Sustatu.com > eguraldia

Euskalmet: Euskal Herritik EAEra

© cc-by-sa  Jon  ¦  2011-10-29 ¦ 08:10 ¦  eguraldia

Gaueko irratsaio batean entzuten ari nintzen eta halako batean norbaitek aipatu du Euskalmeten agertzen den eguraldi mapari itxura aldatu diotela. Euskal Herria txikiago egin zaigu eta inguruko beste probintzi eta elkarte autonomoak desagertu dira. Nafarroa desagertu egin da!Non ezkutatu dute Nafarroa? Nola jakin dezakegu nafarroan zein eguraldi egiten duen? Zer egiten ari diren mapekin? Eguraldia ere polizatu egin zaigu.

Erref.: Euskalmet: Euskal Herritik EAEra (www.euskalmet.euskadi.net)
# ¦ 2 erantzun

Publizitatea

Google mapetan eguraldi mapa, baita euskaraz ere

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-08-22 ¦ 08:13 ¦  eguraldia

Google Maps aplikazioaren mapetan, informazio gehigarriaren aukeretan eguraldia dago orain. Euskaraz erabiliz gero Google Maps, baita gure hizkuntzan ere, hirien izenak zein aurreikuspenak euskaratuta. Mapa fisikoaren gainean, satelite irudietatik integratutako laino multzoak ere ageri dira. Estekako adibidea Europan zentratu dugu.

Erref.: Google mapetan eguraldi mapa, baita euskaraz ere (maps.google.com)
# ¦ 2 erantzun

Kamera geldoko tsunami bat Pakistanen

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-08-22 ¦ 09:42 ¦  eguraldia

Ban Ki-Moon Nazio Batuetako idazkariak horrela deskribatu du Pakistango uholdea: kamera geldoko tsunamia dela. Irudi honek lagunduko dizue ulertzen. Sukkur hiriaren inguruan Indo ibaiak zuen itxura da. Adi eskalari, eta ondoren itsatsi dugun konparazio irudiari.


Argazkiak.org | Indo ibaia, abuztuak 18 © cc-by-sa: sustatu

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Segundu bateko oinaztua, minutu eta erdira luzatuta

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-08-14 ¦ 11:26 ¦  eguraldia

Tom Warner ekaitz ehiztariak abiadura handiko kamera batekin grabatzen ditu oinaztuak. Hona segundo bat dirauen une bat, minutu eta erdiraino luzatuta.

Erref.: Segundu bateko oinaztua, minutu eta erdira luzatuta (www.krisabel.ctv.ca)
# ¦ Komentatu

Eskerrak tenporek euri gutxi iragarri zuten

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-05-15 ¦ 19:31 ¦  eguraldia

Apiril hasieran tenporak izan ziren, eta beti bezala, haiei erreparatu zien ETBk Pello Zabalarekin batera. Pronostikoa: Tenporen arabera, udaberri leuna izango zela. Tenperatura gozoak eta euri gutxi, horixe aurreikusi zuten tenporek. Eskerrak.

Guztia irakurri ¦ 6 erantzun

Etorkizun hiperberoa? Eta zer?

© cc-by-sa  Cristina Enea Fundazioa  ¦  2010-04-21 ¦ 09:08 ¦  eguraldia

Ostegun honetan Aitor Payros EHUko estratigrafia eta paleontologia saileko ikerlariak Cristina Enea Fundazioan hitzaldia eskainiko du, Donostian. Etorkizun hiperberoa? Eta zer? izeneko hitzaldian, Payrosek hainbeste entzuten den aldaketa klimatikoa izango du mintzagai, baina ez gaur egunekoa soilik.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ziklogenesiaren hurbilpena ikusi satelite bidez

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-02-27 ¦ 09:23 ¦  eguraldia

Ziklogenesiaren garapenari erreperatzeko, egin klik Eutmetsat webgunean, eta han dagoen interfazean, aukeratu 24 eta Play hemen erakusten dugun bezala.

Meteososat sateliteari esker Atlantiko zabaletik Bizkaiko itsasora ekaitza nola datorren ikusiko duzu animazioan.


