Sustatu.com > historia

Bernard Goienetxe Matalaz hil zutela 350 urte dira gaur

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-11-08 ¦ 09:23 ¦  historia

Xabier Euzkitzek joan den astean gogoratu zuen, Gaurko Hitzaren jaian, ohildu hitza aukeratzean, Matalazen exekuzioaren 350. urteurrena dela gaur. Zuberoako nobleen kontrako udako matxinada zuzendu ondoren, Sohütako guduan laborariek galdu ondoren, preso hartu zuten Bernard Goienetxe Matalaz, eta 1661ko azaroaren 8an moztu zioten lepoa Lextarreko plazan.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Publizitatea

Txosten berri aipagarria Iruña-Veleiako ostrakei buruz

© cc-by-sa  Juan Inazio Hartsuaga  ¦  2011-10-30 ¦ 10:37 ¦  historia

Duela gutxi irakurri dut Miguel Thompson-ek idatzitako COMENTARIOS SOBRE ALGUNOS GRAFITOS DE Iruña-VELEIA artikulu mamitsua (PDF). Ez da gaiari buruzko n-garren iritzi artikulua. Gauza oso zuzenak oso zehatzak eta oparo dokumentatuak esaten ditu adituen hainbat iritzi sendo-itxurako kolokan jarriz. Edo horrela ematen du behinik behin.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Hitzaldia: Azken glaziazio handiko babeslekua eta euskara

© cc-by-sa  JARDUN EUSKARA ELKARTEA  ¦  2011-10-18 ¦ 10:42 ¦  historia

Bergarako Jardun euskara elkarteak antolatu duen HITZALDI baten berri eman nahi dizuegu. EGUNA: Urriak 19, 19:00etan. LEKUA: Irizar Jauregiko aretoan. Hitzaldiaren izenburua Azken glaziazio handiko babeslekua eta euskara da eta hizlaria Roslyn M. Frank filologo Estatu Batuarra izango da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Agosti Xaho eta euskararen jatorria

© cc-by-sa  Euskararen Jatorria Elkartea - Aitor Zugasti  ¦  2011-10-09 ¦ 08:34 ¦  historia

Euskal Herrian dugun ohitura txarrenetako bat, gure herriaren alde hainbeste egin duten pertsonak behar bezala ez gogoratzea da. Horren lekuko, adibidez, gure herrietako kale izenak dira. Horietan, Espainia edo Frantziaren alde borrokatu zuten militar gehiago daude gure nazioaren alde maila politiko edo kulturalean aritu direnak baino.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

"Nafarroako konkista (1512-2012) berrikusten", larunbatean

© cc-by-sa  UEU  ¦  2011-10-07 ¦ 07:55 ¦  historia

Ikasturte honetan, Nafarroako konkistaren 5. mendeurrenean, UEUk horren inguruko ikerkuntzak bilduko dituen jardunaldia antolatu du, urriaren 8rako (larunbata), Iruñean, Geronimo de Ustariz Institutuarekin batera.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Gerra Zibila Euskal Herrian: bisita gidatuak Intxortara

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-09-29 ¦ 07:37 ¦  historia

Elgetako udalak antolatuta, Gerra Zibilak Intxortan utzitako aztarnak ezagutzeko irteerak izango dira urriko domeketan. Elgeta inguruan antolatu diren erakusketak eta bisita gidatuak ezagutzeko aukera borobila.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskaltzaindia, Iruña Veleia eta Txillardegi

© cc-by-sa  Koldo Urrutia, Arabako Iruña Argitzeko Batzordea  ¦  2011-09-18 ¦ 13:17 ¦  historia

Asko dira Euskaltzaindiak gure hizkuntza normalizatzeko eta jagoteko egiten dituen ekimenak, garrantzitsuena, ezbairik gabe, euskara estandar bat sortzea eta zabaltzea izan delarik. Bere zeregin horretan, argi dago lorpen ederrak lortzen ari dela gure hizkuntzarako, eta herri gutxi euren akademiaz harro egon daitezke, euskaldunok gureaz gauden bezainbeste. Baina, bidean, badira ere harrotzeko modukoak ez diren zenbait gauza, esaterako, une honetan osasunez gaizki dagoen Txillardegiri akademian sartzen utzi ez izana. Andres Urrutia euskaltzainburuak orain dela urte gutxi akats historiko hori konpontzeko ahaleginak egin bazituen ere, beranduegi zen eta Txillardegik uko egin zion sartzeari, ia bizitza osoan ukapen borobila jasan ondoren.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Oñatin ospatuko da Euskal Herriko historialarien biltzarra datozen egunetan

