María Blanca Urgell Lázaro
Donostia-San Sebastian, 1
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Informazio telefonoa: 012
1.- Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Kultura Sailari:
a) Kirolak.
b) Gazteria.
c) Historia eta arte ondarearen kudeaketa eta zainketa; museo, liburutegi eta artxibategiak.
d) Hizkuntza politika.
e) Euskararen sustapena.
f) Arte eta kultura mailako jardunak eta hauen hedapena.
g) Gizarte komunikabideak; irrati kontzesioak eta frekuentzien esleipena.
h) Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko ente publikoak eta sozietate publikoak zuzentzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.
i) Legeek eta arautegiek eman diezazkioketen gainerako eskumenak.
2.- Sail honi atxikitakoak:
- Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea / Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos (HABE) administrazio-mailako erakunde autonomoa,
- Euskal Irrati Telebista zuzenbide pribatuko ente publikoa eta ente honekin lotutako sozietateak
- Etxepare Euskal Institutoa / Basque Institute zuzenbide pribatutako ente publikoa
- Euskadiko Liburutegia erakunde autonomo administratiboa.
45/2011 Dekretua, martxoaren 22koa, Kultura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko dena (EHAA 59;11-03-25).
20/2009 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua aldatzen duena (EHAA 161;09-08-4).
4/2009 Dekretua, maiatzaren 8koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena (EHAA 86;09-05-9).