Argazkiak.org | Eutmetsat 07.00 © cc-by-sa: sustatu

Meteosatek prozesatutako azken irudia, larunbat goizeko 7.00etakoa da. Urakan itxurako borraska eratzen ari da Portugalgo iparraldeko kostaldean.

Erref.: Ziklogenesiaren hurbilpena ikusi satelite bidez (oiswww.eumetsat.org)
# ¦ 2 erantzun

Aulki dantza on Ice (Age)

© cc-by-sa  Iñaki Olano  ¦  2010-01-27 ¦ 17:10 ¦  eguraldia

"Urtzen du iguzkiak elurra, eta amodioak bihotzaren makurra" dio esaera batek. Urtu ziren elurrak baina horma geruza potolo honek puska batean iraun zuen igerilekuan, aulki eta guzti, gorbeiape arabarrean, Murgian. Berriro hotz izan dugu egunotan, eta irudi honekin gogoratu naiz.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskal Herria elurtuta asteleheneko ESAren satelite-irudian

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-01-13 ¦ 12:06 ¦  eguraldia

Paisaia elurtuak urtzen ari dira, baina satelite irudietan gordeta geratu dira. Elurteen ondoren, herenegun, astelehenarekin, eguzki-tarteak ere izan ziren, eta ESAren sateliteen irudietan Euskal Herri elurtuaren argazki hau atera zuen.


Argazkiak.org | Miravi Euskal Herria © cc-by-sa: sustatu

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Asteburua elurretan

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-01-10 ¦ 07:50 ¦  eguraldia

Larunbat goizean Facebook-eko gure profiletik gonbidapena luzatu genuen, asteburu honetan elurretan gozatutakoa euskaraz partekatzeko inork gogorik bazuen, jartzeko pentsakizunak, argazkiak, estekak eta bideoak Facebook-en sortu dugun talde honetan. Lagun mordo batek egin duzue bat. Mila esker eta igandea ere ondo aprobetxatu!


Florida parkea Gasteizen. Benan Oregik Facebook-en partekatua.

Erref.: Asteburua elurretan (www.facebook.com)
# ¦ Erantzun bat

Eguraldiaren berri astebete lehenago jakitearena

© cc-by-sa  Axier  ¦  2010-01-08 ¦ 07:54 ¦  eguraldia

Eguraldi iragarpenak ez dira egun batetik besterakoak soilik. Azkenaldian zubi,oporraldiez gain, aste osoko iragarpena egiten digute. Ona ote da hori? Zein asmo ote dauka funtsean?

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ikusi Eumetsat satelitean hurbiltzen ari den "tanta hotza"

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-09-15 ¦ 15:23 ¦  eguraldia

Gaur iluntzean ekaitz handia sartuko da Euskal Herrira ipar-ekialdetik. Une honetan Akitania gainean dago "tanta hotz" delakoa. Eumetsat satelitekoa da eguerdiko irudi hau:

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ekaitz ehiztariak eta larunbateko euskal kostaldeko 'shelf cloud' ikaragarria

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-08-03 ¦ 11:04 ¦  eguraldia

Larunbat arratsaldez, abuztuak 1, Bizkaiko itsasotik Euskal Herrira sartu zen ekaitz fronte ikusgarriaren argazki sorta ederra argitaratu dute Cazatormentas.net webgunean. Imanol Zuaznabarrek Donostiako Igeldo auzotik egin zituen argazkiak. Webgune honetako ekaitz ehiztari zaletuen arabera, shelf cloud ekaitz ikaragarria izan zen asteburukoa.


© Imanol Zuaznabar

Erref.: Ekaitz ehiztariak eta larunbateko euskal kostaldeko 'shelf cloud' ikaragarria (www.cazatormentas.net)
# ¦ 3 erantzun

Eguraldia eta mapak, irrati parodia

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-04-22 ¦ 12:18 ¦  eguraldia

Postontzian jaso dugu erdarazko parodia hau mp3 formatuan. Eguraldi iragarpena Radio Euskadin, Patxi Lopezek lehendakari denean EITBn ezarriko omen duen eguraldi maparen muga berrien arabera.

