan ere, epe horretan toxikoak izango diren hondakin nuklearrak gordetzea izango da bere funtzuioa. Into Eternity dokumentalak kontatzen du hori.
Fukushimako istripuak gogora ekarri digu Txernobilgo hondamendia, duela 25 urte gertatu zena. Zientzia.net-en honen inguruko erreportaje berezia aurkituko duzu. Apirilaren 26an betetzen da Txernobilgo hondamendiaren 25. urteurrena eta Japoniako Fukushima zentraleko istripuak ekarri digu gogora ordukoa. Apirilean argitaratuko den Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian erreportaje berezi bat aurkituko duzu, baina gaiaren gaurkotasuna dela eta, Zientzia.net-en aurreratu dugu: Igor Peñalva eta Jose Ramon Etxebarria ingeniari nuklearrek segurtasunaz, gardentasunaz eta industria nuklearraren etorkizunari buruzko egiten dute gogoeta.
Urtero legez, Elhuyar Fundazioak Teknoskopioa lehiaketa abiarazi du, Zientziaren Astean hain justu ere. Gazteei zuzendutako lehiaketa hau guztiz berrituta datorkigu aurten: ideia-lehiaketa zen lehen; orain, berriz, proiektu-lehiaketa. Lehiaketa irabazten dutenek ordenagailu ultraeramangarri bat eta astebeteko egonaldia Tecnalia korporazioko zentro teknologiko batean jasoko dute saritzat.
Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta narrazio-lanak bultzatzeko helburuarekin, honako hiru kategorietan egongo dira sariak:
Elhuyar Fundazioa Euskal Herriko DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzat antolatzen du lehiaketa hau, eta 2010eko urria eta 2011ko apirila bitartean egingo da. Hilabete horietan, zientzia eta teknologiaren inguruko bost proba gainditu beharko dituzte parte-hartzaileek, eta gela bakoitzak sortuko duen blog batean zintzilikatu beharko dituzte proben ebazpenak. Izena emateko epea zabalik dago Zernolaren webgunean bertan.
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk bultzaturiko Euskadi Innova ekimenak New Age estiloko terapia batean oinarritutako ikastaro pseudozientifiko bat antolatu du. Urrian izango da Miramongo Parke Teknologikoan, eta 75 euro da izena ematea. Erakunde-Konstelazioak da dena delako kontu hau.
Elhuyar Fundazioak ekoitzita, zientzia eta teknologiari buruzko saio hau asteartero emango da, 21:00etan. Lehen saioan jorratuko den gaia plazebo-efektua izango da
Tira, tranparen bat egongo da. Denbora errealean, edo kalkulu matematikoetan oinarritutako eguneratze algoritimikoen arabera, seguruenik... Baina efektu berezia ematen du webguneak, bai.
Zientzia eta teknologiaren arlo guztiak lantzen dituen euskarazko lehen hiztegi entziklopediko hau http://zthiztegia.elhuyar.org webgunean kontsultatu daiteke. Obra hau liburu eta CD-ROM formatuetan argitaratu zen 2009ko urrian