© cc-by-sa  Nabarralde  ¦  2011-09-14 ¦ 11:46 ¦  historia

Euskal Herriko historialarien II. biltzarra irailaren 16, 17 eta 18an ospatuko da Oñatiko Unibertsitatean. Edizio honetako berritasun gisa, hitzaldiak zuzenean jarraitu ahal izango dira streaming bidez Nabarraldeko web orrialdean.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Gaur 75 urte bonbardatu zuten Otxandio

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-07-22 ¦ 08:13 ¦  historia

Gerra Zibilean, 1936an 61 hildako izan ziren Otxandion izandako bonbardaketan. Herriko jaiak ziren altxamendua gertatu eta Francoren armadak herria bonbardatu zuenean. Gernikako bonbardaketa 10 hilabete geroago izan zen, gudaren gogortasuna handiagoa zela, baina Otxandion 1936ko jaietan ez zuten espero halako bonbardaketa izatea.

Erref.: Gaur 75 urte bonbardatu zuten Otxandio (www.hamaikabilbo.tv)
# ¦ Komentatu

Euskarazko lehen hiztegitxoaren Codex-a lapurtu dute

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-07-07 ¦ 14:23 ¦  historia

Euskarazko lehen hitz-zerrenda edo hiztegitxoa dakarren testua, Codex Calixtinus delakoa, lapurtu egin dute Galizian. Hangoa da testu hau:

Deum uocant Urcia, Dei genitricem Andrea Maria, panem ogui, uinum ardum, carnem aragui, piscem araign, domum echea, dominum domus iaona, dominam andrea, ecclesiam elicera, presbiterum belaterra ...

Guztia irakurri ¦ 13 erantzun

Iruña-Veleiaz Joseba Lakarra Diario Vasco-n

© cc-by-sa  Bittor Hidalgo - Donostia  ¦  2011-07-04 ¦ 10:34 ¦  historia

Pentsatzeko? Jarrera ofizialak aldatzeko? Ez dut egunkari hau irakurtzeko ohiturarik, baina bai joan den ostiraleko alea (2011-VII-1, 6. or.). Joseba Lakarrari egiten diote elkarrizketa joan den astean Donostian izandako EHUko Udako Ikastaro interesgarrietako baten gainean ("Euskalkien jatorria eta bilakaera"), eta aparte batean, ondoko adierazpen jakingarriak: Iruña Veleiaren inguruko auzia "ez da ondo itxi"

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Akitaniar, Euskal eta Kantabriar Aterpetik atera ziren Europako mendebaldea populatu zuten biztanleak

© cc-by-sa  Euskararen Jatorria  ¦  2011-06-11 ¦ 12:58 ¦  historia

Garesen pasa den 7an egindako Euskararen Jatorriaren VI. Biltzarrean inoiz aipatuak izan diren baina modu zientifiko batez orain gutxi arte baieztatu gabe egon diren teoria entzuteko aukera izan genuen: Europako Mendebaldeko populazio prozesua. Genetikaren bidez datorren teoria honek laguntza handia emango ei dio hizkuntzalaritzari.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

25.000 urte baino gehiago dituzten marrazkiak aurkitu dituzte Mañarian

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-05-04 ¦ 17:15 ¦  historia

Pintura gorriz egindako zaldiak aurkitu dituzte Askondo haitzuloan, Mañarian (Bizkaia). Kronologikoki, Santimamiñekoa baino lehenagokoa da multzo artistikoa, duela 25.000 urtekoa.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Gudaldien errekreazio historikoak Euskal Herrian

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-04-28 ¦ 15:43 ¦  historia

Estatu Batuetan eta beste herrialde batzuetan ohikoak dira batailen erreplika antzeztuak egitea. Euskal Herrian, badirudi Sancho de Beurko elkartea hasi dela horrelakoak antolatzen. Hilabete honetakoa da irudi hau, apirilaren 2an Gueñesko Taramona auzoko Luxar mendiko inguruetan egindako errekreazio historikoa egin zutenekoa. Argazkian requete nafarrak eta gudariak.