Iruditu zaigu ahotsak ondo imitatzen duela Radio Euskadiko esatarien doinua. Eguneraketa, asteazkena: Normala aurrekoa iruditzea, jakin baitugu Radio Euskadin egina dela parodia.

Guztia irakurri ¦ 8 erantzun

Haizetearen triskantzak Donostiako kaleetan

Luistxo  ¦  2009-03-05 ¦ 18:18 ¦  eguraldia

Zaborrontziak dantzan kaleetan, zuhaitzak eta adarrak erorita, teila, lorontzi, antena eta baita teilatu osoak ere etxeetatik kalera jaurti ditu gaur Donostian izaten ari den haizeteak. Argazkia arratsaldean hartu dut, duela minutu gutxi. Etxe horri teilatu erdia eraman dio ufada batek.


Argazkiak.org | Teilatua eraman etxeari © cc-by-sa: Luistxo.F

Erref.: Haizetearen triskantzak Donostiako kaleetan (www.argazkiak.org)
# ¦ 2 erantzun

Zikloiaren irudiak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-01-26 ¦ 07:40 ¦  eguraldia

Zikloiak Euskal Herrian eragindakoak dokumentatzen argazkilari bat baino gehiago ibili da egunotan. Ukberri.net-ekoek sorta bat sortu dute Flickr-en.

>
© cc-by: UKberri.net

Erref.: Zikloiaren irudiak (www.flickr.com)
# ¦ Komentatu

Zikloia omen dator: ikusi satelitetik ia zuzenean

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-01-23 ¦ 15:39 ¦  eguraldia

Eguraldi aurreikuspenen arabera, gaur arratsaldean eta gauez zikloia iritsiko da Euskal Herrira. 14 metroko altuerako olatuak izango dira kostaldean eta 150 km orduko abiadurako haizea. Ekaitzaren satelite-irudi ia zuzen-zuzenekoak ikus daitezke Sat24 eta Eumetsat webgunean. Azken horretan UTC ordua ageri da (gure ordua UTC+1 da), sakatu 12 eta gero Play, azken orduetako eboluzioa ikusteko.

Guztia irakurri ¦ 4 erantzun

Windguru iragarpenak euskaraz!

estropa.net - http://estropa.net  ¦  2008-09-12 ¦ 08:13 ¦  eguraldia

Windguru itsasoaren egoera eta eguraldi iragarpenak ematen dituen webgunea da eta orain euskaraz dago. Informazio ugari ematen du: haizearen abiadura, norabidea, olatuen tamaina, tenperatura etab. Ezinbesteko informazioa itsasoko kirolak egiten dituenarentzat: Surf, Windsurf, arrauna etab.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Urakanak jarraitzeko tresna

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2008-09-03 ¦ 10:27 ¦  eguraldia

Igaro da Gustav urakana, eta orain Hannaren txanda da, sailkapenaren arabera dantzan urakanaren eta ekaitz tropikalaren arabera. Dela oraingo gertatzen ari diren ekaitzak, edo azken urteetakoak (hona Mitch hilgarriaren arrastoa) Stormpulse da Ipar Atlantikorako datu eta mapa ikusgarrienak ematen dituen webgunea.

Erref.: Urakanak jarraitzeko tresna (www.stormpulse.com)
# ¦ Komentatu

Beroketa globala beroketa lokalean hasten da

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2008-01-24 ¦ 11:03 ¦  eguraldia

Ez zaio arrazoirik falta Leire Narbaizari: "Kalean 5 gradu, baina barruan 23. Trenean, liburutegian, eskolan, euskaltegian beroak akabatzen. Jendeak manga hutsean egon nahi du lanean, jertserik barik, eta horretarako jo ta fuego igo berogailua. Ez da normala kalefazioa topera izan eta leihoa zabalik edukitzea beroaren beroaz."

Erref.: Beroketa globala beroketa lokalean hasten da (eibar.org)
# ¦ Komentatu