Argazkiak.org | Guenesko errekreazio historikoa. Requeteak eta gudariak. © cc-by-sa: xeskisabel

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Gernikako bonbardaketaren 74. urteurrena

© cc-by-sa  Ahotsak.com  ¦  2011-04-26 ¦ 14:39 ¦  historia

1937ko apirilaren 26an erre zuten Gernika-Lumoko herria Francoren aliatuak ziren Alemaniako "Kondor" Legioko hegazkinek. Ehundaka herritar hil ziren arratsalderako laurak aldera hasi ziren erasoetan. Bertatik bertara egun hori bizi izan zuten hainbat eta hainbat lekuko ditugu elkarrizketatuta. Beraien omenez hona hemen horietako hainbat lekukotasun.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Txernobilgo grabaketa hilgarria

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-04-26 ¦ 07:32 ¦  historia

Gaur da Txernobilgo istripu nuklearraren 25. urteurrena, Gogoratzekoa izan daiteke zer izan zen hura, irudi harrigarri hauekin:

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Guernica Gernikara ekartzeko ekimena

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-04-10 ¦ 13:19 ¦  historia

Picassoren Guernica margolana Madrilen orain daukaten Reina Sofia Museotik Gernikara ekartzeko ekimena jarri du martxan herriko udalak. Sinaketa bilketa dago webgunean, eta informazio osagarria ere bai bonbardaketaz, testu, argazki eta bideoekin. Apirilaren 26an 74 urte beteko dira sarraskiarena.

Erref.: Guernica Gernikara ekartzeko ekimena (www.guernicagernikara.net)
# ¦ Komentatu

II. Errepublikaren 80. urteurrenean ekitaldi ugari Eibarren

© cc-by-sa  Eibarko Udala  ¦  2011-04-06 ¦ 10:21 ¦  historia

Datorren apirilaren 14an 80 urte beteko dira Espainiako II. Errepublika aldarrikatu zenetik (1931ko apirilaren 14an), eta Eibarko Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu urteurrena gogora ekartzeko.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Genetika eta euskararen jatorria

© cc-by-sa  Euskararen Jatorria Elkartea - Aitor Zugasti  ¦  2011-04-05 ¦ 08:04 ¦  historia

Europan gero eta azterketa gehiago egiten ari da genetikaren alorrean, besteak beste, orain dela 15.000 urte azken glaziazioa amaitu ahala, Europa nola populatu zen jakiteko. Azterketa hauen bidez Euskal Herriari buruz informazio oso interesgarriak sortzen ari dira eta, gure ustean, horiexek ezagutzea ezinbestekoa da gure herriaren historia hobeto ulertzeko. Horretarako, Euskararen Jatorriaren 6. Biltzarrak genetika izango du hizpide, Europako eta hemengo genetisten eskutik.

Guztia irakurri ¦ 7 erantzun

Malentxo anderea, Iruña Veleiako gaia konpon ezazu, datazioak eginez

© cc-by-sa  Koldo Urrutia, Arabako Iruña Argitzeko Batzordea  ¦  2011-04-03 ¦ 10:51 ¦  historia

Ez dakigu, gaur egun munduan, era zientifiko batez argitzeko gai hau baino gauza errazagorik egongo ote den. Baina, aurreko diputatua izan zen Lorena Lopez de Lacallek konpontzeari uko behin egin zion, behin eta berriz. Hasieran, Aldundiak sortutako Batzordeko kide gehienen –ez guztien- txostenetan oinarrituta hartu zuen erabakia. 2008ko azaroaren 19an, Batzordeko kide batzuek, ostrakak faltsuak zirela adierazi zuten, argi eta garbi, besteak beste, “Descartes” hitza agertzen zelako eta osagai kimiko moderno bat zutelako.

Guztia irakurri ¦ 12 erantzun

Artikulu zaharragoak »»